ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-09-19

 

Beren atsedena igaro ondoren ikastolak zabaldu ditue, eta beren tokietaratu dira irakasle onek; Santander'tik, Sierra'tar Gilelma maxua.

Gazteiz'tik, Pinedo Arza'tar Prisile; Donostia'tik, Zinkunegi'tar Josebe; Madrid'dik, Lopez Galarraga'tar Adelaide, onek Estadu'ko ikastoletako irakasliak dira.

Egia'tar Anbortzi (marianistia) beste irakasle gaste bat lagun duala.

— Emendik, atera diran irakasliak onek dira.

— Bilbao'ra Gonzalez'tar Damian, bere emaste ta irakasle dan Mugertza'tar Josebe bere bi semiekin.

— Usansolo'ra, Etxaniz'tar Koldobika.

— Dos Caminos'era, Iriarte'tar Primi.

— Barakaldo eta Mendaroketa'ra, Zubizarreta'tar Imanole eta Karmele aizpak.

— Ermua'ra Unzueta'tar Miren eta Ane aizpak.

— Bere atsedena igarota, bere txokiratu da Astigarraga'tar Kepa Urkarregi'ko mikeletia.

— Atxaorbea'ren jatetxian, bazkari bat eman zien bere guraso eta senidieri. Egia'tar Pantzeska «Andikao'kok» emen denbora alditxo bat igaro ondoren Buenos Aires'era dijualako beriala.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala