ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

3.2. ADITZEN ERABILERA ADIBIDE GEHIAGO

 

3.2.1. BALDINTZA (sail guztietako adibideak)

—Bestela hasten bazara gauza bat pentsatzen bakarrikan, ba zeoze baldin badaukazu, gaixua edo bestia, ba, txarrago.

—Gero, lana egitteko aldia dago. Beti makiña baten baldin bazabiltza, ba hauraxe hartze(n) (d)ozu bakarrikan.

—Eta pixkat ibilitta baza(g)oz fresadoran, edo mandrinadoran edo, (…) «jun bihar dok hona, hau da inportantia, rodamentuen ajustia dago hamen da».

—Oiñ, makiñiak berak egitten dau lan gehixena. Guk ezkenduke ikesiko hori oiñ.

—Geuri berbetan eurak (kanpokuak) baldin badihardue, ba soltatzen jakuz geuri ere euren berba batzuk, euren tipora berba egittia. Baiña kontinuamente, ez.

—Eta bestela, harek zeoze argixa edo mobimentua ikusi balebe, etxian ziran laster.

—Loterixian, asko ez, berrogei bat milloi erten ezkero, ba neuk pentsauko (d)ot zertan, baiña derrepente gastauko neuke.

—Ta hori peligrosua izaten dok oin, txispa bat jun ezkero, horrek esplotau egingo leuke.

—Igual deposittoren bat bai hutsikan, baiña bestiak beteta. Zeatik eze, itxasuak harrapau ezkero, bolkau egingo leuke, edozer gauza egingo leuke.

—Ta abioietan, automobillian balitz bezela azeleratzeko eruan bihar balitzake, ba kantsau hankia eta laga, eta igerri be, ba jausi behera, ezta? Eta kantsauta lagatzen ba(d)ok, ba, zela indarra hartzen daban, … gora haura.

—Ta zela izaten dan gauzia, e! Haura ikusi bagendu guk, ...

—(...) bai ba, etxuat estudixau ta. Estudixau baneu pixkat, ba bai. Baiña jolin! Neri ez'iak esan neri oiñ, larogei urtekiñ: enok hasiko oiñ estudixatzen euskeria.

—Bronkitisa harrapatzen zaban, bronkixuak harrapatze(n) ziuen da; orduantxe zertu ezpagendu, deskuidatzen bazara, gaur kroniko zauan. Esan diot majiña bat bidar honi: aldrebes etorri balira, ume batekin geratuko giñan.

—Basarrixan illunduko ezpaleu, ezkiñoke lagako lanari, e!

—Zera-ta barrez. Harek pixkat serixuago egon balira, igual hobe.

—Baiña ikusten bazeben gabian Azkaratetik (gure basarrixa bistan dago) argixa edo, ikusten bazeben, da! Igual etortzen zittuan.

 

3.2.2. AHALERA (sail guztietako adibideak)

—Eta etxuan erten harek. Bilddurtu egin tzuan, ezin tzaikiela harek egin da.

—Berak konsultau, eta beste bat billau laikiela, ala nahi izan ezkero, baiña…

—Ibilli zan arrankau nahixan automobilla, baiña nik kendu nion pieza bat iñok erabilli ez zeixan, pieza bat txispia ematen dabana. Haura gabe ezin zeikien juan garai haretako automobillak.

—Nik esaten dot eze, injinerua zan eta bazakixan berak ere, edozeiñek haura ezin zeikiela ibilli haura katxarro zahar haura.

—Akontezimento haundixa zan haura. Zein juan leikian Debara!

—Eta, zeu manejatzen? —Ez, manejau neikian, edo eztakitt artietan karneta eukiko naban, Angel Unzuetak, Elgoibarko semia zan.

—(...) eta azkar asko multia ipiñi. Ezin leike aguantau hola.

—Oiñ, bigarren junaldixan, gu Burgosen egon giñan, Burgosetik aurrera. Eta handikan eziñ etorri izeten giñan, urruti tta…

—Diperentia dana. Ba aurrera beittu bihar da, atzera ezin laike beittu.

—Oin dakaten suelduakin ezin laike egiñ holakorikan baiña.

—Gure aittak zera eskatu, jornal gehitxuo aber eman leikien, estu zabillela ta, eta nagusixak kontestau zion ezetz, «gure artikulu horrek konpetentzia haundixa dauka, eta ezin neike».

—Haiñ azkar ezin leikezek etorri.

—Pentsau ere ez ostian. Ezin tzeinkian: batetikan, automobillik ez zaguan, autobusik ez zaguan, eta zaldixekin karruak eziñ ipiñi.

—Baiña zeiñ izan leikien ez naiz konturatzen. Kurutzetakuak honek ez al dira ba, hamen residentzian dagozen honek?

 

3.2.3. SUBJUNTIBOA (sail guztietako adibideak)

—Bueno, ezteixogun amenazu gehixegi eman koittauari, ehun urte jaukaz ixa ta.

—Baraurik juten giñuazen etxetikan, eta bezperan arpegixa garbittuta geiñera, ur tantarik sartu etze(d)iñ, pekatua zala ta.

—Eta beti indiziua, beti indiziuak, kalenturia ezteiñ egon.

—Ibilli zan arrankau nahixan automobilla, baiña nik kendu nion pieza bat iñok erabilli ez zeixan, pieza bat txispia ematen dabana. Haura gabe ezin zeikian juan garai haretako automobillak.

—Oiñ egin daban eurixa ere, ba mesederakua da patatiantzako ta. Asko eztaixela egin. Oin komeni da egualdixa garbitzia, garbi egon da(d)illa. Osasunerako ta, garbi egon da(d)illa.

—Guri, guri etxaku geratzen astirik, baiña beintzat ondoren datozenak ere, ba eutsi deixela. Gure aittak eta amak, hola ta hola egitten zaben berba ta.

—Halakotxe toki bat erosi, garajia urrian izan deixela, eta auto bat. Gero, ibilli, batera ta bestera.

—Imajiñarixia zer dan? Ba, guardixia egittia edo, guardixa moruan, imajiñarixia. Ba, eztaixala iñor sartu kuartelera.

—Zer moduz umiak? Ondo? Hori dok, osasuna behintzat euki deixela!

—Eta abioiak, ba, jute(n) (d)ittuk, pilotua kantsau ezteixan, hankak libre, ez automobillian balitz bezela.

 

3.2.4. AGINTERA (sail guztietako adibideak)

Laga'ik nobixia. Beste bost bat urtian laga'ik. Berakin hasteko gero, e! Disgusto haundi hori ez'ixok eman, bestela…

—«Hau begiratu'izu, eta ipiñi'zu etziko edo», esaten giñon.

—Markiña aldian-da? Enteniu'ik hango euskeria!

—«Ez juan urrutiregi», hola esan tzian, «geldittu hari, geldittu hari!». Eta juntau giñan bixok, eta esan tzian eze «ez e(g)ik pauso bat gehixago eman, zeatik eze beheraiño etorritta dauaz tankiak italianuak eta».

—Bai, danian pasatzen dana. Konparazio baterako, kanpora juan zaitte, eta radixo bat hartu'izu, eta, Kataluña izan edo Valentzia izan, diperente egitten dabe.

—Gaur arratsaldian eztagok iñorako zerarik, eta jun hari, jun hari eskolara.

Etara, heldu'ixok billurri(k) pe, hori ittota dagok eta. Hori aingiria dok.

—«Etorri hari hona», esan zidan.

—Benga! Su ema'ixok!

—Hori preparau egin bihar dau, denpora asko bihar jok —esate(n) naban— hainbeste presumitzen dakizuela gauzia, eta ezer ez. Ba, ikasi'zue zela dan orduan hori.

Kend'ik hortik eskua, bestela horrek ebagi eingo dik eta!

—Bueno, eruan egingo dogu, eta ez zaittezte estutu, hola ta hola aprobia egingo dogu ta.

—Hori galdetu'ixok aittari. Aittak esango dik hori.

—Gure lehengusu batek, zerak, San Lorentzokuak esaten zidan: «arpegixa ipiñi'xon behintzat, berba egixon behintzat gizajuari, beittu'ixon behintzat».

 



elgoibarko udala