ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

5.2. HARRIDURAZKO ESALDIAK:
INTERJEKZIOAK, ESKLAMAZIOAK...

 

5.2.1. Aurretik esan denaren erantzun gisako esapideak

Batzuetan, aurretik esan dena berresteko balio dute esapideok:

—Txakur haundixa pagau bihar dantzan eitxeko? —Erregular!

—Entenditzen al dozu telebisioko euskeria? —Entendiuko eztot, ba!

—Ibiltzen da ferixara ta, San Bartolomietan. —Horixe, ibilliko ezta, ba?

—Triste egongo haiz, ba, lana galdu eta gero? —Eztakik asko!

—Aurten ere juan haiz Mugerza krosera? —Horixe (juan naizela)!

—Indurain izan don euskal kirolaririk onena. —Horixe baietz!

—Aurten ere Kanarietara juango haiz oporretara. —Bienke!

—San Bartolomietan kalian bai, ezta? —Bai, jakiņa.

—Ondo bizi ziņan zu, e! —Bai, horixe!

—Lagunduko al didak etxia garbitzen? —Akabo ba! (Aber ba!)

—Irabaziko dau partidua? —Fijo!

—Hemen ere bilddurra pasauko zenduen. —Honbre!

—Zintzuak izango ziņaten. —Honbre! Dudia?

—Badator ekaitza. —Larri ibilli!

—Aurten ere negua hotza dator. —Larri ibilli!

—Jubilau nok, eta gustora bizi nok. —Klaro!

—Berrixa da batua. Baiņa… —Bai ba, berrixa.

—Eztok sekula serixua izan. —Ez ba!

—Aurten Alaves primerara ixoko dala uste jonat. —Bai, ni ere baietzian nagon!

—Gustatzen jatzu basarriko lana? —Biharko! Nora jungo no(k) pa?

—Orduan hor abarkakin da, botiņekin da, juten giņuazen neska-laguntzera ta juteko. —Bihe(r)ko!

—Lan da lan zabizela. —Bihako egiņ, besterik eztagok eta.

 

Beste batzuetan, esan dena ukatzeko izaten dira:

—Eibar segundara ixoko da aurten. —Baitta zera ere!

—Ama, gaur afarixa daukat eta hamabixetan etorriko naiz. —Ezta pentsau ere!

—Zahartu egiņ haiz. —Ezta gitxiagorik ere! Ni txabalito bat sentitzen nok.

—Gaurko egunian basarriko bizimodua len bezelakua da. —Ezta hurrik eman ere!

—Gorospe izan dok euskal txirrindularirik onena. —Adarrik ez (egidak jo)!

—Txinako hizkuntzia ikasi nahi dot. —Bueno, bueno, ez hari koplekin etorri!

—Aurten ondo ibilliko nok Behobia-Donostia lasterketan. —Etxakixat, ba!

—Zuk baiņo Ģpiguraģ hobia dakat. —Ni ezetzian nago, ba.

—Ni nok onena pelotan. —Txakurran putza! (bioliņa, flautia)

—Gaur ere lan pixkat ein biharko juagu. —Por los kojones! Gaur domekia dok, hi!

—Gaur ere lan pixkat ein bihako juagu. —Por los! Gaur domekia dok, hi!

—Oporretara kanpora juten zerate? —Keba!

—Laster ezkonduko haiz, eztok? —Bai, zera!

 

Agur moduan erabiltzen dira beste batzuk; bakoitzaren egoeraren berri jakiteko balio dute:

—Zer moduz zera? —Oso ondo: ni baiņo hobeto daguana eztago gaizki!

—Zer moduz zera? —Oso ondo: hobeto, nahi ere ez!

—Zer moduz bizi haiz? —Espezial!

—Ondo zabiz? —Ondo: majo bizi naiz, eta enago kejatzeko moduan!

—Zer moduz zaude? —Ondo edo, ondo ustian.

—Zer, ondo? —Ondo edo, ondo nahixan.

—Aspaldiko! Zer moduz zabiz? —Hainbestian!

—Zer moduz zabiz? —Ez haiņ ondo, danan biharrian.

—Zer moduz zera? —Nahi eta eziņian, emakumia!

—Zer moduz habill? —Gaizki, motell! Behia jota nabik aspaldixan!

 

5.2.2. ERE lokailua dutenak

—Laster ezkonduko haiz, eztok? —Baitta zera ere!

—Ni nok onena pelotan. —Baitta zera ere!

—Soldauak eta, zenbat ogi zuri jun tzian ibaixan ziar. Akordatzia ere zenbat ogi zuri jun ziran...

—Hartu gendun erabakixa; bai azkar hartu ere!

—Egun on! —Bai zuri ere!

—Egun on! —Baitta zuri ere!

—Ez zerate alperrik galduko! —Ezta komeni ere!

 

5.2.3. Galdera edo harridura gisakoak

—Haura, etxeko gozatasuna. Hori asko dok, e!

—Nik gaur in bihar baneu, orduan jakin baneu gaur beste edo...; gaur ere asko ez baiņa, izaten dok, ba?

—Etxian moduan egoten gaittuk, gero, e!

—Da gero pasau zan gerra hori, eta jun ziran. Eta gero, ezkondu ta gero, etzian, ba, kartia egiņ?

—Ta nungua nitzan eztitt ba preguntau artaburu honek?

—Trukian eiņ eta... gaiņera, hogeta bost zentimo horrekiņ bakarrik. Eta zela lutxau! Ja, ja… Arratsalde guztia kartetan.

Ene! Goiko-Errotak eta Urbanek eta eztakit zeiņek, harrapau juek arraiņa. Mekauen la letxe!

—Len, ume batekin lanak, eta bigarrenan esperuan. Ointxe egun gorri!

—Bixar urtiak, zorionak! —Bai bixar. Eztakik asko! Berrogeta hamaika urte!

—Bedarra ebagi bihar dogunian da, ia ze esate(n) deben egualdixagatikan, eztakik?

Hara!

Hara zeiņ etorri dan!

Hara bestia!

Ha(ra) hor ba!

Ene ba!

Nik al dakitt!

 

5.2.4. Erantzuna eman nahi ez denean

—Zenbat urte daukazuz? —Erdixak eta beste hainbeste.

—Nun dago? —Jun da jun, eta bertan.

—Zeiņ etorri da? —Zereko zeran zera.

 

5.2.5. Erlijio-kutsua dutenak

—Istorixak asko jaukadaz nik, Jesus, Maria ta Jose!

—ĢEz egizu hainbeste ipiņiģ. Norberak esan bihar askotan, Ģnahikua daģ. Bestela… Jesus, Maria ta Jose! Zenbat jateko!

Aittiaren da semiaren! Holakorik ikusi be nenguan gaur arte!

—Ehun eta berrogeta hamar bat metro ero egongo ziran, ondiokan zera zauan, ondiokan aldatz goria, gora alleau gabe eta onetan, kaņonazo bat kamiņo erdixan sartu zan. Josus!

—Ba, Jangoikuari eskerrak, daukaguzen edadietara allegau gara, eta oindiokan hamentxe nahi bizi.

—(...), baiņa horrek bixok alkarrekin dabizenian, eztago kristaurik entenitzekorik. Ez, ez.

—Bitorixako karakol jatiak eta kristo guztiak eta hango gabeko kontuak eta. Gauza asko ikusten dok hamen ere. Eta, lehen esan doguna: beti ikixten dok zeozer, eta beti geratze(n) jak zeoze buru zahar honetan.

Ene Jangoikua!

Jaungoiko maittia!

Jesus!

Jaseus!

 

5.2.6. Erakusleak eta adberbioak dituzten interjekzioak

—Askok adarra joten esate(n) juek: zahartu eiņ haiz, txarri hori, hi!

—Euskeraz eziņ eiņ, eta erderaz jakiņ ez! Horrek zittuazen komerixak!

—Santu guztien egunian izaten zuan gaztaiņa erria jaten hasteko eguna. Haura jan!

—Aste guztixan jai jaukat. —Hori dok pagotxa, hori!

Horrek dittuk komerixak, horrek!

—(...) —Hori dok txatxaria, hori!

—Bai, egonda nago Amezketan. —Egonda zaure, e? Hor ba, hor ba!

—Bronkia? Haura zuan bronkia! Joe! Peligrosua gaiņera, e!

—Da, holaxe, ein genduan ere bueltia. Atzera, Gernikatikan zihar, zela edo hala, pasau ta, hango, hango desastria! Eta, pasau genduan Gernika hori, eta allegau giņan Aulestira.

—Eta bueno, esate(n) (d)izut ba, e! Eta hango ... Jesus, Maria ta Jose, dendia hor eta dendia hamen eta, dana dendia! Eta jun giņanian esaten dogu, hau denporiau eziņ leike pasau hamen! Hango berua! Hango egarrixa! Hango gaixua! Hango klima txarrixa, gaixua! Desastria!

—Zaudezen danak kargoko militarrak, erdi desabrotxauta; Hango keia! Danak erretzen; batzuek... ez zauken eskaperikan da, harek fusilau eingo zitxuen seguru, zeatik eze salbauko ziran hogeta bost bat edo holako grupo bat.

—Baiņa orduan zer da ta, nobixia ta laga plazan, eta etxera hamaiketan. Eta holakotxe gauzak! Haura ez zan bizi izatia!

Haura zan ona, haura! Haura zan egur hotsa harek atara zabana!

Hara! Etorri dok eta gure laguna!

Bajagok hementxe eulixa!

 

5.2.7. Birao gisakoak

Joņo! Martiņen semia. Haura laguna daukagu.

—Sospetxa bat bai txarra. Joņo, zer da, ba?

—Brometan moduan esan nion: ĢŅo, ezta merkia!ģ.

Kontxo!

—Honek, Belaustegiņ alaba horrek. Izena zela jaukan harek? Eee… Mekaben la India! Bueno, igual dio.

Ze demonio dabik hor?

—Ene! Goiko-Errotak eta Urbanek eta eztakit zeiņek, harrapau juek arraiņa. Mekauen la letxe!

—Askok adarra joten esaten juek: ĢZahartu eiņ haiz, txarri hori!ģ.

—Honek danak hartu jaittuk? Makiņa bat… Eneee, makiņa bat txorimalo-useiņ hartu jok orduan!

—Gaur hiri tokatzen jak fregaua egittia. —Txakurran bioliņa! / Txakurran putza / Txakurran flautia.

Zer demonio!

Arraixuori!

 

5.2.8. Kiroletan-eta adorea emateko erabiltzen direnak

Aupa, mutillak!

Eutsi!

Eutsi goixari!

Hori dok eta!

Hori don eta!

Eman, eman!

 

5.2.9. Bestelako batzuk

Bai politta!

Bai galanta etxia!

Markia hori dok!

Hori dok markia, hori!

Haundixa dok, ba!

—Goixa zaguan behera etorritta zati haundi bat, jausitta. Baiņa haundixa zulua! Bueno, ikeragarrixa baiņa zulua, e!

—Egun horretan, guk ezer etzakigula, jantzi ziran danak mezatik ertenda ta, arkua ein zigun ertetzeko. Dantza eta,... bueno... sekulako mezia ere preparau zeben eta...

—Eta, olaxe juan giņan Debara, egualdi ikaragarrizko edarra ta, arratsaldeko lauretatik bostetara bittartian ero, hor ikusi genduan nola itxasuan sartzen zan astillerotikan.

—Ta han, beste batzuk balkoian. Eskasauak dittuk danak!

—(…) egin biharra bai kazan. Basurdia ta txarrikeixia badago hamen!

—Aspaldixan medikutan jabik hori! Astian-astian juten dok Donostiara! —Bai, eztok parte onekua!

Majo bizi haiz, e!

—Ari dittuk pixkat ihartzen, eta ihartzen diranian danak jaurtiko jaittuat, eta kitto!

Jota ura nundikan dixen, jota handik juten da aguro aingiria.

—Hantxe errekan birek esplotau zeben han. Jota esplotau zebenian, jota ura goora baiņa! Zelako txorrua! Buenooo!

Hi bizi haiz, hi!

Hi haiz, hi, izatekua!

Esan bazaban, esan zaban!

—Egin zaban lana, egin zabanez!

—Da illuna, pixkat illuntzen hasten zanian, maixua tilin-tilin, tilin-tilin, kanpaia. Eta aide, danak etxera.

—Prontoe ganorazko bat ere ez. —Eztago. Ikastolan dago bat, baiņa… —Hor enpresiak pelota motelak atera biha (d)ittu, eta eztago! Len plazan egoten zanian ere, tira, zeoze. Jentia, sillak eta zeoze hartu, eta juaten zan.

Makaleko mutilla etorri jaku!

Makaleko juergia!

—Haura ondo, e! —(Benidorm) Hillabete bat eitxen dogu. Eta han espezial! Han espezial!

—Jaixan eta tokatzen zanian, bien! Baiņa astegunian eta hola, ba eziņ izeten zan juan noiznahi, lana igual eitteko etxian da.

Motellak! Hori dok ganoria, hori!

Bueno!

 



elgoibarko udala