Jaupa bukatzian Jauna agirian ipini zan gauela egiñik arratsaldeko eleizkizun arte aldartasun gustikuak. Arratsaldian berriz eleizkizun ederra egin zan besperak agurtza ta otoiz ta abestiak, itzaldia goizeko apaiz gurgarriak egin-da oso euzkera garbian ederki azaldu zuan alperrik milaka ta miloika bere aurka izango dirala, berra beti-ta beti zeru ta lurren Erregia izango dala, baña jakiñian ipiñi zitun Koldobika ta Miren alabak, izateko bere gudariak eta bide ta oitura garbi ta esaeretan gure asaban antzera izateko. Nere idaskortza ez-da iñoz goiz eta arratsaldeko itzaldiak goratzeko. Ondoren jauna gorde «reserva» eginta, ta ondoren eleiza atalan ibildeuna Zeruko Ama ta Koldobika Donea'ren irudiekin beren lokarri «lazuak» eraman zituzten neskatxuak aingeru jantzita, eta eresbatzak «Kisto Gure Errege» juaz ta abesturik eleizan sartu ta ausperturik Ama Neskutzaren aldez. Agur Josuren Ama gustiok, abesturik eleizkizun gorengua bukatu zan.
AIXERIXA
Astero idatzi euzkeraz labur ta izpar asko. Ikusiko dozu agertuko diran edo ez.— Lauaxeta.