EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA ELGOIBARREN


HONI BURUZ

Euskararen egoera erabat okertu zen gerra aurretik gerra ostera Elgoibarren. Garai hartako debekuek eta zapalkuntzek euskarari bidea zeharo oztopatu arren, zenbait herritarrek euskarari eusteko zirrikituak bilatu zituzten. Ibilbide horretan asko izan dira euskararen alde lanean jardun dutenak, arlo ezberdinetan: hezkuntzan, euskalduntze-alfabetatzean, komunikabideetan, musika alorrean, antzerkigintzan...



Agirre Osoro, Jabi

Elgoibar (1958)

Agirregomezkorta Laka, Itziar

Elgoibar (1956)

—Eta etxeko girua... ze hizkuntza... euskeraz eitten zan zuen etxian?

—Hori da. Euskeraz eitten zan nere etxian, baiña, klaro, eskolara hasi giñanian, erabat erdalduna zan giroa eta nere ama zanak ipintzen zaban frigorifiko gaiñian ipintzen zaban itxulapiko bat eta pezeta bat edo ez naiz gogoratzen oin –ze txakur haundiak eta txakur txikiak ere ezagutu genituen–, baiña dirua sartu bihar izaten genun, ama oso gogor jartzen zalako, euskeraz egin bihar genula eta… Klaro, gu eskolatik, bueno, etxera juaten giñanian, hasten giñan erderaz eta... hori. Hori ezagutu naban, bai. Eta gerora, ba, 8 bat urtekin-edo hasi giñan… hasi zan ba Elgoibarko Izarra elkartearen bittartez edo, euskera pixka bat reforzatzeko edo, Kinak. [...]

Bueno, hor, ni gehienbat juaten nitzan gero ya Elgoibarko Izarrara, bueno, elkartera, dantza-taldeko arduradun moduan-eta juaten giñan. Elgoibarko Izarra elkartean zeuden talde desberdiñak; gu dantzatik juango giñan. Ez dakit. Orduan ere hasi giñan, klaro, Gabonetan Olentzeroarekin irtetzen giñan kantuan. Eta hori dala-ta, hortarako ensaiatzen hasi giñala edo, Elgoibarko –bueno, orduan uste dut, ez dakit, unibersidadeko… Madriden-edo uste dot zauala– Juan Igartua –elgoibartarra zan– hasi zan gure ensaiotara etortzen. Bera asko mobitzen zan kanpuan – atzerrian eta– eta talde bat, koro bat, abesbatza bat zeratu nahi zuela. Eta, bueno, sortu genun holako koro bat edo. Bueno, oso ausartak giñan. [...]

—Eta lehen esan dozu Txitxilibakio aldizkarixa. Zer zan?

—Sebas: Elkartzen giñan han, Loriton, eta gure helburua zan –izango zan Elgoibarko Izarrako kultura, euskera… kultura taldia izango zan, ze Kristina ere bazauan, Agustin Gorostiza...– helburua zan herrixan aldizkari bat edo rebista bat azaltzia, baiña euskeraz, ez zauana, herri-maillakua.

—Itziar: Ez zan idazmena bultzatzea ere? Edo...

—S.: E... baiña gehixau... Bueno... ze azken baten idazten zebenak gure lagunak, ezagunak zian, pin-pin-pan. Eta Txitxilibakio jarri genion izena, ba, hemen behartsu bat etortzen zanian, Sakamantekas biharrian, Txitxilibakio. “Txitxilibakio ipiniko diou?” ta Txitxilibakio. Ta horrekin lotuta hasi giñan pixka bat... [...]

Ajuria Garate, Itziar

Elgoibar (1924-2023)

—Zenbat urte eskola aurrian?

—Seirekin uste dot ateratzen giñala. Bai.

—Gero ya haundixen eskolara?

—Gero goixan zerian, hor oin Padre Agirre da baiña behian zeuden parbuluak eta goixan lelengo mailla edo, hamalau urte arte. Gero guk galdu gendun, hamahirutik hamalaura galdu gendun gerriagatik urtebete, kurso bat. Eta gero utzi ziguten guri hamabost urte arte. Urte haura galdu gendulako gu egon giñan hamabost urte arte.

—Eta orduan zuk justo hamabi urte gerria hasi zanian.

—Bai, hamabi urte. [...]

—Eta ze rekuerdo daukazu, zela etorri zien nazionalok edo gorrixok?

—O, bai, bai, gu gorrixak giñen eta eurak zian nazionalak; eta bueno, auskalo, zer ez. Ba arratsaldeko bostak aldian edo seirak aldian edo... Horrek Felixek esango dizuz hobeto baiña. Gero aitta, aitta zan batzokiko lehendakarixa zan.

—Kontxo...!

—Nere aitta orduan. Bilbora errekadista juten zan. Itxuria hemen lana eskaxtu edo in zanian ni umia nitzala Bilbora errekadista hasi zan. Eta lehendakarixa zan, beti batzokixan sartuta. Gure amak esaten zeban: "Baiña etxakiñat zer daukan horrek batzokixan, beti han dao". Klaro, Bilbotik etorri, afaldu justu-justu ta batzokira. Eta gero ba eon zan jun edo ez jun bestaldera, Bizkai aldera. [...]

—Orduan lau anai izan zien horrek jesuita?

—Lau anai, lenengo lau anai, eta batek urten zeban. Loiolara lau anai izan zien horrek. Eta oin hori hil da baiña beste bi gelditzen dia. Bestia, zarrena, ni baiño urtebete gaztiaua ta bestia gaztetxuaua da. Baiña haura gaixotuta egon bihar dau. Nik illobak ditttut Venezuelan nere anaia batenak, ointxe egon dia Gabonetan, eta harek ezagutzen dittu ta. Uste dot eskaxa dauala oso eskaxa. "Ley de vida".

—Beste anekdotan bat Gotzonena?

—Anekdotak? Ez dakit ba. Etorri zian omenaldixa izan zebanian Azkoittitik etorri zian basarri batetik andra-gizonak. Euren sukaldian zela egoten zan; baina beran etxia izan zan basarrixak. Bere maixuak izan ziala, beti esaten zeban berak. [...]

Alberdi Gorostiaga, Andres

Getaria (1950)

Hor Elgoibarko institutuak, gaiñera, suertia izan zuen. Garaitsu horretan, 79an, sortu zan hemen artian ez Eusko Jaurlaritza baizik eta Consejo General eztakit-zer –holako izen bat zuan– eta horrekin batera hasi zan “euskal” ikuspuntutik eskolak eta institutuak montatzen. Eta hemen bi pertsona ibili ziran nahiko fuerte, apustua egin zuten Donostia aldian honeako, eta izan ziran Mari Karmen Altzueta eta Xabier Mauleon. Eta habek ez dakit berez ze entidade administratibo –ze izen– jarri zioten, baiña Gipuzkoan Elgoibarko, Hondarribiko eta Hernaniko institutuak nolabait ere “instituto piloto” modura izendatu zituzten. [...]

Araolaza Lahidalga, Juan Jose

Zizurkil (1943-2024)

Arrieta Soraiz, Ion

Elgoibar (1952)

Arrieta Soraiz, Pello

Elgoibar (1950)

—Euskeraz eingo zenduen.

—Bueno, euskerarena aipatuko dot ondoren, baiña, bueno, txikitan eta bizitzako lehenengo urteetan euskera zan nagusi gure etxian. Gure etxian euskeraz hitz egiten zan. Baiña arrebak… kalia zihero erdalduna zen, eskola erdalduna zen, eliza erdalduna zen, kuadrillak erdaldunak zian. Eta, orduan, poliki-poliki erdal mundu hori, erdal hizkuntza hori gure etxian ere sartzen hasi zan. Eta gurasoak ahalegina egin arren ez gendun lortzen erabat etxia euskaldun izatia, nahiz eta saritu edo zigortu. Baiña... Azkenian kalia zan ufala, uholde haundi bat bezela, eta eraman gintuzten aurretik danok. Ezta? Dena den, nik usten dot mantendu gendula neurri batian euskera. [...]

—Gaiñera, plataforma hoietan Euskal Astea ere antolatzen gendun urtero, euskera eta euskal kulturaren astea. Eta ekartzen gendun, ba, Juanito San Martin euskeraren inguruan, euskal historia klase zeraren bat… hitzaldiren bat emateko, euskal literatura eta abar eta abar.

—Liburu eta diska azoka be...

—Liburu eta diska azoka. Gero ez naiz gogoratzen ze urtetan zan, baiña Pedro Migel Urruzunoren urteurrena izan zan. Ez dakit jaiotzaren urteurrena izan zan... ez, jaiotzarena... edo beharbada bai edo lehen liburuarena. Eta zera antolatu gendun ere, eta guk ere parte hartu gendun horretan. Eta Euskaltzaindiko bilera udaletxian antolatu zan horren bueltan. Irratitik ere, ba, horren berri eman genduan. [...]

—Zuk esan dozu lehen zuek umiak ziñazienian oso erdeldunduta zeuala Elgoibar. Zeintzuk dia horren arrazoi nagusixak? Bueno, bai, debeku horrek eta holako... eskolia oso erdelduna zalako edo kokapenagaittik, pasoko herrixa zalako edo...?

—Nik usten dot... horrek danak du... Arrazoiak hoiek danak dia, e. Gerra ondoren aurretik immigrazio haundia izan gendun, baiña dana ez dao horri leporatzerik. Elizak bere eragina izan zun nahiz eta gero apaiz batzuk ez dakit zer ezkutuan. Erregimen totalitario horrek jarritako eta oin esandako araua, debekatuta zegoela eta, gaiñera, paisajetik euskera kendu behar zala: kale izenak-eta gaztelania hutsez, kanposantura joan eta han ere gaztelaniaz hutsez izan behar zuela. Elizak. [...]

Gero handik etorri eta institutoan hasi nintzan. Eta institutotik deitu ninduten euskera emateko. Baiña oindik ez zan ofiziala eta nik dakaten lehenengo kontratua da hirurogeta... ez dakit, hamazazpian edo, “profesor de segunda lengua vernácula” edo holako zera bat jarrita, baiña “euskera” ez zan agertzen. Kontua da ikastolako gurasoak... edo lehenengo promozioa ikastolatik institutora joateko zorian zeudela eta institutoa 76an inauguratu zan. Eta lehenengo zuzendaria Tomas Uribetxeberria Eibarren eta hau zan Eibarko institutoko filiala edo auxiliarra edo. Eta hemen jarri zuten Enrike Larrañaga Elkorobarrutia– apaiz izandakoa, orduan apaiza zan, eta– horko zuzendari. [...]

Arrieta Soraiz, Regina

Elgoibar (1947)

Astigarraga Zubiaurre, Jesus Mari

Elgoibar (1951)

Azpiazu Kaltzakorta, Antton

Elgoibar (1956)

—Hemen dakat be bai, txistu eskolakuen lehenengo emanaldixa milla... bueno, ez dakit, urtia ez dakit zein zan, baiña txistu eskolakuen lehenengo emanaldixa izan zala Gabon kanten lehiaketia.

—A, bai. Hori izan zan… Centro Urbitarte zegoen lehen. Hori izango zan? Centro Urbitarte zegoen, bueno, elizako zentro bat, elizako areto bat zen, tabernia zakan eta gero zakan, ba, bueno, saloi bat. Hemen lehen ez zeuen. Sali bat hitzaldiak-eta emateko. Ta hitzaldiak-eta ematen zian han. Eta han egin zan txapelketa bat, gabon-kanten txapelketa bat. Eta antolatzen hor ibiltzen zan nere aitta. Eta nik uste dot nere aittak pixkat aprobetxau zabala, ba, ya zegoela hori, ba txistulari talde bat eruan eta bertan joteko. [...]

Belategi Okina, Izaskun

Elgoibar (1946)

Bilbao Aizpiri, Jesus

Elgoibar (1940)

Bilbao Aretxabaleta, Carmelo

Markina-Xemein (Bizkaia) (1945)

Castilla Molin, Ana

Elgoibar (1958)

—Hasieran, bueno, A eredua...

—Bai, geu giñen A eredua. Bai.

—Eta zelan juan zan gero hori...?

—Gero, nik Imanoli aurreko egunian kontatzen nion. Elgoibar da herri txiki bat. Eta, orduan, herri txiki bat eta lau eskola martxan: pribatua, ikastola eta bi publika. Ta orduan ez zegoen umerik hornitzeko eskola guztiak. Orduan, geuk ikusten genuen denboraren poderioz gure matrikula jeisten ari zela. Alde batetikan geneukan pribatua eta beste aldetikan geneukan ikastola. Orduan, heltzen zen matrikula garaia eta geure kopurua gero eta txikiagoa zen. Orduan eskolan zegoen erronka bat. Geuk eskola aurrera eramatea nahi genuen eta ikusten genuen etorkizuna nun zegoen. [...]

—Ta gero, horretaz aparte, pues, hori, ikusten genuen zer indarra hartzen ari zen euskera eta ikusterakoan zer indarra hartzen ari zen, eskolak berak beraren planteamentua egin behar izan zuen. Orduan, A eredutik lehenengo pausua izan zen B eredua eskatzia. Horrek suposatzen zuen plantillatikan hainbat plaza perfilatzen zirela euskera... Orduan, horrek suposatzen zuen zeuden irakasleen artean beste toki batera jun beharko zirela. Hori ez da inoren gustokoa, baina, klaro, mahai gainean jarri behar dituzu gauza guztiak. Aurrera jarraitzea nahi badegu, gure aldetikan ere jarri behar degu. Orduan, hasi giñen hortikan. Klaro, geundenon artean ere euskera ez genuen menperatzen. [...]

Eguren Iriondo, Juan Mari

Elgoibar (1951)

Elustondo Oñederra, Mari Karmen

Elgoibar (1947)

Epelde Iriarte, Agurtzane

Elgoibar (1960)

Estibariz Astarloa, Mari Jose

Elgoibar (1958)

Etxabe Garate, Jone

Elgoibar (1946)

Garmendia Txapartegi, Marijo

Tolosa (1962)

Gartzia Konde, Pake

Elgoibar (1952)

—Eta gero hor, Gabonetan...

—A! Klaro, hori... 12 bat urte eukiko nittun. Badaukat argazki bat oso politta, gaiñera. Eta, orduan, Marisol Gurrutxagak –nere lehengusiña– eta Itziar Garciak –nere lehengusiña– egiten zuten zortziko bi talde eta ikasten zian hiru dantza: `Artzai buru txuri bi´ kantuan, `Ingurutxua´ eta `Txalo-dantza´ egiten zan, edo `Makil-txiki dantza´. Nik uste dot txaluekin egiten gendula. Edo makillekin, ez dakit seguru. Hiru hoiek. Eta egiten zian ensaiuak elizako sakristiaren atzekaldeko lokal batetan, santuak gordetzen zian armarixuan lokal haretan. Egiten zian... ensaiatzen zian, ba, ez dakit, hillebete edo bi hillebetian. Kriston lana egiten zuten, ze bueno... Nik uste dot ziala zortziko... [...]

Gorostiza Etxaniz, Iñaki

Elgoibar (1932)

Guilló González, Alfonso

Elgoibar (1953)

Iturbe Balda, Nekane

Elgoibar (1940)

Iñurrieta Leturiondo, Amaia

Soraluze (1952)

—Gero ni 80. urtian, ya 1980xan, ni hasi nitzan txikixekin, lau urtekuekin. Hor egon nitzan ni denpora mordua egon nintzan lau urteko gelan. Orduan ya hori, bestiak, ya nausixauak eta, beste lan batzuk eta beste gauza batzuk igual eitten zeben. Ez dakizu? Baiña nik lau urtekuekin zan... ba, ez dakit... gauza… berekin berba ein, abestu… ez zan halako... gramatika erakustia eta horrek gauzok.

—Eta zelan izan zan prozesua euskalduntzekua? Ze hasieran euskera asignatura moduan emoten zenduen eta gero ya noiz hasi zan pixkanaka...?

—Ba horixe, horregaittik... nik hor ez daukat base haundirik esateko. Ze, esaten dotsut, zelan egon nintzan ni txikixekin, ya ni neuan pixkat horretan... aparte. [...]

—84 inguruan jarri ziala euskera-ereduak. Ez?

—A! Ereduak, klaro. D eredua... Bai, bai.

—A, B, D... 84 inguruan.

—A, ba, igual bai. Igual bai. Txikixak D eredua zan, Haur Hezkuntza D eredua zan. Ta bestia... bestia, klaro, gero A izan zan... A da...

—A erderaz.

—Dana erderaz. A! Orduan ez. B. B. Gu giñan B. Osea, txikixak, D, Haur Hezkuntza D, eta bestiak B. B. Zan B. Bai, bai. Hori da. B. Dana euskeraz, baiña, bueno, gero matematika erderaz emoten zeben. Gizarte-ta ez, gizarte euskeraz ta…

—Bai, pixkat Herri Eskoliak euki izan daben eredua, ez, gure epokan. [...]

Konde Zubiaurre, Joseba

Elgoibar (1954)

—Mekanikara bueltauta, nere lankidiak, euskerazko adarrian, bazauden. Karlos Ansola. Horrek ematen zaban matematika finanzierua. Nik kontabilidadia ematen naban bezela. Gero Mariasun etorriko zan, baiña uste dot beranduau dala.

—Orduan hasi ziñan lehenengua euskeraz emoten...

—Kontabilidadia bai. Eta hau, Karlos, bestia.

—Bixok. Zuek izan ziñazien...

—Bai.

—... Mekanikan euskeraz zeozer emoten hasi zian lehenenguak.

—Bai. Baiña copyright-a ez daukat, e! Ez dakit seguru-seguru, baiña baietzian nao. Eta horrek zian 5 urte; orduan, jun giñan urtetik urtera. Hasi giñan “preparatorio” eta 5.enera allegau giñan. Preparatorio zien... [...]

Larrañaga Arrizabalaga Larra, Joxe Mari

Elgoibar (1960)

Larrañaga Bilbao, Amaia

Elgoibar (1961)

Larrañaga Uriguen, Sebas

Elgoibar (1956)

—Eta lehen esan dozu Txitxilibakio aldizkarixa. Zer zan?

—Sebas: Elkartzen giñan han, Loriton, eta gure helburua zan –izango zan Elgoibarko Izarrako kultura, euskera… kultura taldia izango zan, ze Kristina ere bazauan, Agustin Gorostiza...– helburua zan herrixan aldizkari bat edo rebista bat azaltzia, baiña euskeraz, ez zauana, herri-maillakua.

—Itziar: Ez zan idazmena bultzatzea ere? Edo...

—S.: E... baiña gehixau... Bueno... ze azken baten idazten zebenak gure lagunak, ezagunak zian, pin-pin-pan. Eta Txitxilibakio jarri genion izena, ba, hemen behartsu bat etortzen zanian, Sakamantekas biharrian, Txitxilibakio. “Txitxilibakio ipiniko diou?” ta Txitxilibakio. Ta horrekin lotuta hasi giñan pixka bat... [...]

Lasa Amorebieta, Edurne

Elgoibar

Lizarralde Iriondo Agarre, Patxi

Elgoibar (1936)

Loiola Ugarteburu, Maritxu

Elgoibar (1948)

—Hemen auzuan eta etxian euskeraz eingo zenduen danak, klaro.

—Zuk esango diazu... Nik erderaz ez nekien. Eta orduan ekarri zuten hona kriada bat, nik erderaz ikasteko, gazteleraz ikasteko. Ze eskolan hasi giñenean, izugarrizko arazua izan zen. Nik ez nekien erderaz. Ni bezela inguruko guztiak; inork ez genekien. Orduan, ordu asko pasatzen genituen belauniko, besuak altxatuta. Eta zigor asko gazteleraz ez hitz egiteagatik. E? Garai zaillak zien. Oso zaillak. Guk, gogoratzen naiz, "Cara al sol" nola abesten genuen eta "Viva España" nola abesten genuen. Eta horrek gero kontraesan haundi bat zeukan etxekoekin, aittitta, amama... amama ez hainbeste, baiña aittak-eta: nola leike hori abestu umeei, nola abestuarazi. [...]

—Baiña gero, pentsaizu, ya erromerixan hasi, 15-16 urte, eta konturatu barik hasi giñen geure artean ere gazteleraz hitz egiten. Konturatu barik.

—Auzokuak?

—Auzokuak. Hori sartu ziguten eta… Zer esango dizut? Giroa ere halakoa zen. Esan dizudana, bertso-saio bat egiteko, baimena eskatu behar zen. Hainbat gauza egiteko, baimena eskatu behar zen. Orduan, bazirudien gazteleraz hitz egite horrek maila altuago bat ematen zizula. Hala da. Hala da. Gero, ba, zer esango dizut? Ikastolak eta guzti hori hasi zanian, ba, ze esanikan ez, ya... geu giñan, euskaldunak. Geu giñan geurera berriz bueltatuta. [...]

—Gero, ya handik, bueno, itzultzaile ikastarua egin eta gero, hasi ziñan udaletxian edo...?

—Bai, hori da. Ni... Kalean bi munizipalek esan zidaten: “Zuk erakutsiko zenizkiguke guri euskeraz?” eta “Bueno, ba, bai, nahi baduzue, bai” eta bata zan gallegua eta bestia andaluza. Eurak ez zeukaten heziketa ezta gazteleraz ere, e? Oso zaila zan, ortografiako faltak eta abar, ezta? Baina, bueno, hor egon nintzan eurekin pare bat urtian edo. Eta gero... hoiek hasi ziren eta gero udaletxean esan zidaten aber zergatikan ez nintzan hasi langileekin, funtzionarioekin, ezta? Eta hasi nitzan funtzionarioekin. Eta jendea interes haundiarekin eta dana, eta baita ere batzuk titulua ere –EGA ere– atera zuten. [...]

—Tokatu zitzaidan zinegotzi bat, Jabier Arrizabalaga, Belarreta baserrikoa, eta harek esan zidan: “Ba, bueno, hamen itzulpenak eingo dia, baiña hamen beste gauza batzuk ere egin behar dira: kultura bultzatu behar da. Eta, horretarako, bertso-eskola bat antolatu behar dugu, trikiti eskola bat antolatu behar dugu eta omenaldiak egin behar dizkiegu soinujoleei eta…” guzti hori. Ba, esaten dizut, nahiko lan! Gero, badakizu, hillian behin Elgoibarren feria egiten da. Eta feri hoiek, ba, nabarmentzen ziran Gabon Zaharretako feria eta San Bartolomeetako feria, baserritarren eguna. [...]

—Zu udaletxian hasi ziñanian, kontu danak ondiokan erderaz egingo zian udaletxian...

—Bai. Hasi ziren, esan dizudan bezela, ba, lehendabizi ofizial ateratzen ziren idatziak, bai Diputaziorako edo bai beste toki baterako, bi hizkuntzetan ateratzen ziren. Eta gero hasi ziren bilerak, Plenoak, Osoko Bilkurak, hoiek itzultzen. Eta gero baita ere Kulturako Batzordea, e? Batzarrak euskeraz egiten. Baiña asti haundirik ere ez, e! Ze feriak, jaiak, omenaldiak eta abar… denpora asko hartzen zizuten. Asko. [...]

Mugerza Oria, Begoña

Elgoibar (1953)

—Noiz sortu zan Ongarri?

—Begoña: A, hori nik ez dakit.

—Gloria: Hori ez dakigu noiz... zenbat urte eingo zaban... Bueno, entereau leike.

—B.: Ez dakit, 59an, 60an… hor, hor gutxi gorabehera.

—G.: Lehenengo tabernia izen zan haura, Errezabalko tabernia.

—B.: Baiña famillia baten tabernia izen zan.

—G.: Baiña gero, harek laga zebenian...

—B.: Gero soziedade bezela erosi zan.

—G.: ... hartu zeben…

—B.: Bai, gizonezko…

—G.: Grupo hori, gizonezko grupuori.

—B.: Gizonak bakarrik zian, e. Eta gastronomika bezela hasi zan.

—G.: Gero eskatu zeben kultural bezela. [...]

Mugerza Oria, Gloria

Elgoibar (1941)

—Noiz sortu zan Ongarri?

—Begoña: A, hori nik ez dakit.

—Gloria: Hori ez dakigu noiz... zenbat urte eingo zaban... Bueno, entereau leike.

—B.: Ez dakit, 59an, 60an… hor, hor gutxi gorabehera.

—G.: Lehenengo tabernia izen zan haura, Errezabalko tabernia.

—B.: Baiña famillia baten tabernia izen zan.

—G.: Baiña gero, harek laga zebenian...

—B.: Gero soziedade bezela erosi zan.

—G.: ... hartu zeben…

—B.: Bai, gizonezko…

—G.: Grupo hori, gizonezko grupuori.

—B.: Gizonak bakarrik zian, e. Eta gastronomika bezela hasi zan.

—G.: Gero eskatu zeben kultural bezela. [...]

Mujika Latxa, Txomin

Elgoibar (1952)

—Ni eskola txikixan hasi nitzan hemen. Señorita Satur zan, Elgoibarko ume guztiak 50-55 urtetan zihar hor egon zian Saturrekin umetaz. Eta gero ya 7 urtekin jun nitzan frailliengana, horra, kolegixora, "Clérigos de San Viator" zian haretxek. Baiña bai hemen eta bai han erderaz, erderaz, dana erderaz. Euskeraz ezer ezer... ezta... ezer ere! Bueno! Lagunen artian erderaz. Telebisiua ez zauan orduan, baiña… dana erderia zan! Dana erderia! Etxian. Etxian. Eta goguan dakat ni... gu lau anai gera eta ni nausixena ta, klaro, etxian bai dana eitten gendun euskeraz, dudarik be! Baiña beste dana... Ta aitta konturatu zan ñooo... nik erderakada batzuk be botatzen nebala ta aditz batzuk ez nebala ondo esaten ta hau ta bestia. [...]

—Sarrittan erten da hor Elgoibarko Izarrako anekdotetan eta. Aitta zauan euskerian egoeriakin ta ikusten zan etorkizunakin… bueno! Ta Felix Etxeberriakin `Parapan´ekin berba eitten zaban. Ta aittak esan zion Felixi: “Hi, Felix, nik lehenau topauko juat perretxikua Plaza Txikixan –Plaza Txikixa hori da– Plaza Txikixan perretxikua – nere aitta perretxikozalia zan amorratua– lehenau topauko dot perretxikua Plaza Txikixan Elgoibarren ume batzuk euskeraz eitten baiño”. Eta gero umiak euskeraz eitten. Baiña gure aittak perretxikua topau zaban Plaza Txikixan! Bai. Hor, enbor baten onduan, ta-ta-ta... aiba perretxikua! Ordurako ya euskeria ya hasitta zauan, baiña bai. [...]

—Odeoian –Odeoia teatrua zan, zinia, ta– hor ere eitten zian noizbehinka, akordatzen naiz, konkursua eitten zan, euskerazko konkursua. Ni egonda nao han konkursuan. Ta han zeuan tribunala. Ba zeintzuk? Ba esan dizutena, `Plaentxi´, Felix Etxeberria, Pako Juaristi… ba enfin, pixkat, hor. Ta segun ze adin zakazun… 14 urtekuak ba galdera batzuk, 10ekuak beste hori… tal, tal, ta bestia. Ni akordatzen naiz aittak buruz erakutsi... "Hizkuntzak jakin arren zazpi edo zortzi, euskerak merezi du... " bueno, ez dakit. Bertso batzuk ikasi naban buruz eta han bota naban eta premixua eman zien.

—Eta euskerian lehiaketia zan?

—Bai, euskerian lehiaketia. [...]

Odria Aldazabal, Lurdes

Elgoibar (1952)

Odriozola Sustaeta, Iñaki

Elgoibar (1961)

Oiartzabal Osoro, Mila

Elgoibar (1932)

Ortuoste Arana, Angeles

Elgoibar (1949)

Segundo Armero, Andoni

Elgoibar (1957)

—Esan doguna, zuek hasi ziñaten ya guraso bezela D eredua lortu nahian eta zer gertatu zan... hasi ziran irakasle euskaldunak etortzen eta hango irakasliekin zer gertatu zan? Euskaldundu ziran edo...?

—Ba ez. Alde batetikan ya nagusiak ziran. Eta, gaiñera, ba, bueno, lortu zuten –puntuazio nahiko altua zuten eta– lehiaketa.... Zelan esaten da? Leku-aldatze lehiaketan lortu zuten bere probintzietan edo beste lekutan… hau da, bueltatu zian jatorriko... jatorrizko herrietara.

—Orduan, eskolia berritu in zan guztiz, ez?

—Guztiz, guztiz, guztiz. Elgoibartar batzuk ere ya sartu zian eta, enfin, hasi zan… Prozesua, ba, pentsau, ba, 6-8 urte zian EGBn gehi 2 eskolaurrian, ba, 10 urteko prozesua izan zen. [...]

Eta azpimarratu behar dut, gainera, D eredua ezartzea guztiz –guztiz, e!– espaiñolizatutako eskola baten ez dala erreza, lehen esan dudan bezala. Klaro, gurasoen onespena ere lortu behar zan eta guraso gehienek ez zekiten euskara. Eta, hala ere, D eredua beti babestu egin zuten, hau da, oso babestua izan zen D eredua. Eta Muguruza eskola garai hartan oso kontraste haundiko eskola zan. Ze zan eskola komarkala. Ordun, jasotzen genitun auzoetako ikasleak, inkluso baserrietako jendia. Ordun, bazegon –ba, ez dakit ze porzentaia egongo zan, baiña– porzentai bat euskaldun peto-petoez... [dago]. Hau da... Holan. Eta kontrastea zen. Ba, bueno, hori lortu zan aurrera eramatea. [...]

Solupe Zulaika, Ixidor

Elgoibar (1948)

Ugarteburu Meabebasterretxea, Angel

Berriatua (Bizkaia) (1942)

Izarran sartu nintzen ni, gogoratzen naiz, ordurako Andres-eta ere bazeuden. Eta hor `Etxegiña´ Santa Ageda eskean ibiltten zen bat zegoen, Sebas Larrañagaren aitttitta, `Etxegiña´, eta harek ba egitten zittun bere… Santa Ageda eskian kalez kaleko kantaldiak eta abar. Eta omenaldia egin bihar zitzaiola eta omenaldi zererako Antton Aranburuk esan zidan: “HI, idatzi zak artikulo bat periodikuan honen omenaldia dala eta zelan berak asmatuak diran salbia eta abar”, kantatzn dana: "Jangoikua... larala...." salbe hori, hemen hiletetan kantatzen da salbe hori. Eta urte hartan bertan, 80an, egin gendun omenaldi bat `Etxegiña´ren erretiroa zala eta, bazihoalako. [...]

Urtero halaxe. Astero klasiak eman. Pasatzen dana, klaro, ez gendun mugarik jartzen. Ta, orduan, jente asko apuntatzen zan ta askotan bertso-eskola baiño gehiago guarderia bihurtzen zan. Esan nahi dot umiak danak... eta danakain bertso-mundua... Ta ze eitten gendun? Ba kantuak ikasi. Zeranak, Bilintxek kantatu zittuenak, “Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe” eta bestea eta… edo Txirritak kantatutako besteak eta… holan, bertsoak ikasi eta ikasi. Gero, gaiñera, Dorronsorok urte horretan talde bat alkartu giñan komeni zalako bertsoak ataratzia bere musika eta guzti, herriko tradizioan zeuden bertsoak, memorian zeudenak, eta baita ere Antonio Zabalak Hauspoan bildutako hoiek eta. [...]

—Baiño Elgoibar bera ere nahiko berezia baita. Ze hor immigrazioaren ondoren, 1950etik 60ra euskera galdu egin zuen jente askok herrian. Euskera etxian ez zan… iritsi zan momentu bat ez zala transmititzen. Hori frankismuaren eragiña izan zan.

—Zu hona etorri ziñanian ze giro topau zendun hemen?

—Hona ya... Bai, 75ian ya...

—Ya hobia zeuan.

—Klaro, ya ni etorri nintzenian, Franco hil zen urte bera zen ni hona etorri nintzenian, eta mobimentu... bai, gogorra zegoen. Esan nahi dut, bateko heriotzak, ETA zala, atentauak zirela, kartzelak zirela, manifak zirela… mobimentu bixi-bixia zegoen, bere alderdi on eta txarrakin.

—Baiña ordurako euskerian egoeria hobetxua zan. [...]

Uriguen Ansola, Jon Peli

Elgoibar (1968)

Vallejo Arriaga, Maite

Elgoibar (1936)

Vallejo Arriaga, Miren

Elgoibar (1923-2020)

—Batzokixan ze zeukatzuen, dotriñia eta?

—Teatruak-eta eitten genduzen gero batzokixan. Bai.

—Kontxo. Umetan hori?

—Umetan, bastante ume. Nik beratzi urte neukazen, Eibarrera joan nitzan batzokira eszenarixo batera irakurtzera. "Eulia eta Txindurria". Ez naiz aiztutzen nik irakurri naban zer harekin Eibarren. Beratzi urte edo hola eukiko nittuan. "Eulia eta Txindurria" zan liburua, hauraxe irakurri naban eszenarixuan.

—Osea ke irakurtzen bakarrik.

—Irakurri bakarrik.

—Baiña gero antzerkixak...

—Antzerkixak bai hementxe eitten genduzen, tablau bat ipini batzokixan eta... [...]

—Eibartarrak gorrixak baiña euskaldunak dia ba asko eibartarra-eibartarra. Danak. Sozialistak... Bueno, gure tio ez dakit nik zekixan, e. Salbadorek bai baiña aittak, tio Balentiñek jakin be ez zaban... Ni ez naiz gogoratzen tiok zekixan. Salbadoren eta aittak, gure aittan-eta anaixa zan baina, harekin ez naiz gogoratzen euskeraz eitten zaban edo ez. Semiak bai, baiña. Tio Balentiñek bai?

—Bueno, gerrara aillegau ga. Ze rekuerdo daukatzu gerrakuak?

—Ba!, gerrakuak, e... [...]

—Eta zu ikastolan be, edo ikastolak sortzen be ibilli ziñan, ezta? Zu edo gizona edo bixok…

—Bai, gizona, bai. Gizona bai. Nik gero klasiak ere ematen nittuan.

—Ikastolan?

—Ikastolan ez. Ikastolarik ez zauan oindio.

—Euskeria erakusten?

—Bai. Gero haura egon zanian kartzelan, hemen egon nitzan Mecánica-n. Zeoze bihar naban ta, taillarretik ez genduan ezer atara ta, ezer ere ez. Eta hemen egon nitzan ta hemen denpora gitxi in naban, e? [...]

—Eta zuk euskerazko eskolak emon zittuanian, aurretik ibilita zeozen euskeria erakusten? Planik edo libururik edo ezer bazeukatzuen edo?

—Ez, ez. Atzoegon nitzan ni, , erañun egon nitzan Donostian eta zabaldu naban kajoi bat eta euskerazko zerak. Esaten naban: nik hau eman naban? Ze liburu ibilli naban? Eta honek danak nik erakutsi nittuan, nik honek danak?

—Zer zien? Orduan euskera baturik eta ez zegoen, ezta?

—Ez, baiña "zu zara" eta "i aiz" eta. Ni hika sekula ez naiz ibili. "Hi haiz" eta, "hura da" eta "gu gara" eta "gu garenok", eta "gu joan giñan" eta. Hori danak neukazen, da-da-danak hantxe liburuan.

—Eta ze liburu jarraiketan zebein, bertako euskeria edo gipuzkuakua edo?

—Ez, hemengua. [...]

—Bueno, ez zatzu akordaitten zuri beste hola anekdotan bat edo… zure teatro, teatro istorixak eta…

—Ni teatrora apuntadora...

—Ondo pasauko zenduen zuek […]

—Beti apuntadora eoten nitzan ni, e?

—Apuntadora? Han zerien sartuta?

—Bai. Artistia gizona zan. Ni, ni txabolan sartuta apuntatzen, txabolan.

—Zure gizona beeuen teatro mundu horretan?

—Gizona?

—Bai. [...]

 


elgoibarko udala