ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-03-16

 

Larunbat gabean Batzokian batu ziran batzar nagusian Jel Alderdiko bazkidiak U.B.B. berria aututzeko, aurrerako onek izango dira:

Lendakarija, Elorza'tar Markelin.

Idazkarija: Izeta'tar Julen.

Txindizaña: Garate'tar Kuireka.

Zorionak eta jarrai lanian.

 

Jel-aldez.— Iragarri gendun bezela igandez E.A.B.'k eralduta itzaldi aberkoi benetakua caminero'ko pelota-tokian izan zan. Oste asko batu zan bertan ainbat anai abertzale ikusi giñuzan asi Azkoitia, Azpeitia, Altzola, Mendaro, Soraluze, Eibar, Ermua eta Durango'tik etorrita ederto erantzun dezute abertzaliok gure deyari. Anai esker. Baita ere izlari ospetsueri, ain gurenda aundiko itzaldiak zuzendu zizutelako zein edertuen egon zan ezin esan geutzake gustiak ongi egon ziran abertzaletasuna edeki erakutsi zigutelako baita ere Euzko-Langiletasuna.

Eskerrak ba Basaldua Zubia eta Goenaga izlari gorengueri, eta gure izlari dan gastetxu Aizpitarte'tar Gotzon'i ain ederki itzegin zualako oste gustiak abo batez ezaten zuten ¡ori izango dek izlaria aurrera jarraitzen badik! baita benetan ederki gure elez itzegin zuan. Ia ba gastetxu jarrai aurrera orrelaxe ia elgoibartik izlari ospetsuba ateratzen aizen.

Zorionak berriz E.A.B.'ko emakumieri ain itzaldi aberkoi ederra antolatu dezutelako jarrai ori da bedi zuzena Euzko-Ama katetik azkatzeko ta.

Itzaldia bukatu zanian dirutza polita batu zan ziran.

Euzko-Langile gaxoari laguntzeko.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala