Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
3.1.1. ADITZ LAGUNTZAILEA
3.1.1.1. NOR (DA aditza)
¬ INDIKATIBOA, AHALERA, SUBJUNTIBOA eta AGINTERA12
Oraina | Iragana | Ahalera - Oraina | Ahalera - Iragana | Subjuntiboa - Oraina | Subjuntiboa - Iragana | Agintera | |
NI | naiz nok non | nitzan nitzuan nitzunan | neike neikek neiken | neikian neikian neikiñan | ne(d)iñ | ne(d)iñ | --- |
HI | haiz haiz | hitzan hitzanan | heike heike | heikian heikenan | he(d)iñ | he(d)iñ | hadi hadi |
HURA | da dok don | zan zuan zunan | leike leikek leiken | zeikian zeikian zeikiñan | de(d)iñ | ze(d)iñ | bedi |
GU | gara gaittuk gaittun | giñan giñuan giñunan | geinke geinkezak geinkezan | geinkian geinkian geinkenan | gaittezen / gaittian | ginttezen | --- |
ZU | zara / zera | ziñan | zeinke | zeinkian | zaittezen / zaittian | zinttezen | zaitte(z) |
ZUEK | zerate | ziñaten | zeinkie | zeinkien | zaittezten / zaittien | zinttiezen | zaittezte |
HAIEK | dira dittuk dittun | ziran zittuan zittunan | leikez leikezak leikenaz | zeikezen zeikiazen zeikiñazen | daittezen / daittien | zittezen | bittez |
¬ BALDINTZA HIPOTETIKOA
Baldintza | Ondorioa | |
NI | banitz | nitzake |
HI | bahitz bahitz | hitzake hitzake |
HURA | balitz | litzake |
GU | bagiña | giñake |
ZU | baziña | ziñake |
ZUEK | baziñate | ziñakie |
HAIEK | balira | lirake |
NOR SAILEKO ADITZEI BURUZKO OHARRAK:
1. Hiztun zaharrek gara eta zara darabilte, baina baita gera eta zera ere. Gazteagoen artean, ordea, gera eta zera dira nagusi.
2. Oso adinekoek zuek etorri zara forma ere gordetzen dute, nahiz jadanik ia galdua den.
3. Indikatibo iraganeko giñuan-ekin batera, giñuazen bezalako forma erredundanteak ere erabiltzen dira.
4. O / U alternantzia gertatzen da iraganeko adizki batzuetan: nitzonan / nitzunan, zonan / zunan, giñunan / giñonan, zittunan / zittonan.
5. Leiket, leikezu eta gisakoak berriak dira. Are berriagoak leikedot, leikedizut modukoak. Kontua da gaur egun leike- hartzen dela ahalerazko adizki guztien errotzat eta horren gainean eraikitzen direla aditz guztiak.
6. Gaittezen, zaittezen, daittezen aditz formekin batera, erabiltzen dira beste hauek ere: gaittian, zaittian, zaittien, daittian.
7. Berez aginterazko formarik ez duten pertsonetan (bigarren pertsonak ez diren guztietan), subjuntiboko formek balio dezakete agintera egiteko (modu ahulagoan eta zeharkakoagoan bada ere). -eLA atzizkiarekin ere erabil daiteke subjuntibo hori: Etorri daittiela jolas egin nahi deben ume guztixak.
8. Subjuntiboan, singularreko pertsonetan, A / E alternantzia gertatzen da: ne(d)iñ / na(d)iñ, he(d)iñ / ha(d)iñ, de(d)iñ / da(d)iñ.
9. Aginterazko hadi forma (etorri hadi hona), R / D alternantziaren ondorioz, oso normala da hari ebakitzea: etorri hadi / etorri hari.
ERABILERA ADIBIDEAK (NOR saila, indikatiboa)
—Umetan ardizaiñ ibilli nitzuan beti.
—Elgoibarrera etortzen zittuan Trinidadietan eta San Bartolomietan.
—Gazteena zuan hori, hamabi urte edo jaukazen.
—(...) eta hi ez hitzan enteratzen lau ala hamar kendu zixazen.
—Askok adarra joten esan juek: ez haiz zahartu, txarri hori! —Geruo eta gaztiago egitte(n) haiz.
—Esaten juen (sorgiñak) katiak arrastaka zittuela ibiltzen ziela ...
—Bueno, amamana edo aittittana jungo gara basarrira, egun batzuk pasatzera.
—Juten giñuazen, eta kriston bakillau-janak egitten genduzen.
—Segundan nabillela, neure alboko laguna zein tzan akordatze(n) naiz.
3.1.1.2. NOR-NORI (ZAIT aditza)
¬ INDIKATIBOA
Oraina | Oraina (pl.) | Iragana | Iragana (pl.) | |
NIRI | jata jatak jatan | jataz jatazak jatanaz | jatan jat(i)an jatanan | jatazen jatazen jatanazan |
HIRI | jak jan | jaz janaz | jaan janan | jazen janazen |
HARI | jako jakok jakon | jakoz jakuaz jakonaz | jakon jakuan jakonan | jakozen jakuazan jakonazan |
GURI | jaku jakuk jakun | jakuz jakuaz jakunaz | jakun jakuan jakunan | jakuzen jakuazen jakunazen |
ZURI | jatzu | jatzuz | jatzun | jatzuzen |
ZUEI | jatzue | jatzuez | jatzuen | jatzuezen |
HAIEI | jakue jakuek jakone | jakuez jakuezak jakonez | jakuen jakuen jakonen | jakuezen jakuezen jakonezen |
¬ AHALERA eta SUBJUNTIBOA
Ahalera - Oraina | Ahalera - Oraina (pl.) | Ahalera - Iragana | Ahalera - Iragana (pl.) | Subjuntiboa - Oraina | Subjuntiboa - Iragana | |
NIRI | leikitt leikidak leikidan | leikidaz leikidazak leikidanaz | zeikidan | zeikidazan | dakidan | zakidan |
HIRI | leikik leikiñ | leikezak leikenaz | zeikian zeikiñan | zeikiazan zaikiñazan | dakixan dakiñan | zakixan zakiñan |
HARI | leikixo leikixok leikixon | leikixoz leikixozak leikixonaz | zeikixon | zeikixozan | dakixon | zakixon |
GURI | leikigu leikiguk leikigun | leikiguz leikiguzak leikigunaz | zeikigun | zeikiguzan | dakigun | zakigun |
ZURI | leikizu | leikizuz | zeikizun | zeikizuzan | dakizun | zakizun |
ZUEI | leikizue | leikizuez | zeikizuen | zeikizuezan | dakizuen | zakizuen |
HAIEI | leikixue leikixuek leikixone | leikixuez leikixuezak leikixuenaz | zeikixuen | zeikixuezan | dakixuen | zakixuen |
¬ BALDINTZA HIPOTETIKOA
¬ BALDINTZA
Objektu singularra | Objektu plurala | |
NIRI | balitzat | balitzataz |
HIRI | balitzak balitzan | balitzaz balitzanaz |
HARI | balitzako | balitzakoz |
GURI | balitzaku | balitzakuz |
ZURI | balitzazu | balitzazuz |
ZUEI | balitzazue | balitzazuez |
HAIEI | balitzakue | balitzakuez |
¬ ONDORIOA
Objektu singularra | Objektu plurala | |
NIRI | litzakitt | litzakidaz |
HIRI | litzakik litzakin | litzakiaz litzakiñaz |
HARI | litzakixo | litzakixoz |
GURI | litzakigu | litzakiguz |
ZURI | litzakizu | litzakizuz |
ZUEI | litzakizue | litzakizuez |
HAIEI | litzakixue | litzakixuez |
NOR-NORI SAILEKO ADITZEI BURUZKO OHARRAK:
1. Indikatibo iraganeko zutabean, jatan, jakon, jakun, jatzun eta horrelakoak dira nagusi; entzuten dira, hala ere, zitzatan, zitzakon, zitzakun, zitzazun eta horrelakoak, Gipuzkoako hizkeren eraginez.
2. Jatak bezala, jatek ere entzuten da. Bai eta jatan eta jatian bezala jaten eta jatien ere.
3. Lehen pertsonako iraganeko bi forma, Yrizarrek dioen bezala, azentuak bereizten ditu: jatán / játan. Lehenbizikoa aditz forma neutroa da, eta bigarrena alokutiboa. Forma neutroan, bestalde, entzun daiteke jaten forma ere.
4. Pluralgilea ez da beti erabiltzen: batzuetan desagertu egiten da. Oso arrunta da, adibidez, jakuezen-ekin batera jakuek ere erabiltzea (oin dala astebete jausi egin jakuen txanpon batzuk); jatazak bezala, jatak; jakuaz bezala, jakok eta jakuk; leikixozak bezala, leikixok; eta abar.
5. Jakina, beti dago zenbait forma esan beharrean, era perifrastikoan esateko modua, eta era horiek asko erabiltzen dira; adibidez, etorri jatazen-ekin batera, neregana etorri zittuazen esatea.
6. Ahoskerari dagokionez, ohiturazko aditz nagusiekin Nor-nori paradigmetako j- askotan desagertu egiten da, bokal arteko posizioan egokitzen baita halakoetan: etortzen jata → etortze(n) jata → etortze (j)ata.
7. Beste ahoskera-kontu bat ere aipatu behar Nor-nori aditz hauetan. Ezezko formetan, EZ ukapenaren ondoren egokitzen da sarritan hasierako j- duten adizkiak; halakoetan, hau gertatzen zen orain arte sistematikoki: ez jako gustatzen → etxako gustatzen. Gazteen hizkeran, indarra galtzen ari da bilakabide fonologiko hau, eta ez jako gustatzen erabiltzen dute batez ere.
8. Nor-nori adizkietan, ahalera ez da gehiegi erabiltzen gaur egun; hirugarren pertsonei dagozkienak erabiltzen dira gehien, baina horiek ere gehiegi ez.
9. Nor-nori adizkietan, ez dira erabiltzen aginterako formak.
10. Subjuntibokoak ere ia ez dira erabiltzen.
11. Ahalezko formetan ere, batez ere iraganean, hutsuneak nabari dira: gehiegi erabili eta landu ez diren seinale, inondik ere.
ERABILERA ADIBIDEAK (NOR-NORI saila, indikatiboa)
—Etxatak ahiztuko sekula.
—Hola, gustatze(n) jatana neri, jorria dok bat.
—Oiñ umia hil jakue ba? Ba, haretxek.
—Neri ardixak gobernatzia da oin gehixen gustatzen jatena.
—Eta asten danian politiko bat bere diskurso bat egitten edo, etxa(a)z pasatzen hitzen batzuk? Pasatzen ja(a)z? Neri asko pasatze(n) jatek hori.
—Eta barixakuetan, zafarrantxua, hala esaten jakuan.
—Baten batzuk etortzen jakozen beti basarrira, eta hárekin egoten zuan aitta.
—Haura zuan bronkia! Joe! Peligrosua gaiñera, e! Gero akordau jatien.
—Eta ointxe ere junda, han harri-koskorrak ikusten dittuk, ttak! Brillua ikuste(n) jakuek.
—Neri gustau egitten jat basarrixa ere.
—Segundan nabillela, gogoratzen jata, neure alboko laguna zein tzan akordatze(n) naiz.
—Eta edurrakin da nola egon tzan ere akordatzen jata.
—Milizianuak esaten zitzakuen háreri.
—Eta gero hamasei urte ero hamazazpi etorri zitzatazenian, lanera.
—Eta elizara, eta konpesatzen giñuazen Makariokin. Abadia zuan, Makario esaten zitzakona.
3.1.1.3. NOR-NORK (DU aditza)
¬ INDIKATIBOA/ORAINA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NI | --- | nok non | nau najok najon | --- | nozu | nozue | naue najuek najone |
HI | haut hau(na)t | --- | hau hau(n) | haugu hau(na)gu | --- | --- | haue haune |
HURA | dot juat jonat | dok don | dau jok jon | dogu juagu jonagu | dozu | dozue | debe juek jone |
GU | --- | gaittuk gaittun | gaittu gaittuk gaittun | --- | gaittuzu | gaittuzue | gaittue gaittuek gaittune |
ZU | zaittut | --- | zaittu | zaittugu | --- | --- | zaittue |
ZUEK | zaittuet | --- | zaittue | zaittuegu | --- | --- | zaittue |
HAIEK | dittut jaittuat jaittunat | dittuk dittun | dittu jaittuk jaittun | dittugu jaittuagu jaittunagu | dittuzu | dittuzue | dittue jaittue jaittune |
¬ INDIKATIBOA/LEHENA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NI | --- | nindduan ninddunan | ninddun nindduan ninddunan | --- | nindduzun | nindduzuen | nindduen nindduen ninddunen |
HI | hinddudan hinddunaten | --- | hindduan hinddunan | hinddugun hinddugunan | --- | --- | hindduen hinddunen |
HURA | naban najuan najonan | zuan zonan | zaban juan jonan | gendun genduan gendunan | zenduan | zenduen | zeben juen jonen |
GU | --- | gindduazen ginddunazen | gindduzen gindduazen ginddunazen | --- | gindduzun | gindduzuen | gindduezen gindduezen ginddunezen |
ZU | zinddudazen | --- | zindduzen | zindduguzen | --- | --- | zindduezen |
ZUEK | zindduedazen | --- | zindduezen | zindduguzen | --- | --- | zindduezen |
HAIEK | nittuan najaittuan najaittonan | hittuan hittunan | zittuan jaittuan jaittunan | genduzen genduazen gendunazen | zenduzen | zenduezen | zittuen jaittuen jaittunen |
¬ AHALERA/ORAINA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NI | neikek neiken | neike neikek neiken | neikezu | neikezue | neikie neikiek neikene | ||
HI | heiket heikenat | heike heiken | heikegu heikenagu | heikie heikene | |||
HURA | neike neikek neiken | heike | leike leikek leiken | geinke geinkek geinken | zeinke | zeinkie | leikie leikiek leikene |
GU | geinkiaz geinkenaz | geinkez geinkiaz geinkenaz | geinkezuz | geinkezuez | geinkiez geinkiezak geinkenez | ||
ZU | zeinkedaz | zeinkez | zeinkeguz | zeinkiez | |||
ZUEK | zeinkiedaz | zeinkiez | zeinkieguz | zeinkieze | |||
HAIEK | neikez neikiaz neikenaz | heikez heikenaz | leikez leikiaz leikenaz | geinkez geinkiaz geinkenaz | zeinkez | zeinkiez | leikiez leikiezak leikenez |
¬ AHALERA/IRAGANA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NI | neikian neikenan | neikian neikian neikenan | neikezun | neikezuen | neikien neikien neikenen | ||
HI | heikedan heikedanan | heikian heikenan | heikegun heikegunan | heikien heikenen | |||
HURA | neikian neikian neikenan | heikian heikenan | zeikian jeikian jeikenan | geinkian geinkian geinkenan | zeinkian | zeinkien | zeikien jeikien jeikenen |
GU | geinkiazen geinkenazen | geinkezen geinkiazen geinkenazen | geinkezuzen | geinkezuezen | geinkiezen geinkiezen geinkenezen | ||
ZU | zeinkedazen | zeinkezen | zeinkeguzen | zeinkiezen | |||
ZUEK | zeinkiedazen | zeinkiezen | zeinkieguzen | zeinkiezen | |||
HAIEK | neikezen neikiazen neikenazen | heikiazen heikenazen | zeikezen jeikiazen jeikenazen | geinkezen geinkiazen geinkenazen | zeinkezen | zeinkiezen | zeikiezen jeikiezen jeikenezen |
¬ SUBJUNTIBOA
¬ ORAINA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HAURA | deidan | deixan deixanan | deixan | deigun | deizun | deizuen | deixen |
HAREK | deidazen | deixazen deixanazen | deixazen | deiguzen | deizuzen | deizuezen | deixezen |
¬ LEHENA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HAURA | neixan | heixan heixanan | zeixan | geixan | zeizun | zeizuen | zeixen |
HAREK | neixazen | heixazen heixanazen | zeixazen | geixazen | zeizuzen | zeizuezen | zeixezen |
¬ AGINTERA
NIK | HIK | ZUK | ZUEK | |
HAURA | (eg)ik | (eg)in | (eg)izu | (eg)izue |
HAREK | (eg)ixaz | (eg)iñaz | (eg)izuz | (eg)izuez |
¬ BALDINTZA HIPOTETIKOA
¬ BALDINTZA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HURA | baneu | baheu | baleu | bagendu | bazendu | bazendue | balebe |
HAIEK | banittu | bahittu | balittu | bagenduz | bazenduz | bazenduez | balittue |
¬ ONDORIOA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HURA | neuke | heuke | leuke | genduke | zenduke | zendukie | leukie |
HAIEK | nittuzke | hittuzke | littuzke | gendukez | zendukez | zenduekez | littuzkie |
NOR-NORK SAILEKO ADITZEI BURUZKO OHARRAK:
1. Nahastu egiten dira askotan DU aditzaren paradigma eta DIO aditzarena, pertsonekin ari garenean, eta neuk ekarriko haut / ikusi haut esaten da, baina baita neuk ekarriko dixat / ikusi dixat ere, zenbaitetan, adinekoen jardunean ere bai: kontuan hartzeko moduan dago hedatuta erabilera hori, kalean batez ere. Jakina, txantxak eta trufak egiteko bide ematen dio honek zenbaiti (—Ikusi dixat azokan. —Zer ikusi didak, ba, ipurdixa, ala?).
2. Pluralgilea desagertzea ere nahiko arrunta da paradigma honetan: bost lagun ikusi dittue eta bost lagun ikusi debe mendixan.
3. Dot aditz-forma da nagusi, baina Altzolan hasita, eta handik ekialdera, det erabiltzen da.
4. Dau formarekin alternantzian dago deu ere.
5. Naue eta haue formekin batera, nabe eta habe ere entzun daitezke.
6. Debe formarekin batera, dabe ere entzuten da.
7. Bigarren pertsona pluralari dagozkion formetan, bokal artean gertatzen da pertsona horri dagokio -g- kontsonantea (juagu, dogu, jaittuagu...). Horietan, oso normala da -g- hori ahoskeran desagertu ere egitea: juau, dou, jaittuau... (hona hiztun baten adibide bat: Hemen ekarri jaitxuu lau milloi litro olixua pasau).
8. Naban formarekin batera, kontsonantea bokalerdi bihurtuz, nauan ere entzun daiteke; bai eta neban ere, nahiz gutxixeago. Gauza bera esan daiteke zaban / zauan / zeban aldaerei buruz ere.
9. Zeben formarekin batera, zaben ere entzun daiteke.
10. D / R alternantziaren ondorioz, hinddudan / hindduran, zinddudazen / zinddurazen bikoiztapenak ditugu.
11. Aditz forma batzuetan, bokal arteko -j- ia galdu egiten da ahoskatzerakoan; horrela gertatzen zaizkigu honako ahoskera hau bezalakoak: najaittuan naittuan.
12. Aginterazko formetan, parentesi artean jarri dena, egia esan, hobeto ulertzeko jarri da, zeren eta ez da ia ahoskatu ere egiten: hartu egik «jatorrizkoa» artuik ahoskatzen da ahoskerarik osoenean (batzuetan, artik ere bai).
ERABILERA ADIBIDEAK (NOR-NORK saila, indikatiboa)
—Etxera erun nahi zittuen.
—Han eruten nindduen.
—Bai, hogeta be(de)ratzi zittuan egunian juan zan soldau.
—Hor esate(n) (d)ittue beste batzuk, junio, julio...
—Hemen jarduten zeben jokuan da.
—Baiña batek edarrak zapatak zaukazen.
—Hemen hillebete t'erdi egin zittuen.
—Bai, urte bi tta erdi egin najittuan neskame han.
—Pentsa'ik, ba!
—Estartanian pasau genduzen ixa berrogei urte.
—Eta, len esan dotena, Estartanera lanera gero.
—Astuakin ibiltzen zittuan len honek, eta nik len bizikletiakin esan dotena: kotxia ekarri zanian, pentsau'ik hau zelakua jungo zan kalera.
—Beti gora begira egon biok (= egon bihar dok).
—Ointxe hil dok hori, esan doten hori.
—Ze esan nahi zaban horrek?
—Ta koiñatak esate(n) jak honek artaburua emango dabela oindio.
—Azkenian (…), teleponua: «Beno, ze, holako egunetan, holako lekutara junda, ze?». Berak esaten dabanian juten gaittuk.
—(...) geiztuagua zan! Baiña euskalduna bazan, segittuan dominatzen najuan.
—Barixakuetan, zafarrantxua, hala esaten jakuan: kuartela, bota ura, serrautsa bota, eta manta haundi batzuek ipintzen jaittuen.
—Juten giñuazen, eta kriston bakillau-janak egitten genduzen.
—Harek ikusi debe han Azkaratetik goittik han zeozeren seiñia dala.
—Bai, gaur gabian etorri, hor ordubatak aldian, eta hurrengo egun guztia pasau zaben behintzat.
—Ba, nik zenbat urte eukiko nittuan ba! Zazpi bat edo?
3.1.1.4. NOR-NORI-NORK (DIO aditza)
¬ INDIKATIBOA/ORAINA (objektu singularra)
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NIRI | --- | didak didan | ditt j(i)ak j(i)an | --- | didazu | didazue | die jaek jane |
HIRI | dixat diñat | --- | dik diñ | dixagu diñagu | --- | --- | dixek diñe |
HARI | diot jauat jaunat | diok dion | dio jaok jaon | diogu jauagu jaunagu | diozu | diozue | diue jauek jaune |
GURI | --- | diguk digun | digu jauk jaun | --- | diguzu | diguzue | digue jauek jaune |
ZURI | dizut | --- | dizu | dizugu | --- | --- | dizue |
ZUEI | dizuet | --- | dizue | dizuegu | --- | --- | dizue |
HAIEI | diuet jauet jauenat | diuek diuen | diue jauek jauen | diogu jauagu jauenagu | diozu | diozue | diue jauek jaune |
¬ INDIKATIBOA/ORAINA (objektu plurala)
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NIRI | --- | didaz didanaz | didaz jiaz jianaz | --- | didazuz | didazuez | diez jiez jienez |
HIRI | dixadaz diñadaz | --- | dixaz diñaz | dixaguz diñaguz | --- | --- | dixez diñez |
HARI | diodaz jauadaz jaunadaz | diuaz dionaz | dioz jauaz jaonaz | dioguz jauaguz jaunaguz | diozuz | diozuez | diuez jauez jaonez |
GURI | --- | diguaz digunaz | diguz jauaz jaunaz | --- | diguzuz | diguzuez | diguez jauezak jaunez |
ZURI | dizudaz | --- | dizuz | dizuguz | --- | --- | dizuez |
ZUEI | dizuedaz | --- | dizuez | dizueguz | --- | --- | dizuez |
HAIEI | diuedaz jauedaz jauenadaz | diuaz diuenaz | diuez jauezak jaoenaz | dioguz jauaguz jauenaguz | diozuz | diozuez | diuez jauezek jaoenez |
¬ INDIKATIBOA/IRAGANA (objektu singularra)
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NIRI | --- | zidan zidanan | zidan j(i)an j(i)anan | --- | zidazun | zidazuen | zien jien / jaen jienan |
HIRI | nixan niñan | --- | zixan ziñan | gixan giñan | --- | --- | zixen ziñen |
HARI | nion najauan najaonan | ziuan zionan | zion jauan jaonan | giñon giñuan giñonan | ziñon | ziñuen | ziuen jauen jaonen |
GURI | --- | ziguan zigunan | zigun jaun jaunan | --- | ziguzun | ziguzuen | ziguen jiuen jiuenan |
ZURI | nizun | --- | zizun | giñuzun | --- | --- | zizuen |
ZUEI | nizuen | --- | zizuen | giñuzuen | --- | --- | zizuen |
HAIEI | niuen najauen najaonen | ziuan zionan | ziuen jauen jaonen | giñon giñuan giñonan | ziñuen | ziñuen | ziuen jauen jaonen |
¬ INDIKATIBOA/IRAGANA (objektu plurala)
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NIRI | --- | zidazen zidazenan | zidazen j(i)azen j(i)azenan | --- | zidazuzen | zidazuzen | ziezen jiezen jiezenan |
HIRI | nixazen niñazen | --- | zixazen ziñazen | gixazen giñazen | --- | --- | zixezen ziñezen |
HARI | niozen najauazen najaonazen | ziuazen zionazen | ziozen jauazen jaonazen | giñuzen giñuazen giñunazen | ziñozen | ziñuezen | ziuezen jauezen jaonezen |
GURI | --- | ziguazen zigunazen | ziguzen jauazen jaunazen | --- | ziguzuzen | ziguzuezen | ziguezen jiuezen jiuezenan |
ZURI | nizuzen | --- | zizuzen | giñuzuzen | --- | --- | zizuezen |
ZUEI | nizuezen | --- | zizuezen | giñuzuezen | --- | --- | zizuezen |
HAIEI | niuezen najauezen najaonezen | ziuazen zionazen | ziuezen jauezen jaonezen | giñozen giñuazen giñonazen | ziñuezen | ziñuezen | ziuezen jauezen jaonezen |
¬ AHALERA/ORAINA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NIRI | heikitt heikidan | leikitt leikidak leikidan | zeinkitt | zeinkitte | leikitte leikittek leikidane | ||
HIRI | neikik neikiñ | leikik leikiñ | geinkik geinkiñ | leikixek leikiñe | |||
HARI | neikixo najeikixok najeikixon | heikixo heikixon | leikixo leikixok leikixon | geinkixo geinkixok geinkixon | zeinkixo | zeinkixue | leikixue leikixuek leikixone |
GURI | heikigu heikigun | leikigu leikiguk leikigun | zeinkigu | zeinkigue | leikigue leikiguek leikigune | ||
ZURI | neikizu | leikizu | geinkizu | leikizue | |||
ZUEI | neikizue | leikizue | geinkizue | leikizue | |||
HAIEI | neikixue najeikixuek najeikixone | heikixue heikixone | leikixue leikixuek leikixone | geinkixue geinkixuek geinkixone | zeinkixue | zeinkixue | leikixue leikixuek leikixuene |
¬ AHALERA/IRAGANA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
NIRI | heikidan heikidanan | zeikidan jeikidan jeikidanan | zeinkidan | zeinkitten | zeikitten jeikitten jeikiranen | ||
HIRI | neikian neikiñan | zeikian zeikiñan | geinkian geinkiñan | zeikien zeikiñen | |||
HARI | neikixon najeikixon najeikixonan | heikixon heikixonan | zeikixon jeikixuan jeikixonan | geinkixon geinkixuan geinkixonan | zeinkixon | zeinkixuen | zeikixuen jeikixuen jeikixonen |
GURI | heikigun heikigunen | zeikigun jeikiguan jeikigunan | zeinkigun | zeinkiguen | zeikiguen jeikiguen jeikigunen | ||
ZURI | neikizun | zeikizun | geinkizun | zeikizuen | |||
ZUEI | neikizuen | zeikizuen | geinkizuen | zeikizuen | |||
HAIEI | najeikixuen najeikixonen | heikixuen heikixonen | zeikixuen jeikixuen jeikixonen | geinkixuen geinkixuen geinkixonen | zeinkixuen | zeinkixuen | zeikixuen jeikixuen jeikixuenen |
¬ SUBJUNTIBOA
¬ ORAINA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HARI | deixodan | deixoan deixonan | deixon | deixogun | deixozun | deixozuen | deixuen |
HARERI | deixuedan | deixuen deixuenan | deixuen | deixegun | deixezun | deixezuen | deixuen |
¬ LEHENA
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HARI | neixon | heixon heixonan | zeixon | geixon | zeixon | zeixuen | zeixuen |
HARERI | neixen | heixen heixenan | zeixen | geixen | zeixen | zeixen | zeixen |
¬ AGINTERA
HIK (g.) | HIK (a.) | ZUK | ZUEK | |
NERI | (eg)idak | (eg)idan | (eg)idazu | (eg)idazue |
HARI | (eg)ixok | (eg)ixon | (eg)iozu | (eg)iozue |
GURI | (eg)iguk | (eg)igun | (eg)iguzu | (eg)iguzue |
HARERI | (eg)ixek | (eg)ixen | (eg)iezu | (eg)iezue |
¬ BALDINTZA HIPOTETIKOA
¬ BALDINTZA (objektu singularra)
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HARI | banio | bahio | balio | bagiño | baziño | baziñue | baliue |
HAIEI | baniue | bahiue | baliue | bagiño | baziñue | baziñue | baliue |
¬ BALDINTZA (objektu plurala)
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HARI | banioz | bahioz | balioz | bagiñoz | baziñoz | baziñuez | baliuez |
HAIEI | baniuez | bahiuez | baliuez | bagiñoz | baziñuez | baziñuez | baliuez |
¬ ONDORIOA (objektu singularra)
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HARI | nioke | hioke | lioke | giñoke | ziñoke | ziñueke | liueke |
HAIEI | niueke | hiueke | liueke | giñoke | ziñueke | ziñueke | liueke |
¬ ONDORIOA (objektu plurala)
NIK | HIK | HARK | GUK | ZUK | ZUEK | HAIEK | |
HARI | niokez | hiokez | liokez | giñokez | ziñokez | ziñuekez | liuekez |
HAIEI | niuekez | hiuekez | liuekez | giñokez | ziñuekez | ziñuekez | liuekez |
NOR-NORI-NORK SAILEKO ADITZEI BURUZKO OHARRAK:
1. Ditt forma baino askoz berriagoa da beste aditz forma hau: lagunak liburua ekarri dia.
2. Bokal arteko -d- normalean galdu egiten da ahoskatzerakoan: didak → diak; diadaz → diaz; didaz → diaz...
3. Hemen ere, lehendabiziko pertsona ergatiboari dagozkion formetan, D / R alternantzia dugu: dixadaz / dixaraz; diodaz / dioraz ...
4. Bigarren pertsona pluralari dagozkion formetan, bokal artean gertatzen da pertsona horri dagokio -g- kontsonantea (jauagu, diogu, dixagu...). Horietan, oso normala da -g- hori ahoskeran desagertu ere egitea: jauau, diou, dixau...
5. Jan eta janan formekin batera, jian eta jianan ere entzun daitezke.
6. Aginteran, NOR-NORK sailean bezala, adizkera guztietan lehen zatia ez da ahoskatzen, eta egixok, egiozu → ixok, iozu bihurtzen da, adibidez.
7. Aginteran, lehendabiziko pertsona singularra datiboan doanean, bokal arteko D kontsonantea galdu egiten da: ez i(d)ak adarrik jo ez iak adarrik jo. Gauza bera hauekin ere: laga i(d)azu liburua → laga'iazu liburua.
8. Hirugarren pertsonak ez du berezko formarik aginteran, baina, lehenago esan dugun bezala, erabil daitezke subjuntiboko formak (ondoren -eLA menderagailua dutela) «zeharkako» agintera adierazteko. Adibidez, Esan deixola egixa Patxik Mireni. Ekarri deizula lapitza (Joxek zuri).
9. Zuk haiei eta zuek haiei kasuetan, háreri esplizitatuz ziurtatzen da informazioa, hari-ri dagozkion formak baitira; beraz, esaiozu háreri etortzeko (=haiei).
ERABILERA ADIBIDEAK (NOR-NORI-NORK, indikatiboa)
—Eta «eztixa(d)az emango», esan zi(d)an lagunak.
—Tupi esaten ziuen eurak.
—Lenguan esan jaan.
—Eskolakuak esan dixaz nahikuak. (= dixadaz)
—Gure tia zuan haura, eta harek ipintzen jauazen bazkarixa ume morduari.
—Eta danak pezeta bana eman giñuan; bana eman giñon.
—Eta halako baten esan jan bera aspertuta zauala.
—Hemen bajauan, baiña garixa ixotzekorik ez. Artuanak bai, bajauazan, etxauen lagatzen baiña.
—Eta hi ez hitzan enteratzen lau ala hamar kendu zixazen.
—Bai, soldau lagun bati esan najauan: ...
—Euskeraz entzuten bahixan maistriak, erun aurrera, eta belauniko.
—Neri Urki; neri Gaartza etxaak esaten.
—Azkenerako badakik ze izen ipini zien?
—Lagun batek tiretu, beste bat sartu barruan, eta mantiakin behiari, baldosiari, brillua etaratzen giñuan.
—Eta bat falta bazan: «Nun dago hori?». Eta derrepente kastigua, jakiña. Eta hari ipiniko ziuezen imajiñarixak.
—Ba nik kendu najauazen soldautziari, permisuekiñ, bost bat hillabete.
—Eta etxian igual andria ta umiak. Eta zela bialduko jauan, ba, dirua hari?
—Hik lagako diaz bi pezeta?
—Eta aurretikan maixuak-edo preparauta etxerako ematen zixan, eta ikesi. Eta etxera jun, eta ikesten jarraittu bihar.
—Hamen sorgiñak gabian ertetzen zabela ta. Ba, paillazo batzuek, bertakuak. Eta ezer ez. Neri etxaan sekula erten.
—Baiña neskeri ta, kriston bilddurra sartzen jauen gabeko sorgiñak.
—Gaur basarrixan, basarri askok, piñua daukenak eta, piñuakin da, asko laguntzen diue.
—Eta bestela bialtzen zixen zapata zikiñekin formauta igual, eta garbitzera atzera kuartelera bialtze(n) zixen.
—Unzeta, ferreterixia sortu zaban gizona hantxe dendan egoten zan (...) Eta hara bialtzen zi(d)an aittak, tallarrerako ero zeozer, piezaren bat ero, bihar zanian.
3.1.2. ADITZ TRINKOA
3.1.2.1. NOR: Aditz trinko iragangaitzak
¬ ORAINA
EGON | ETORRI | IBILI | JOAN | |
NI | nago nagok nagon | nator natok naton | nabill nabik nabin | nixe najiek najien |
HI | hago hago | hator hator | habill habill | hua hua |
HURA | dago dagok dagon | dator datok daton | dabill dabik dabiñ | dixe jiek jien |
GU | gaude gauaz gaonaz | gatoz gatuaz gatonaz | gabiz gabixaz gabiñaz | guaz guazak guanaz |
ZU | zaude | zatoz | zabiz | zuaz |
ZUEK | zaudete | zatozte | zabizte | zuazte |
HAIEK | daude dauaz daonaz | datoz datuaz datonaz | dabiz dabixaz dabiñaz | dixez jiezak jienaz |
¬ IRAGANA
EGON | ETORRI | IBILI | JOAN | |
NI | naguan najauan najaonan | natorren natuan natonan | nabillen nabixan nabiñan | nixen najien najienan |
HI | heuan heuanan | hatorren hatorrenan | habillen habillenan | huan huan |
HURA | zaguan jauan jaonan | zatorren jatuan jatonan | zabillen jabixan jabiñan | zixen jien jienan |
GU | geunden gauazen gaonazen | gentozen gatuazen gatonazen | gabizen gabixazen gabiñazen | ginduazen ginduazen gindunazen |
ZU | zauden | zatozen | zabizen | zinduazen |
ZUEK | zaudeten | zatozten | zabizten | zinduazten |
HAIEK | zauden jauazen jaonazen | zatozen jatuazen jatonazen | zabizen jabixazen jabiñazen | zixezen jiezan jaienazen |
¬ BALDINTZA
EGON | ETORRI | IBILI | |
NI | banengo | banetor | banebill |
HI | bahengo | bahetor | bahebill |
HURA | balego | baletor | balebill |
GU | bageunde | bagentoz | bagenbiz |
ZU | bazeunde | bazentoz | bazenbiz |
ZUEK | bazeundete | bazentozte | bazenbizte |
HAIEK | baleude | baletoz | balebiz |
3.1.2.2. NOR-NORK: Aditz trinko iragankorrak
¬ ORAINA (objektu singularra)
EDUKI | JAKIN | EROAN | ERABILI | JARDUN | |
NIK | daukat jaukat jaukanat | dakitt jakixat jakiñat | daruat jaruat jaronat | darabitt jarabixat jarabiñat | dihardut jiharduat jihardunat |
HIK | daukak daukan | dakik dakiñ | daruak daruan | darabik darabiñ | diharduk dihardun |
HARK | dauka jaukak jaukan | daki jakik jakiñ | darua jaruak jaruan | darabill jarabik jarabiñ | dihardu jiharduk jihardun |
GUK | daukagu jaukagu jaukanagu | dakigu jakixagu jakiñagu | daruagu jaruagu jarunagu | darabigu jarabixagu jarabiñagu | dihardugu jiharduagu jihardunagu |
ZUK | daukazu | dakizu | daruazu | darabizu | diharduzu |
ZUEK | daukazue | dakizue | daruazue | darabizue | diharduzue |
HAIEK | dauke jaukek jauken | dakixe jakixek jakixen | darue jaruek jaruen | darabixe jarabixek jarabiñek | dihardue jiharduek jihardune |
¬ ORAINA (objektu plurala)
EDUKI | JAKIN | EROAN | |
NIK | daukadaz jaukadaz jaukanadaz | dakidaz jakixadaz jakiñadaz | daruadaz jaruadaz jaruanaz |
HIK | daukaz daukanaz | dakixaz dakiñaz | daruaz daruanaz |
HARK | daukaz jaukazak jaukanaz | dakiz jakixaz jakiñaz | daruaz jaruaz jaronaz |
GUK | daukaguz jaukaguz jaukanaguz | dakiguz jakixaguz jakiñaguz | daruaguz jaruaguz jaronaguz |
ZUK | daukazuz | dakizuz | daruazuz |
ZUEK | daukazuez | dakizuez | daruazuez |
HAIEK | daukez jaukezek jaukenez | dakixez jakixez jakiñez | daruez jaruez jaronez |
¬ IRAGANA (objektu singularra)
EDUKI | JAKIN | EROAN | ERABILI | JARDUN | |
NIK | naukan najaukan najaukanan | nakixan najakixan najakiñan | naruan najaruan najarunan | narabillen | niharduan |
HIK | haukan haukan | hakixan | haruan | herabixan | |
HARK | zaukan jaukan jaukanan | zakixan jakixan jakiñan | zaruan jaruan jaronan | zarabillen | ziharduan jiharduan jihardunan |
GUK | geunkan geunkan geunkanan | genkixan genkixan genkiñan | |||
ZUK | zeunkan | zenkixan | |||
ZUEK | zeunken | zenkixen | |||
HAIEK | zauken jauken jaukenen | zakixen jakixen jakiñen | zaruen jaruen jaronen | zarabixen | ziharduen jiharduen jihardunen |
¬ IRAGANA (objektu plurala)
EDUKI | JAKIN | EROAN | |
NIK | naukazen najaukazen najaukanazen | nakixazen | naruazen |
HIK | haukazen | hakixazen | haruazen |
HARK | zaukazen jaukazen jaukanazen | zakixazen jakixazen jakiñazen | zaruazen jaruazen jaronazen |
GUK | geunkazen | genkixazen | |
ZUK | zeunkazen | zenkixazen | |
ZUEK | zeunkazuezen | zenkixezen | |
HAIEK | zaukezen jaukezen jaukenezen | zakixezen jakixezen jakiñezen | zaruezen jaruezen jaronezen |
¬ BALDINTZA
EDUKI | JAKIN | |
NIK | baneuka | baneki |
HIK | baheuka baheukan | baheki bahekiñ |
HARK | baleuka | baleki |
GUK | bageunka | bagenki |
ZUK | bazeunka | bazenki |
ZUEK | bazeunkie | bazenkixe |
HAIEK | baleuke | balekixe |
ADITZ TRINKOEI BURUZKO OHARRAK:
NOR ADITZEN SAILA:
1. Bokal arteko -G- kontsonantea ez da ia ahoskatu ere egiten: nago → na(g)o → nao.
2. Pluraleko pertsonetan dagoz, zagoz ... formak ere erabiltzen dira, daude, zaude eta horrelakoekin batera.
3. Gaude, zaude, zaudeten adizki hauetan, beste adizki askotan bezala, alternantzia dago R-dun formekin: gaude / gaure, zaude / zaure ...
4. Gaiezak eta gaienaz formak ere entzuten dira guazak eta guanaz adizkiekin batera.
5. Gauden eta gatozen formak ere erabiltzen dira, geunden eta gentozen-ekin batera.
NOR-NORK ADITZEN SAILA:
1. EDUKI aditzaren paradigman, oso arrunta da AU diptongoa soiltzea, AU → A egitea; horrela sortzen dira forma bikoitzak: daukat / dakat, naukan / nakan…
2. Zenbait aditzekin (jardun-ekin, adibidez) ez dira forma guztiak erabiltzen; ez normalean behintzat. Forma trinkoa erabili beharrean, forma perifrastikoetara jo izan du hiztunak horrelakoetan: jardun jonagu, jardun jone, egin jone, eta abar. Edota, beste aditz batzuetara: lanian jabik, lanian daok, eta abar, lanian jiharduk-en ordez.
3. ERABILI aditzaren paradigman, tarteko -RA- batzuetan ahoskatu ere ez da egiten: Zer dabizu Elgoibar aldian? Zer dabixe gurasuak? Zeuk zabizun autua? —Bai, neuk nabilen autua.
4. Objektu pluralekoetan, lehendabiziko pertsona singularrean, -daz bukaerak -raz bukaerarekin egiten du alternantzia; beste aditz askotan bezala, beraz, D / R alternantzia dugu. Bestalde, bokal arteko egoera horretan, D edo R leun hori galtzea nahiko erraza da, eta, ondorioz, daruadaz → darua(da)z → daruaz ahoskatzea gerta daiteke.
5. Zenbait aditzetan, eta iraganeko formetan batez ere, hutsuneak gertatzen dira paradigmetan, ez baitira pertsona guztiekin erabiltzen. Eruan, erabilli eta jardun-en kasuan, adibidez, ez dira pertsona guztiei dagozkien formak erabiltzen, taulan ikus daitekeen bezala. Horrelakoetan, aditzaren forma perifrastikoetara jotzen du hiztunak gaur egun: eruan genduan, jardun genduan, ...
6. Pluraleko pertsonetan, berriagoak dira beste forma hauek: zaukagun, zaukazun, zakigun, zakizun eta abar.
7. Beste adizki batzuetan bezala, -an / -en alternantzia gertatzen da: genkixan / genkixen.
ERABILERA ADIBIDEAK (ADITZ TRINKOAK)
—(...) bakarrik, batzutan, gitxittan, baiña haura kalera dixenian, bakarrik. Erderaz ere edarki etortzen dok hori, baiña enajiek erderaz egittera hemen.
—Da, injineru horrek ere, pentsau zaban: «ba ya itxasora guazak, itxasora guazak!».
—Berrogeta bost eguneko permisuakin etxera. Eta tallarrian nabixan lanian, eta bueno, etxera etorritta, zeoze irabazi egin bihar.
—Eta basarrixan zaudenak egoten zittuan kaleko langillien tallarrian, gu bezela tallarrian zabizenen zai.
—Entzunda ha(g)o sekula holakorik?
—Andra gaztiak eta, bizkaittarrak eta, daure asko.
—Hemen bajauan, baiña garixa ixotzekorik ez. Artuanak bai, bajauazan, baiña etxauen lagatzen.
—Irunen gauazen, eta handik jaiero etortzen giñuazen.
—Urruti nagok?
—Girua dagok oiñ edarra.
—Gurian lau lagun gauaz, eta hiru kotxe dauaz. Eta neu nagok kotxeripekorikan.
—Mendixan-da lan txarrak badauaz oiñ ere.
—Bageundezen, hiru lagun ziran eurak eta beste bost kriau, bagenguazen da ...
—Baiña zeiñ izan leikien ez naiz konturatzen. Kurutzetakuak honek ez al dira ba hamen residentzian daozen honek?
—Gero pentsau juan Zaragozara eruatia. Han jauazen beste bi tailler txiki, eta harekin bat egin juen hirurak.
—Taillar batera sartu zien aittak eta amak. Gerria jatuan, ba, gerria zatorren eta taillarrera sartu nitzan.
—Horrek ziran dirua zaukenak.
—Ganauak badaukaguz. Oin ganau gitxiago daukagu.
—Istorixak asko jaukaz nik, Jesus, Maria ta Jose!
—Gazteena zuan hori, hamabi urte ero jaukazen.
—Bueno, nik badaukaz bi edo hiru, baiña…
—Takua lodixa eta kolkora. Eta takillan ipiñi, eta hurrengo kalera juten giñanian erun kalera, tabernan amistadia geunkan lekuan…
—Baiña aprobetxatzeko gauza haundirik etxakan.
—Honek keja haundixa jakan.
—Eta lelengo pisuan zaukagun, hango sala baten, su bajua, eta gaztaiñak erretzen zitxuan gure aitxak, batez ere Domusantu egunian.
—Guk erderia dabilgu gehixao.
—Ze lan da(ra)bixe hor?
—Hauraxe zuan hola pixkat jazten zana, eta haretxen gaztetako erropia jabik horrek, neretzako.
—Lehenago han ziharduen langilliak soldau jun zittuan asko.
—Nik dakidana dok astuak haruzkuan neka-neka eginda juten zirala.
—Kalian etxakixek euskeraz iñok ere.
—Erromerixan, guk ez gendun dantzan asko egitten, ez genkixen da.
—Eta pentsau (eg)ik, haura hil tzala ointxe datuaz hamar urte.
—Ni ez naiz gogoratzen noiz etorri ziran, baiña, hamen urte batzuk zaruazela, Etxezurixa, Lizundia apellidua ...
—Entierro baten izen giñuazen, eta txikito batera sartu nitzuan ni taberna batera, eta han jiharduan, erderaz bera.
—Bozian ezagutu najuan. Izetez, Aranbelzkua nok, baiña hemen jaruaz berrogeta hamaika urte ezkonduta.