ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

2. IZENAREN MORFOLOGIA

 

Izenaren eta haren jokoaren inguruko ezaugarriak aztertuko ditut bigarren atal honetan.

Batetik, kasu-marken (deklinabidearen) eta postposizioen gaineko jakingarriak: zer forma hartzen duen kasu-marka eta postposizio bakoitzak hitz motaren arabera (eta hitzaren amaieraren arabera), eta nola eta zer adierarekin erabiltzen diren, kasu bereizgarrienetan behintzat.

Bestetik, izenaren eratorbidea jasoko dut: alegia, hitza (izena, adjektiboa edo aditza) oinarritzat hartuz, atzizki baten bidez beste hitz bat, hiztegiko sarrera lexikal bat, osatzeko jokoa: edertasuna, gaiztakeria, ikaragarria, eta abar. Zer atzizki erabiltzen diren erakutsiko ditut, eta adibide batzuk eman ere bai.

Beraz, kasu-marken ingurukoak aztertuz hasiko naiz: lehenik, kasu-marken formak tauletan bilduko ditut, eta, gero, kasu-marka bakoitzaren erabilera bereizgarri batzuk jasoko ditut.

 



elgoibarko udala