Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:
egilea: Jesus Mari Makazaga
«Tres navios»
«Tresnavios» ibilli ziñaten, «tres navios en el mar, tres por alta mar,...». Bat jartze(n) zan, eta danak ezkutau: «tres navios en el mar y otros y nada mas». Orduan bat geratze(n) zan hola, eta bestiak erantzuten zabenian, hárek billatzera.
(Agapita Soraiz)
* * * * * * * * * * * *
Zinta jokoa
(...) Gehitxuago igual eukiko naban, zergatik eze, Eibarren, beti izan zan Eibar socialista ta republicano, hamenguen aldian... oso abantzauak! Eta han, Casa del Pueblua ere bazaguan! Eta han, jaixa-edo zan, jaixa Eibarren. Hamen ez zan artietan holakorikan. Eta, zintxa jokua, bizikleta gaiñian jarri eta zintxak... holakotxe lazo edarrak izaten ziran, luziak, metro t'erdikuak edo, metro bat ingurukuak, karrete batzuetan batu, eta anilla bat han barrenian, eta paluakin bizikleta gaiñetikan sartu egin bihar zan, han zerian...
Hola ipintze(n) ziran bi makilla, ezta? Eta gero soka bat, soka bat eta alanbre bat. Eta han anillak sartze(n) ziran, holaxe txintxilizka, e! Holakotxe anillak; eta bizikletan zuazela, gaiñetikan, gelditxu be poliki-poliki, palotxo batekin,... lapitz puntiakiñ edo holaxe, hantxe sartu, eta ra, ra, ra, norberak eruan bihar zaban.
Oso famosua zan hori; jai guztietan agertze(n) zan hori.
Gero ugaritxu egin zan, baiña artietan ez zan leku askotan izaten. Eta hamen San Bartolomietan eta hola izaten zan hori. Carrera de cintas esate(n) zitzakon erderaz.
(Juanito Arrieta)
* * * * * * * * * * * *
Pelotan Maalan
¬ JUANITO: Pelotan, ointxe ere daguan eleizako fatxadan, zerian, Maalan, pelotan asko egin genduan guk.
¬ GALD.: Han, kamiñuan ez zan autorik ibiltzen eta.
¬ JUANITO: Ez, ba! Arratsalde guztian igual automobill bat ero. Ez zauan horren ardurarikan.
(Juanito Arrieta)
* * * * * * * * * * * *
Kamiñeroko frontoia
¬ FLOREN: (...) Ez. Kamiñerokua ezta basarrixa, Kamiñerokua, ze esango dizu(t) pa nik, hor kurban, oin karrozerixia dago, lehen frontoia zan hor. Lehen Kamiñerokuan zan frontoia. Eta gu danok han frontoian beti, anai bat pelotarixa euki naban, beste bat korredoria; o sea ke, gu danok pelotako mutillak izan gara, deporte hortarakua. Oiñ ere ni jaiero Eibarrera juten naiz partidua ikustera: gustau egitte jata pelotia, asko.
¬ GALD.: Nundikan euki dozue zuek halako zaletasuna?
¬ FLOREN: Ba, esaten dizut: frontoian jaixo..., hor Kamiñeroko frontoian bizi izan giñala gu; bentanatik beti begittu, eta frontoia geunkan, hamendik kalia bezela; guk frontoia geunkan, etxetik. Eta beti, beti frontoian, granujetan ere, etorri etxera eskolatik, bazkaldu, eta antxitxika frontoira: izerdixa darixola eskolara. Aitta ta ama beti errietan, «beti hola» ta...; holaxe kontuak...
¬ GALD.: Hango frontoia ze zan, Plazako frontoia a(d)iñakua?
¬ FLOREN: Iguala, iguala; kubiertua izatia; oso frontoe politta; da hor partiduak-eta lehen jokatze(n) ziran praka zurixekin da, profesionalak, eh, jokatze(n) zeben! Da hamen, Elgoibarren sasoe baten ziran, ee, ze esango dizut ba nik, Artazo ta, Fermin da, ... gure anaixa ere pelotarixa zan da, hola jaixetan-da horrek ipintze(n) zittuen jokatzen. Eta hola ibiltze(n) ziran...
(Floren Leiaristi)
* * * * * * * * * * * *
Pelotia
Pelotan ere ondo moldatze(n) nitzan. Koadrillan ixa danok izan gera onak; anaixa eta. Orduan hamen pelotan danak egitten zaben ondo. Eta frontoia, hartu ezinda, txandaka. Orduan errespetau egitten zan txandia, baiña ondo errespetau, e!
Orduan zaguan «Pitxirri», Gerardo Arriola, eta haren anaixak, Bizentek, eta bixak pelotak egitten zittuen, eta erostera (edo alkilatzera) juten giñan.
Erriala edo hogei zentimo ordu t´erdirako. Plazan. Frontoian, egun guztixan zabizen pelotarixak, minutu bat ere ez zaguan hutsikan, goizetik gabera arte. Eta gero, gaiñera, illuntzixan, ba, hónek profesionalak Eibarkuak, Estarta, Zabala, Sol-en aittitta… horrek ziran hemen onak, eta jende guztixa, horrek ikustera. Temia zaken bata bestian kontra. Dirurik jokau batere ez, baiña letxia… Askotan txaketia hartu, eta ihesi etxera, hasarrauta han frontoian. Zan ... ikustekua! Pundonorra kristona zaken. Han mundu guztixak jokatze(n) zaban pelotan.
Oingua da rarua, hamengua, frontoia beti hutsikan edo raketekin, bestiekin… eta eskuz, iñok ez. Ikarauta nago hamengo gazterixiakin. Orduan ez zaguan eskolarikan. Lehen bi ordu goizian eta bi arratsaldian, eta libre. Ez zaguan notak etxera eruan biharrik eta. Gero, musikia, inglesa, frantsesa… oingua da ... zoratzekua. Billobak ikusten dittut etxian, eta bueno! Bizimodua diferentia zan.
Orduan dirurik ez: hori zan problemia. Zinera juteko, nere amama arrainduna zan, eta Eibarren saltze(n) zaban Ondarrutik ekartze(n) ziuen arraiña. Betiere amaman mantala ate ostian zaguanian, nun harrapauko erriala zinera juteko-edo, hara juteko ez zaguan dirurik orduan-eta. Halakuak asko egin dittugu. Gure bankua amama izan da beti. Beti amamari erriala edo bestia hartu; beti hari. Gogorra zan haura, amama.
(Manolo Unzilla)
Erreka
¬ PEDRO: (...) Ah, bai. Ahal zanian, libre harrapatzen bagendun jolasian egitteko hemen gauza bat edarra gendukan hemen: errekia.
¬ GALD.: Bai.
¬ PEDRO: Hau dana libre.
¬ GALD.: Eta garbixa.
¬ PEDRO: Hemen, hasi sasoi honetan… Bai, sasoi honetarako, zera, igarixan.
¬ GALD.: Bertan.
¬ PEDRO: Bai, bai, juan bertara, eta, zera, hau gero, arraiña, peskan. Eta amorrauak giñan gu, hau Kondia difuntua?
¬ GALD.: Eztakitt nik.
¬ PEDRO: Hau, ba… Ez zara akordauko. Hau … Urban Konde, zera, Kondia tallarra?
¬ GALD.: Bai, hori, bai.
¬ PEDRO: Ba, hori fundau zabana. Neure intimua. Eta ointxe dala lau urte hil tzan, eta haura eta gu, peskan amorrauak giñan. Ni ez hainbeste, etxian beti nakan zeozer egin biharra... Harek eta ..., baitta hau ... bestia ..., Nemesio Ansola, Txamugaiña esaten diuena. Hortxe bizi da ta… Haura ta, joe!
Gero, zerian da, peskan da, bai. Hartu peskia ta, haura segurua izaten zan da, beste batzuen zestuak errejistau, zaitxu…: ba, fulanok Albitxuritikan bota jok, bestiak han bota jok, bestiak eta… Jaso ein bihar juagu.
Eta ura zikintze(n) zanian, jaso, eta igual barbo mordua, eta ra! Txabalituak eta, ba orduantxe hamabost bat urte edo, eta gero tabernara (…) jatera ixilikan. Eta enterau egitxen zan jendia: «Ene! Goiko Errotak eta Urbanek eta eztakitx zeiñek eta, harrapau juek! Mekauen la letxe!». Hortikaldian zestua zakenak: «Horrek gure zestua errejistrauko juen». Ja, ja, ja!
Eta holakotxe gauzak asko egin doguz. Ostian, hortxe, arraiñetan da; asko ikusten genduan, gero, angulia. Gero, zela ixotzen daban gora. Aurreraka ezta juaten, e!
Eta Elgoibarren, nere akorduan, hiru edo itxo ziran bakarrikan errekan.
(Pedro Barrutia)
* * * * * * * * * * * *
Posturak
¬ JOXE: Urkittikan probia zela jokatu genduan, hori ezingo juagu esan.
¬ GALD.: Zer? Probia?
¬ JOXE: Idixekin probia jokatu genduana. Probia badakik zer dan. Badakik zer dan?
¬ GALD.: Bai, bai, bai.
¬ JOXE: Ba, haura jokatuta nago ni. Kaletikan Azkaratera zeiñ, ordu batian, zein lehenago juan, zein gorago juan. Urrategiri jokatu giñuan, hil tzan anaia zaharrenak eta nik, etxeko idixekin.
¬ GALD.: Eta?
¬ JOXE: Puf! Karga haundixakin zuan, eta guk erten genduan, Juaristiko zulua, badakik?
¬ GALD.: Bai.
¬ JOXE: Juaristiko soro-barrena, Parapandik gorako buelta haundi haura? Haraiñotxe jun giñuazen. Josus, Maria! Ni, zu erdi haundi enitzuan orduan, mutill!
¬ GALD.: Zu zorauta zaude!
¬ JOXE: Eta gero Urrategik jokatu bihar juan gure markia egittera. Eta etxuan erten harek. Bilddurtu egin zuan. Ezin zaikiela harek egin da.
¬ GALD.: Eta bixok bakarrik orduan?
¬ JOXE: Eez, guk irabazi genduan! Eta kitto; hori orduan amaittu zuan. Holakuak, mordua!
(Joxe Gurrutxaga)