ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-09-30

 

Abertzaletasuna.— Tamala da baña zerbait esatera biartuta aurkitzen naiz. Erri onetan 162 bazkide inguru izango gera Batzokija'n bazkidetuak, eta neu aurrenengo naizela oso gutxi izaten gera Batzokijan batzen geranak. An ikusten ditugunak ezagunak dirade, ba; betikuak. Eta gasteak ¿nun?

Oneik arrazoyakin eta esango dute, ia «Aixerixa»k bere etxian naiko lan eztuan.

Bai naiko lan det, anayak, baña gure ariyuak gure kat¡ltezko zabalkundiak egiten ikusten ditudanian eta gu ezer egin gabe, min artzen det, eta izparringitik zirika asi bear. Gure areriyuak, ere, ba, guk bat-egin eta aberri-aldez lan-egiten ezpadegu, naiko lan emango digute.

Ez uste izan, ba, «ni abertzalia naiz» esan eta «euzko-ikurra» paparrian imiñita ibiltzea aberrija gaizkatuteko naikua danik. ¡Gazteak! Iñoz baño ere lan gogotsubago egin biarrian oraintxe gaude-ta, lan-egin dezagun.

¿Zer-egin biar degu? Gasteai izan ezik, nori [...]? Zubek, gastiok zerate lan-egin biar dezutenok, eta gabero ezpa-da ere, astian birritan gitxienez Batzokiratu biar zare. Eta an abertzaliaren zeregiñak zeintzuk diran ikasi bear dezute, abertzalea ixatea jolasian ibiltzea bakarrik ezta-ta.

 

Izpar baltza.— Gurrutxaga'tar Imanole «Olazarra» basetxeko andera gastia, 46 urtedun zala Goikua'ren besuetan il zan. Goyan bego.

Sei seme-alaba eta senar alarguna utzi dituz. Sendi oni atsekabe aldijan lagun gayakoz.

Osoro'tar Jonetxu [...] beteko gotzontxuba be donokiratuba da. Guraso atsekabetubai laguntzen dautsegue euren atsekabe aldijan.

 

Deba'ra.— Datorren igandian abertzale asko Deba'ratuko dirala uste degu. Ona emen bertan itz-egingo duten izlariak:

Mendizabal'dar Miren andereñuak, euzkeraz.

Gamarra'tar Karmele'k, erderaz.

Ernandorena'tar Kepa'k, euzkeraz.

Orueta'tar Endika'k, erderaz.

Auna menditik aruzko emakume abertzale batek be Laburdi, Zuberoa eta Benabarra'ko agur-en bat ekarriko ete-duanekua diote.

Beraz abertzaleak, igandian, Deba'ra.

 

Deun-Mikel Zaindaria.— Mikel Deunaren egunian Gongotzon deunaren Aurrian goxeko saspiretako jaupan batu zan abertzale taldia, bai gixonezko ta bai emakumezko, ixugarria ixan zan.

Oraintxe artu degu bide zuzen-zuzena, eta jarrai daigun aurrera ere oraingo eran.

Poz larregi ematen dit idazki au egiten ari nazala, eta ezin det aurrera jarraitu.

Jaupa-emolea, Batis'tar Joseba apaiza zan eta txauneskindariak bai ots ederrak atera ere.

Batzokia, Emakume Abertzale-Batza eta beste batzuk ere euzko-ikurrin margodun oyalez apaindubak aurkitzen ziraden.

Auxe itxaropen ederra Euzkadi laster azkatuba ikusteko.

 

Ezkontza.— Ostegunez txadon nagusian bustartu ziran «Aranbeltz» basetxeko Txurruka'tar Miren eta Bastida'tar Joseba Azkoitia'ko «Katalotzako» mutila.

Zorijonak eta luzarorako ixan dedila bustarri ori.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala