ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-04-21

 

Izpar-beltzak.— Jun zan astiaz il diranak: Arostegi'tar Andone, 76 urtekua «Gelatxo» andere zarra; Lazkano'tar Josebe Iñexe, 50 urteko, «Lagurzurieta» baserriko, eta Larrañaga'tar Erramon «Aldapa» baserriko etxejauna 63 urte zituala (Goyan begoz). Laguntzen diegu atsegabian sendi tamaltsubai.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira, Emakume Abertzale-Batza'ko idazkari dan Barrutia'tar Nekane. Baita ere «Belaustegi» baserriko aitona dan Garagartza'tar Augustin. Gustiz eta laister sendatuta ikusi nai ditugu.

 

Jayotza.— Lendabiziko ezkon-egali (frutu) mutiko bat izan dute Mendizabal'dar Ixidor eta Alberdi'tar Miren'ek. Zorionak.

 

Ama Nekatsua.— Bederatziurren ederra egin da txadon nagusia oste asko bertaraturik Ama Nekatsuaren aintza. Askenengo egunian ostiralian bukatu zan Opakua'tar Estanis apaiz jaunak itzaldia egiñik.

 

Pelota Txapelketa.— Igandian Bergara barrutiko Batzokien eskuzko pelota txapelketa jokatu zan emengo kamineroko pelota-tokian gure bikoitza Gastesi ta Agarre ziran Aramaxotarren aurka onek saspi tantokin gelditu ziran guriak ogeita bi egin zitustenian. Lenengo saspi tanto arte jokoaldi ederrak egin zitusten.

 

Mutriku'ra.— Igandian (J.L.) arratsaldian or izango gera euzkal-idazliekin bat egitera «Arno-pe» zanaren otsei egitera.

 

Euzkel-izena.— Iñaki euzkel-izena ezarri diote, abertzale zintzo diran, Gabilondo'tar Lontzi eta Arakistain'dar Jone'n seme jayo berriari. Zorionak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala