ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

4.3. TESTU MAILAKO LOTURA

 

4.3.1. LOKAILUAK

Lokailuen sailkapena egiteko ere Euskaltzaindiaren gramatika erabili dut, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak III (Lokailuak) izeneko alea. Han egiten dena ere sailkapen semantikoa da.

 

4.3.1.1. Emendiozko lokailuak

ere

gaiñera

gaiñetik

sikiera

behintzat

bada(e)re

behiñepeiñ

—Guardia Zibillak, farolak eztakit zer zaukala, eta multia gizajuari. Ja, ja, ja,... eta gu etxera. —«Gaiñera!», esango zaban harek! —Bai, bai, gizajuak. Kostau zitzakon, gaiñetik. Arbolak eta dana, kamiñuan botata, batetik bestera.

—Emakume ona topau zendun. —Bai, ja, ja, ja! Zuk ezagutuko (do)zu haura, gaiñera.

—Hemen pagau ein bihar juagu rondaren bat badaere. Beti gorroneuan, bestela.

—Eskolan ibilli ziñaten zuek gaztetan? —Asko ez, ni behintzat.

—Orduan boda eguna ondo, ezta? —Bai, neu bai behintzat.

—Koziñeria ere zan Fuenterrabixakua, euskaldun jatorra.

——Ze beintxatze(n) jatzu telebisioko euskeria? —Diferentia, ... telebisioko asko behiñepeiñ. Hórrek eskolia dauke, eta guk eztaukagu eskolarik.

—En jeneral, goiz partetik behiñepeiñ, Euskadi Irrati hori entzutze(n) degu, bai.

—Eske len, sasoe baten, medikuak ere basarri askotara etzeben jun nahi izeten. Bide txarra, gabaz i(g)ual jun bihar. Eta norbera jun bihar eske. Eta oin, sikiera, kotxiakin juten zara, eta di-da ekarri.

 

4.3.1.2. Lokailu hautakariak

bestela

ostian

ostantzian

—Estartanian pasau genduzen ixa berrogei urte. Gero bialdu eingo zien etxera handik, zahartu ein giñala ta. Eta eskerrak honi; bestela, nora jun bihar najuan nik?

—Gaiñian zela dauan, eztaka defentsarikan. Ostian, bista haundixa dago hamen.

—(Azokak) Gernikakua, eta gero Elusukua bestia, Pilarika egunian, datorren… Holaxe. Eta, ostian, azokara ta, gu gittittan.

—Eta holakotxe gauzak asko ein dogu (...). Ostian, ba hortxe arraiñetan da... arraiñetan asko ikuste(n) genduan, eee…. Gero, angulia.

—Hau hanketatik eta ni bistatik nago bajauta, juxtu-juxtu nabil bistiakin. Ostantzian baiña, bixkor.

—Eta ama gallegia; ostantzian, pamelixa dana euskaldunak, e!

 

4.3.1.3. Aurkaritzako lokailuak

berriz

baiña

barren

en kanbio

hala ere

hala ta guzti(z) ere

dana dala

horraittik

oiñ

edozein modutan ere

ostera

...

 

—Eta Azkoittixan, berriz, hemengo aldian, hemen behe aldeko euskeria gehixo nahaste(n) juek, baiña oso zakar eitte(n) juek.

—Hau lotsatu ein dala, baiña bestela… —Lotsarik eztok baiña bihar!

—Ba, han bigarren urtian. Iez, berriz, hemen, Bidanian.

—Ba, haura ogixa nik eztakit zer zan. Harekin akordatzen naiz. Oiñ, zeren gustua zakan, ez.

—Debara ere jute(n) zera, eta diperente eitxen dabe han ere. Eta Azkoitti aldera ere bai. Mundrago aldera juten baldin bazera, han ere bai. Han ere, diperente. Oiñ, herri bakoitzian enteniu alkarrekin igual eitxen dogu, e!

—Len, segia ta, itaixa ta, dana hauxe. Eta oiñ, berriz, bedarra eta holakua; bedarra ezta hainbesterako oiñ.

—Oiñ danian etxiak eitten. Eta erosi eitte(n) (d)ittue, hala ere.

—Eta oiñ hamar orduan hortxe-hortxe juten da autobusa. Baiña, hala ere, ordu mordua dago.

—Tanto bat etzaban erregalatzen harek, e! En kanbio, Gallastegi, manimano ta, bete eitxen zan, gizon haundixa ta ...

 

BARREN lokailua, inguruetako lokailu berezia

Aurkaritzako lokailu hauen guztien artean nortasun berezia duena BARREN lokailua da; izan ere, inguruko hizkeren berezko ezaugarrietakoa da. Ez da hurbileko ingurutik kanpo ezagutzen: Elgoibarren, Mendaron, Eibarren, Soraluzen, Ermuan, Mallabian eta Azkoitian ezagutzen da. Hona BARRENen eta bestelako lokailuen adibide batzuk:

—(...) —Zeiñ Patxi? Adarrik eztok jo bihar. Patxi ni lanian nauanian hil tzuan, barren.

—Bideuan grabauta daukugu, baiña hemen ere noiznahi botatzen juek, barren.

—Gero, oiñ esaten dabe eze «Jolin, umiak eta…». Umiak eztaka, barren, iñun jolasian eitxeko lekurikan.

—Eta gero, plazara juten danian, «jode» esaten dabe, «karua» (barazkixa). Ez, jauna! Harek eztakixe, barren, ze dan (basarriko lana)!

 

4.3.1.4. Ondoriozko lokailuak

orduan

ba

—Zubizarreta haura, bigarrena. Julian; Julianan ama eta nere ama ahiztak, Arakistain. —Familixakuak, orduan.

—Bai, badakitt nik horren berri. —Basarrikua al tze(r)a? —Bai. —Orduan, eztakazu esplikazio biharrik.

—Batzuek estimau ez. Bertakuak izen dienak badakixe, basarrikuak dienak askok. Baiña kalian jaixotakuak ze daki, ba? Kanpuan ibiltzia dala, eguzkixa hartzia, eta kitto.

—Letzen eta eskribitzen ondo ikexi bagendu… Zenbat ikexiko gendun, ba? Atzera ahiztuta ere gehixena. —Normala. —Hirurogeta hamar urtekin, ze nahi dok, ba?

 

4.3.1.5. Kausazko lokailuak

izan ere

eske

zergatik eze

ba

...

—Eta eskerrak horreri, oin kotxiak basarrixetara. Eske len, sasoe baten, medikuak basarri askotara etzeben jun nahi izeten.

—Inaziok biaje ederrak eitten dittu urtero. Izen ere, kolkua bete diru jakak.

—Eta aurrera. Eta batzuk larogetaka urte, eta aurrera. Len asko zuan, izen ere.

—Etzan komeni han gelditzerikan; zeatik eze berriz ere beste disparo bat ero, neu hantxe nauala igual allegauko zan!

 



elgoibarko udala