ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-07-03

 

Banakari berria.— Altzola'ko igeretxeko banakari (administradore) autu dute Albizu'tar Joseba abertzale zintzua. Zorionak.

 

Eibar'en.— Gure eres-batza (Banda) Deun Jon jayetan Eibar auso errian izan zan jayari garrantzi aundiagua ematen. Izparringiotatik jakin degu uri artan oso txalotuak eta oso ongi artuak ezan dirala.

 

Jaupea.— Ostegunian Ileroko jaupa egondu zan txadon naguzian E.A.B.'kuak ordainduta. Oso abertzale gutxi bertaratzen da ezjakiña izango da ziur, jakiñian ipiñi ilero izango dala au, eta alegindu bertaratzen.

 

Durango'ra.— Gar bizia arkitzen da abertzalien artian gaur Durango'ra biurtzeko, Tabiratar Euzko-Batzokiak antolatutako jayetaratzeko, mendigoxaliak goizetik jungo dira oñez, eta beste asko bultziz eta abar.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzenda gure lagun dan Agirregoitia'tar Kepa. Laister sendatzia nai geunke eta otoiz elgoibartarrak bere aldez.

 

Izpar beltza.— Ostiralian Jaunagandu zan 67 urte zituala Lizundia'tar Joseba «Aizti-txiki» baserrikua (G.B.). Laguntzen diegu atzegabian sendikoeri.

 

Nere tamala.— Zuzentzen dizutet, Iurreta (Durango'ko) Isasmendi'tar Imanol eta bere emaste Galastegi'tar Eskarne'ri, zuen urte biterdiko semetxo lastanan eriotza dala-ta.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala