Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
¬ LUIS: Akordau, bai, bai, bai. Ni akordatze(n) nok zela egoten giñan, han itxetik behera Urruzuno, mina-zulua dagok han, gure etxetik beera?
¬ GALD.: Bai, bai.
¬ LUIS: Mina-zulo haundi bat dagok. Han egoten giñuazen. Eta ... dinbi! Eta daunbi! Eta daunba, daunba! Goizian jun, eta sartu han egun guztia. Han egoten zuan umiekiñ ama, egoten zuan gurekin. Eta aitta ibiltze(n) zuan ardixekiñ edo, kanpuan edo ibiltze(n) zuan aitta. Eta batzuen batzuk etortze(n) jakozen beti basarrira; hárekiñ egoten zuan aitta.
Eta etortze(n) zuan aitta, illuntzi aldian etortze(n) zuan: «Bueno, oin kalmau da, eta erten hortik…».
Gaberako beti, zera egitten zuan, ba ... kalmau egitten zuan. Eta gero hartu, eta gabian lo egittera, etxera. Baiña hurrengo goizian, berriz ere zulora; Urnobittako puntian ostian ere beste egun baten egonda gauaz. Da basarrixan ere, nun dau etxiak paretarik lodixena? Haren parian. Dinbi da danba, dinbi da danba!! Etxiak mobittu egitte(n) jaittuan. Joe! Buf! Haura gogorra zuan!
Bai, han mina-zuluan egon giñuazen, makiña bat aldiz bai. Han gaiñetik bonbak jo arren, etxuek apurtuko haura, lodiera haundixa jaukak eta. Egon haiz sekula han, mina-zuluan?
(Luis Etxaniz)
* * * * * * * * * * * *
¬ DIONISIO: (...) Ta gero, ba, hamen ibilli zan, anaixak alkarren kontra.
¬ GALD.: Bai.
¬ DIONISIO: Bata batetik eta bestia bestaldetik. Eta hola ibiltze(n) zan jentia. Bilddurra zagon, eta aurrera juan ziranak emaztia laga etxian, eta gizonak aurrera. Eta aurrian, ba milizianuak jartze(n) zittuen, eta: «Vengo del frente».
¬ GALD.: Han bildurtuta, eta gero bildurtuta hemen ze pasauko ete zan ere bai.
¬ DIONISIO: Bai, bai, klaro ba. Klaro, hamen justizia gitxi egon zan. Eta hill ere, Elgoibarren hill ere, batzuk egin zittuen. (Dionisio Txurruka)
* * * * * * * * * * * *
¬ PEDRO: (...) Bai. Bueno, hemen bonbak eta bota, bonbardeua eta dana izan zan. Gernikan eta Eibarren botatzen egon ziranian, hor Karakatetikan egon giñan begira.
¬ GALD.: Goittik?
¬ PEDRO: Bai goittik. Juan Zabaleta, Eibarren bizi da oiñ, eta ni. «Pedro, jun egingo gaittuk ikustera». Eta: «Bai». Eta tiruak batetikan da bestetikan; da gu jarri han, zera, hau bedarran metia, bedarran meta ostian jarritta. Eta han, señia gero beste batzuek, eta gero, ra, ra! Abioiak eta, danba, danba, danba! Da Eibarren botatzen ikusten, ikusi egitten genduzen, zela bota zittuen.
¬ GALD.: Ixo egin bihar da hor gora hori ikustera, e!
¬ PEDRO: Gero, Elgoibarren ere, ba, gu han gaudela, zera, kañonazuak bota zittuen. Eta hemen bat, surtidora badago, ba? Hantxe errekan birek esplotau zeben. Jota esplotau zebenian, jota ura gooora baiña! Zelako txorrua! Buenooo! Ixa Elgoibarko torrian alturara! Demasa! Da horrek danak ikustia tokau jaku.
(Pedro Barrutia)
* * * * * * * * * * * *
¬ TEODORA: Aittitta gerrara jun zan. Hona nazionalak sartu ziran, eta gero. Hamen etorri ziranian, pentsatze(n) zaban jentiak, ba, etzala jungo mutillik soldau, baiña gero hartu zittuen atzetik. Bai ba. Eta hamen bederatzi hillabete egin zittuen nazionalak, e!
¬ GALD.: Nun? Elgoibarren?
¬ TEODORA: Elgoibarren. Bai ba, handikan eutsi jauen da. Julio, dieziotxo, juliuan erten zaban. Eta dieziotxuan Andres jaixo zan, otsaillian, febreruan; eta juliuan, harek zortzi hillebete, Elgoibar hartu zebela, harek zortzi hillebete zaukazela. Ni akordatze(n) nok hárek etortzen eta ni ume txikixakin titixa ematen da, tak! Ta handik jotze(n) zittuen balazuak (...) atariko atia (...) koltxoia ipinitta egon giñan etxeosteko atiari: pasau bestela.
¬ GALD.: Bai? Eta…
¬ TEODORA: Zeretzen. Eta gero aitta ta zera, aittittta eta aldeko Jose eta Satur zerekua, Aldazabalgo gizona, hona etorritta, hamengua zaban ama ta. Eta ezkutau ziran, Gartzenatakua esaten ziuen harrixa jaso… eta hortxe ezkutau ziran. Sasixa dago hor haundixa, ondoko sorotikan han gora, eta hantxe ezkutau ziran. Eta eurak, milizianuak esaten zitzakuen háreri, han pasau zittuan, eta holaxe ikusten zittuen gero sasittikan bilddurtuta eurak goittik eta: «Aquí no hay paso» esan ei zaban batek, eta hiru edo lau jirau, eta atzera. Bestela josten jaittuek bertan!
¬ GALD.: Jesus! Eta Antxolan bertan sartu ziran?
¬ TEODORA: Barrura etzi(r)an sartu; hárek aurrera juan ziran. Hona bat etorri zan zerakin, astokadiakin. Asto bat aurrian eta gosiak. Basarrixetan ematen jauagu geuk ere, txarrixa hilda jauan orduantxe, eta txarri zati haundi bat eman giñon.
¬ GALD.: Eureri? Jateko?
¬ TEODORA: Bidian jateko. Eta gero, erun nahi zittuen hemengo Josepa zana ta Nikolasa ta, horrek erun nahi zittuen aurrera. Eurak erun jaittuen, asko erun zittuen aurrera. Eta aittak ezetz, eurekin batera jungo zala, bera jun bihar bazan, eurak etzixezela. Laga ez harek neskak eruaten; bestela, bajiezak! Juan hari, ba, haren billa! Eta gero esaten zaben moruak zatozela atzetik, eta hárek hill egitten zittuela neskak, eta holakuak esaten zittuen aurretikan. Gerran, ba, moruak zatozela, eta hárek igual harrapauko zittuela neskak eta. Gizurra!
¬ GALD.: Osea, bildurra eman.
¬ TEODORA: Bilddurra eman, moruak azaldu ei ziran hona, e! Bitorixara edo, esaten zeben.
(Teodora Arakistain)
* * * * * * * * * * * *
¬ TEODORA: (...) Bai ba. Urtiak, Kandelarixa egunian, eta bi urtera, hogeta bederatzi zittuan egunian, juan zan soldau. Gerrara. Eta Andres, txiki-txikixa; hemen ni. Eta orduan etorri ziran Santa eskaliak hona. Ni akordatze(n) naiz, aldeko Bittorik, Joxen amak, zela esan zaban: «Soiñuakin zatozte hona? Errosarixuakin etorri bihar dok hona, errosarixuakin!». Gu hemen erdi negarrez, orduantxe erten zaban trenera ta. Hori zuan ona! Bestiak atian soiñua jotzen. Bueno...
(Teodora Arakistain)
* * * * * * * * * * * *
Lekeittion zazpi hillabete egon giñan erregian modura. Egin zaban uda bat ikusgarrixa, epel-epela. Eta gero, tropak atzera barrura. Ofensibia egin zeben, eta Ondarrun zauden tropak, eta Lekeittion gorrixak. Etorri zanian abantzia, ba, koño, alde egin bihar. Alde egitteko, ba, barkua. Peskero txiki horretakua. Sartu giñan barkuan, lehenengo aldiz, gaiñera, eta kriston itxaso txarra atera jakun. Egongo giñan hamabost lagun, Elgoibarko hiru familixatakuak. Danok zuluan sartuta, antxoa-kaja artian. Gora eta behera dana bota biharrian ibilli ostian, barko bat urten zan aber nora guazen galdezka: «Sartu Elantxobera, sartu Elantxobera», esaten zigun.
Bilbora jutia zan gure asmua, baiña Elantxoben sartu bihar izan gendun. Elantxonbeko portuan sartu, eta juan giñan Batzokira. Teia bakarrik zaguan. Te berua hartu, eta hurrengo egunian gure lehengusuari abixau zion aittak. Militarra zan orduan, eta kamioia zakan. Etorri zan kamioiakin Elantxobera, eta handikan eruan giñuzen Bilbora, etxe partikular batera. Santolaya-ta zagozen bertan. Han egon giñan egun baten, eta gure aittak eta billau zaben txalet bat modukua Algortan, ortu eta guzti, kriston txaleta, eta hara juan giñan. Baiña jatekorik ez, eta han bi hillabetian pasau genduzen kristonak. Kriston etxia, baiña jatekorik ez.
Armero egoten zan aitta tropekin retaguardian, armak, fusillak edo ametralladorak arreglatzen ibiltze(n) zan. Behiñ etorri zan aitta oillaskua eta konejuakin. Sekula halako banketerik eztot egiñ!
(Manolo Unzilla)