Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
Atal honetan hiru zati aurkituko ditu irakurleak: bokalak, diptongoak eta kontsonanteak. Azpiatal horietako bakoitzean, Elgoibarko hizkeran gertatzen diren bilakabide fonologiko nagusien berri emango dut.
Arau edo bilakabide horiek ulertzea beharbada nekeza egingo zaio irakurle arruntari, hizkuntzalaritza-gaietan ohituta ez dagoenari. Horregatik, arauok hobeto ulertzen laguntzeko, horiek ahalik eta sinpleenean formulatzen eta adibide ugari akertzen ahalegindu naiz.
Gatozen, bada, Elgoibarko hizkeran agertzen zaizkigun bilakabideetara.