Lendabizi bota zuten «Ezer ez ta festa», eusko antzeski polita.
Ondoren atera ziran txistulariak, txalo aundiekin artu genitun. Eresi politak jo ondoren, berriro jo eragin genioten «Biribilketa».
Gero «Fuerza Bruta» deiten dioten Benabente'ren erderasko antzeskia bota zuten.
Tartetan bosteko (kinteto) orkestak bere biziko eresiak jo zituan, Albisu'tar Joseba'k pianuan lagundurik.
Laborda'tar Erramon apaiza tartian zala orfeoiko abesbatzak «La Dolores» abestu zuan, lendabizido bakarra (solua) Laborda'k eta bigarrena gure lagun dan Gabilondo'tar Ipolitak abesturik. Aiñ ederto abestu zuten ere txalo aundiekin entzuliak eskatzen zuten barriro abesteko eta ala abestu ere.
Laborda jauna guztiz txalotuta izan zan. Nere idazkortza ez da naikua eta gutxigorik, erek merezi deben mailan ipintzeko. Ezango dedana da etzule guztiak atsegin aundiarekin gelditu zirala eta azketzi Erramon jauna goragoko malletan ipiñi ezin dodalako, merezi dezu ori eta geiago ere ta. Abesti onek abestu zituan «El caserío». «Hermosa patria mía», «El huésped del sevillano», «El trust de los Tenorios», «Mari Domingi», «Ay, ay, ay», «Dolores», lenengo atala estrofa, eta oso atzegin izan zan Arrese Beitia'tar Piliparen itz neurtu oek:
Nere biotzeko Amatxo zarra,
Antxiñako Ama euskera,
Seme leial bat orain datortzu
Azken agurra ematera:
Ain beste gerra goitu ezin da
Danori atzotu zara.
Zauden zauriz galdu gaduta,
Amatxo, zuaz iltzera.
Zorioneko arkaitzak eta
zorioneko mendiak
Orain artian izan zerate
Euskeran gordetzalliak;
Zuek (...) beti euskaldun
(...) beian erria.
Orra zer gero ekarri dauzkun
(...) erderiak.
[...]
Eta guztiok artu itzazute nere txalorik beruenak, batez ere Orfeon Lagun Onak batzoki'ko antolatzalliak.
Rodriguez Astigarraga'tar Imanol'ek esaten dit izparringi onen bitartez eskerrak emanteko Laborda jaunari, Orfeon Lagun Onari, alkate jaunari, antzeslariei, izparkariei (korresponsalei), eta azkenez erri guztiari berari ain ongi lagundu diotelako.
— Il onen 28'an, Azoka enparantzan bertan izango da beste antzeski (teatro) jai bat au ere gaxo aldez. Guztiok edo geienak beintzat ezagutzen dogu Alberdi'tar Joseba Imanol (Jose Manuel) «panaderua». Au iru ilabete onetan gaixorik aurkitzen da eta sendi aundia du eta laguntzeko bere lagunak antolatu dute jai au «Peru Gizon» euskerazko antzeski ederra, Laborda apaizak abestu «Txanton Piperri»'ren abestiak, Gabilondo'tar Kanuto'k lagundurik, txistulariak, orkesta, eta Gorosabal'tar Patrizio Ermu'ko pianistiak joko ditu eresi politak.
29'an. Goizeko zortziterdietako jaupa (meza) amaitzean jokatuko dute eskuzko partidu eder bat, alde batetik IzetaMurua, bestetik Gastesi eta Rezola.
Irakurle elgoibartarrak, lagundu gaxuai.
Esaten didate txiro edo pobre onek, eskerrak emanteko izparringi onen bitartez, gauz on ori egin dualako.
AIXERIXA