ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.13. GOSE- ETA HAIZE-URTEA

 

¬ GALD.: Biaje de noviosik egin zenduen? Nora jun ziñaten?

¬ JOXEPA: Bai. El año del hambre zan. El año cuarenta y uno. Eta, zela hor zihar ez zaguan jatekorikan, ba, ze egin genduan? Ibilli: ba, lelengo Donostian, gero Bitorixan, eta gero Logroñon, eta hortxe ibilli giñan. Eta gero haize haundixak, eztozu entzunda euki? Haize haundixak Elgoibarren egon zirala? Danian! Hamen, trena bota zabala ta, ez tozu sekula entzun? Haiziak trena bota zabala ta? Baguazen Bitorixatik Logroñora, usten dot, eta gizon sonbrerodun dotore bat, eta harek igarri egin zigun, bi pareja giñan alkarrekiñ eta, ezagutu egin ginddun hamenguak giñala ta: «¿De dónde sois vosotros?». Eta «Pues nosotros de Elgoibar». Eta «¿De Elgoibar?». «Si»; «Pues allí han pasado terribles males, porque tambien ha tirado el tren... y no se que y no se cuantos». Eta bilddurtu giñan. Eta gero, etxera ez genduan pentsatzen etortzia oraindio, baña etxera etorri giñan, Logroñotik, etxera. Eta gero, automobilla topau ezinda, taxista bat topau genduan bidian, eta gero etorri giñan etxera (kostauta ekarri genduan); da Maalan, Guardia Zibillak, farolak eztakit zer zaukala, eta multia gizajuari. Ja, ja, ja. Eta gu etxera.

¬ GALD.: Gaiñera! Esango zaban harek!

¬ JOXEPA: Bai, bai, gizajua. Kostau zitzakon, gañetik. Arbolak eta danak, kamiñuan botata zauden batetik bestera. Eta gizonak urten autotik, eta arbolak kentzen da. Haundixak pasau ziran, eh, orduan haiziakin! Eztakit zela eztaukazun entzunda! Ba, orduantxe zan, El año del hambre, y el año del viento.

¬ GALD.: El año del hambre esan dozu. Zelan moldatze(n) ziñaten? Estraperlua ta egongo zan.

¬ JOXEPA: Hamen? Bai, bai. Bitorixa aldetik edo Bilbotik etortze(n) ziran neska batzuek, neska gaztiak hárek, ekartze(n) zeben azukria ta, kafia ta, ekartze(n) zeben. Guk tabernia euki genduan, eta ezagunak ziran, eta ekartze(n) zeben. Guk ez genduan pasau goserik. Soldauak eta, zenbat ogi zuri jun ziran ibaixan zihar. Akordatzia ere zenbat ogi zuri jun ziran! Goserik, sekula ere ez. Gabonetan urte harétan a(d)iña turroi sekula eztogu jan. Bai, ba, zerak, kartoi hárek, zer dira hórrek? Soldauak ez baña... hárek ekartze(n) ziguen, debalde zeuken eurak eta, ekartze(n) ziguezen; eta guk, jan.

(Joxepa Aranberri)

 



elgoibarko udala