ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-09-22

 

Koldobikatarrak.— Ileroko eleizkizuna eduki zuten igandiank, koldobikatarrak. Goizeko saspiretan jaupa eta ondoren jaunartzia, abesti ederrak abesturik.

 

«Garbiñe»ri.— Ongi dakit zuk biotz biguña dezuna aspalditik, txantxetan ari zerala ikusten det bestelan «Aberri» ta, nigaz exiñan oroituko. Aditzen emon, ba, «marmitekua» jartzen dozunian poz-pozik jango degu-ta, zuk ipinia izanik alare. Gañera ezpanak igurtzi-ta. ¡ospa!-egin.

 

Donokira.— Urte bete zuala zeruratu da «Osoro-Txiki» baserriko Pantzeske Salusten eta Gotzone'ren alabatxua. Laguntzen dizutet atzekabian.

 

Jayotzak.— Alabatxo bat izan dute Urresti'tar Eusebi eta bere emaste Ayerdi'tar Julene'k. Beste bat eduki dute Uribe'tar Errapel eta bere emaste Iriondo'tar Miren'ek. Orain dela egun batzuk semetxo batekin geitu zayote sendia Irureta'tar Joseba Mirena eta bere emaste Gabilondo'tar Erruperte'ri. Zorionak irukote aita-ameai.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala