ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-05-28

 

Emakume Abertzale-Batza'ren azkunde oroikorra ospatzeko antolatu dan jai aldi aberkoyaren.

Egitaraua:

Orrila'ren 28'an goizeko saspiretan jaupa ta Jaunartzia Deun Kalare lekaimien elexatxuan.

Amarretan jaupa nagusia Perosi Brebia abestua, itzaldia egingo du Oararteta'tar Joseba Andoni apaiz trebiak.

Ondoren E.A.B.'ko ikurriña'ren onespena.

Amabietan, espatadantzari eta irularten dantzaldia bertakuak eginda. Ondoren berebizio arrera egingo zaye katalandar abertzaliei, Eresbatza aurrian degula.

Ordubetean, Bazkaria.

Lauretan, Itzaldiak: Urzelai'tar Julene andereak (euzkeraz), Ernandorena'tar Todor'ak (euzkeraz), Monzon'dar Telespor'ak (euzkeraz), Agirre'tar Joseba Andoni'k (euzkeraz ta erderaz) beste izlarirenbat izan liteke azken orduan.

Gero, euzko-dantzaketa.

 

Oarra.— Bazkaitarako ots-egin Elgoibar'era egunaz 15, eta gabaz 86 urrutizkiñera.

Emakume Abertzale-Batza'ren askundia.

 

Uarrak.— Goizeko amaiketan izango da jaupa abesturik Perosi'rena, erbesteko dakitenak jun litezke abestera.

 

* * *

 

Emakume abertzaliai diegu biar apaindutzeko beren leyuak abertzale estalkiekin. Benetan erakutsi bear dezute gaur aberrian ganako maitazuna, ez balio paparrian ikurra erabiltzia. ¡Gora emakumien biotzak!

 

* * *

 

Erbesteko abertzaliak berekin ekarri ditezke euzko-ikurriña.

 

* * *

 

Oturantza nai dutenak, deitu ditezke gaur bertan egunaz 15 garren urruteskiñera.

 

* * *

 

Agur abertzaliak biar arte.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala