Euskararen egoera erabat okertu zen gerra aurretik gerra ostera Elgoibarren. Garai hartako debekuek eta zapalkuntzek euskarari bidea zeharo oztopatu arren, zenbait herritarrek euskarari eusteko zirrikituak bilatu zituzten. Ibilbide horretan asko izan dira euskararen alde lanean jardun dutenak, arlo ezberdinetan: hezkuntzan, euskalduntze-alfabetatzean, komunikabideetan, musika alorrean, antzerkigintzan...
—Zu udaletxian hasi ziņanian, kontu danak ondiokan erderaz egingo zian udaletxian...
—Bai. Hasi ziren, esan dizudan bezela, ba, lehendabizi ofizial ateratzen ziren idatziak, bai Diputaziorako edo bai beste toki baterako, bi hizkuntzetan ateratzen ziren. Eta gero hasi ziren bilerak, Plenoak, Osoko Bilkurak, hoiek itzultzen. Eta gero baita ere Kulturako Batzordea, e? Batzarrak euskeraz egiten. Baiņa asti haundirik ere ez, e! Ze feriak, jaiak, omenaldiak eta abar… denpora asko hartzen zizuten. Asko. [...]