ELGOIBARKO TOPONIMIA


HONI BURUZ

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko beka sortu zuen 2009an, euskara arloko ikerketa sustatu, eta aldi berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko. Beka honen lehenengo deialdiaren ikerketa gaia “Elgoibarko Toponimia” izan zen. [informazio gehiago]

 


elgoibar


AURKIBIDEA


eskuorria

mapa toponimikoa

Elgoibarko paleotoponimia

Garai gatazkatsu baten kronika (1765-1825), Pello Arrieta Soraiz / Javier Elorza Maiztegi. Elgoibar, 2014

Elgoibarko toponimia

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko beka sortu zuen 2009an, euskara arloko ikerketa sustatu, eta aldi berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko. Beka honen lehenengo deialdiaren ikerketa gaia “Elgoibarko Toponimia” izan zen.

 

 

 

Amaia Pinacho eta Nerea Alaba arrasatearrak izan ziren lan hori burutu zutenak, betiere, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko Mikel Gorrotxategiren zuzendaritzapean.

.

 

Lan honi esker, Elgoibarko Udalak 2.300 toki-izen jaso, bildu eta arautu zituen horretarako propio Euskaltzaindiak prestaturiko datu-basean.

Atari honetan aurkituko duzuena

 

— Araututako toponimo garrantsitsuenak alfabetikoki zerrendatuta

— Toponimoak sailkatuta: baserri-auzoak, kale-auzoak, industrialdeak, kaleak, plazak, zubiak eta errekak.

Baserriak auzoka sailkatuta

Eskuorria: araututako toki-izenen berri emateko eta toponimia lana gizarteratzeko.

Mapa toponimikoa:  leku -izen garrantzitsuenak, 800 inguru, jaso dira Udalak 2012an argitaratutako mapan. Mapa toponimikoa lau ataletan banaturik ageri da: alde batean herriko ortoargazkia eta kaleen planoa, eta beste aldean, mapa toponimikoa eta leku-izenen zerrenda. Informazio horretaz gain, herriko gune interesgarriak ere ageri dira kaleko planoan.

 

Elgoibarko Paleotoponimia eta XVIII. Mendearen bukaerako Plano paleotoponimikoa, Pello Arrietak eta Javier Elorzak “Elgoibar, Garai Gatazkatsu baten Kronika 1765-1825” liburuan jaso dutena.

 

 

Pello Arrieta eta
Javier Elorza



elgoibarko udala