Udalak ipinitako jayak gutxi gora bera, ezkusko pelota partidu ederrak, Zabala'k eta Mondragones'ek, Ubila I eta Kortabitarte'ren aurka. Bizkaitarrak irabazi zuten Mura'k. Azkoiti'ko Etxaniz anayen aurka; oneik irabazi zuten lau tantogaz, Sol eta Argin'ek, Arrien eta Gurrutxaga'en aurka; oneik irabazi zuten. Ganadu sari banaketa ere egin zan abere asko ta ederrak bildu ziran, «txikitixa» azke dantza-sasi banaketa ere egin zan.
Lendabiziko saria atera zuten Iziar'ko Idiakez'tar Joseba'k eta Aizpurua'tar Eupemiak.
Bigarren Esnaola'tar Joseba ta Julene Muxilo baserriko anai-arrebak.
Irugarren Osoro'tar Julen «Auztakon» baserrikua eta Larrañaga'tar Jone «Kortazo» baserrikuak oso txalotuak izan ziran gustiak. Oitura dan bezela aurresku ederra atera zuten Arriola'tar Kiperen eta Zubiaurre'tar Ixidor abertzaliak.
Bigarren, Muxika'tar Imanol.
Irugarren, Ostolaza'tar Luki.
Laugarren, Juaristi'tar Alberta.
Boskarren, Ansola'tar Joseba Mirena.
Seigarren, Alberdi'tar Jon.
Saspigarren, Elgoro-Iribe'tar Joseba.
Gastetxuen arineketa
1'go. Laskurain'dar Julen.
2'grn. Gabilondo'tar Koldobika.
3'grn. Zubiaurre'tar Artur.
Baita ere ibaiko jolas eta sartain eta abar. Dantzaketa berri ugari Uri'ko, Eibar, eta Ondarroa'ko Eresbatzak jota, baita Arrasate'ko dultzaineruak eta auspo soñuak ere.
Uri onetako jayak igaro ta gero Ermu'ra jun dira Bengoetxea'tar Kepe ta Unamuno'tar Elade.
Usansolo'ra, Sagasta'tar Serape.
AIXERIXA