ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-09-27

 

Ezkontza.— Igazi dan ostiralian, Arrate'ko Ama Neskuntza'ren onetan uztertu dira, gure lagun eta abertzale zintzua dan Etxeberria'tar Polentzi (Florentino), Eibar'ko emakume polit eta liraña dan Zubiaurre'tar Elbire. Zorion bero ta ugariak opa dizutet, eta dezutenian ez aiztu euzkel-izenarekin.

 

Izpar-beltza.— Luzaro gexo egon ondoren, Jaunak berenganatu du 17 urte gastetasunian, Arrieta'tar Benitte «Irabaneta» basetako emakume on-ona ludian zana (G.B.). Atzo astelenez egin ziran bere il otoizketak ozte asko bertaraturik, batez ere Miren-alabak billera artakua zan-eta. Laguntzen diegu atsegabian bere guraso tamaltsueri atsekabe mingarri onetan.

 

Lekaime berria.— Igazi dan artian Azkoitia'ko karmeldarren lekaime-etxian sartu da. Emakune Abertzale-Batza'ko Zubeltzu'tar Pantzeske andere zintzua. Gero esan dayela eskubitarrak dirala esaten duten orrek abertzaliak masoyak dirala, or dezute ispillu ederra orastuaz nai baldin baidute begiratu.

 

Nekazariak arakiñekin asarre.— Jun zan igandian nekazariak, eduki zuten batzar bat bertan azaldu zuten arakiñak zekos-ilketan aragi geitxo ebakitzen diotela eta beste biderik ez daula berak eta Udalak bat eginda jarriko dutela ilketarako arakin bat ikusiko degu zer gertzen dau aurrerantz.

 

Nekezarientzako itzaldia.— Benetakua izango da noski, datorren larunbaten izango dau nekazarientzako itzaldia. Nola ez ain ezaguna dau Goñi'tar Eusebi tolosarrak itzeginda. Nekazariok gustiok dakizute zenbat eta zenbat itzaldi baserritarren onerako egin duan gizon onek, eta bertakuak zaudete egun orretan gustiok Cine Parroquial'era batzia, peria-eguna dan lez bai etorriko ta bai peri ortara datozan baserritarrak gustiok arratsaldeko lauterkietan Goñi jaunari entzutera bildu zaitezte.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala