ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1936-03-22

 

Bai gure gurasuak dira, gaur omenduko ditugun Oria'tar Jokin, eta Mugurutza'tar Pantzezka (Patxi-Ezkerra), guztiz mereziak diralako, eta gañera gu seme-alabok, beartuak gaude eskeñi au opatzeko bereri. Berok ezandu zeran Elgoibar'ko urian lendabiziko Sabin maixuaren deia arretaz entzun zutenak, eta lendabiziko Batzokia iriki-zabaldu zutenak ere, eta gaur arte kementsu arkitzen dira abertzale eta guk seme-alaba abertzaliok auteskunde gurenda ospatuaz, nai diegu guraso abertzalioi eskeñi bat egitia urte askoan jarrai dezaten bide eder oneri, orain arte bezela.

Azaldua da izparringi onetan egitaraua, baña beste izpar alai bat ere eman nai dizutet, «Altzeta» izlaria emen izango degu. ¿Nola bada ez? Izlari au elgoibartarrok geutzat artua degu, bertakua ez danik ez degu uste, berak ere benebenetan maite gaitu, eta gure deiari zintzo erantzuten digu. ¡Gora ba berau!

Ara bada berriro gaurko egitaraua:

Amarretan: Ertxadonan jaupa ixilla Salaberria'tar Jon abertzale zintzoaren izenian (G.B.)

Ondoren, lamiña ipintzia abertzale zarrari.

Amabitan, bazkaria.

Arratsaldian 3 1/2 'tan Gurutz bidea.

Ondoren, Altzeta'ren itzaldia.

Gero E.A.B.'kuak azkari-merienda baten batuko dira.

¡Elgoibar'ko abertzaliak! guztiok gaur goiz ta arratsalde Deun Laurentzi'ra (San Lorentzo'ra).

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala