Abertzale-jayak.— Igasi dan igandian ainbat abertzaleko uri ontatik ankak jazo zituzan, asko Itziar'en mendigoizaliak oñez goizetik eta au izan ziran Batzokiko ezpatadantzariak ere. Arrasate'n ere mordoska polita izan ziran pozik biurturik beren etxetara. Datorren igandiak Elgoibar ososuan juateko asmuetan gera Mendaro'ra Emakume Abertzale-Batza'ren zabalkundea dala-ta jai ta itzaldi ederrak antolatu dituste uri polit artako anai abertzaliak ¿nor gelditu etxian Urzelai'tar Julene, Agirre'tar [...], Bitteri'tar Bingen eta Leizaola'tar Josu Mirena aldun edo diputadu izlariai adittu gabe Ama Euzkadi itza? ¡Eup! gustiok igandian Mendaro'ra.
Arpidia.— Uri-Buru-Batzarrak lendabiziko eraskada dirutza ipiñi du Gipuzkoa'ko Uraldiak kalte egin dioten eri banakatzeko jarrita dauan Batzordea'ren eskubetan 250 laurleko oraindik arpidiak jarraitzen du eta eman nai duanak askar ibili liteke.
Agurtau.— Igasi dan igandian Azkoiti, Elgoibar, Durango, Urkiola beste urte askotan egin izan duten eran oñas egin zuten ibilaldi ori ta agurtau giñuzan Esnal'tar Andoni (Txikia) eta Gabilondo'tar Bingen (Martxista) abertzaliak. Aurten oso mudatuak ikusi ditugu, «Txikia» sortzi urteko gastetxua bezela egin eta ortzes abua jantzirik eta «Martitxa» berriz bere arpegiko asala guztiz zurituta. ¡Ez zaituzte txarto artzen, arrayotan Azkoiti'ko lapikoko janariak! Jarrai orrelaxe umore oruak eta zakur beltza baskarian aiztu gabe ibili.
AIXERIXA