ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.8. EZTEIAK, EZTEI-BIDAIAK

 

¬ GALD.: Ezkondu zuek, baiña, Elgoibarren ezkonduko ziñaten, zu ta aittitta?

¬ TEODORA: Baaai, Elgoibarren. Nun ezkonduko giñan, ba? Elgoibarren ezkondu. Bizimodu guztia Elgoibarren egin dogu ta.

¬ GALD.: Eta «viaje de novios» egin zenduen?

¬ TEODORA: Donostian hiru egun. Eguenetik zerera, eguenetikan zapatura. Eta zapatuan, ezteixak. Bazkarixa ta afarixa jentiakin. Baiña erromerixia ta dana, e! Hortxe aska aurrian egon giñan. Egon zan Gelatxo soiñuakin. (...) Barre egitten dok? Makaleko juergia!

¬ GALD.: Ondo?

¬ TEODORA: Jo! Zera ere bai, Dionisio Estarta hementxe zan bodan, Bibianakin ezkonduta zaguan da. Margari jaixotzeko zaguan artian.

¬ GALD.: Eta ze egin zenduen ezkondu eta gero?

¬ TEODORA: Ezkondu, bazkaldu eta hara jun, eta hiru egun pasau Donostian.

¬ GALD.: Ah, bazkaldu eta gero jun.

¬ TEODORA: Bazkaldu, ez. Armuzau guk kalian, eta jun. Eta gero, bueltan, bazkarixa. Lehen hala izaten zan, zapatu-domekan.

¬ GALD.: Bueltan?

¬ TEODORA: Bueltan bazkarixa, gero, jentiari zerian, bueltan. Esteixak esaten zitzakon, bodia. Ondo, soiñua nehikua behintzat eta.

¬ GALD.: Orduan ze egitten zenduen? Jan, jan ta jan?

¬ TEODORA: Jan eta dantzan egiñ. Eta gero, mezia San Lorentzon entzun, eta bixaramonian berriz bazkaltzera jentia.

¬ GALD.: Gelatxokin?

¬ TEODORA: Gelatxok soiñua. Jesus! Lehengusua naban, gaiñera, Gelatxo.

¬ GALD.: Ze Gelatxo? Honen …?

¬ TEODORA: Honen aitta. Manuel. Hau zan gure erromerixako soiñujolia ere. Lehengusua zan, e! Julianan lehengusua, nere lehengusua. Zubizarreta da haura bigarrena. Julianan ama, haren ama ta nere ama, ahiztak. Arakistain.

¬ GALD.: Familixakuak orduan.

¬ TEODORA: «En familia», hara! Ondo pasau genduan orduan. Holaxe zan, ba. Eta gero, ondokuak, Artazoko eta ..., hola jentia bodan. Eta gero, senidiak: tiuak eta…

¬ GALD.: Orduan, boda-eguna ondo, ezta?

¬ TEODORA: Bai, neuk behintzat, ondo pasau naban.

(Teodora Arakistain)

 



elgoibarko udala