ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-11-16

 

Igazi zan igandian, txadon nagusian irakurri ziran ezkondei oneik: Alberdi'tar Joseba, Eibar'ko Atxaorbea'tar Pelixe'kin; Mugurutza'tar Estepan, arabarra, Iriondo'tar Miren Koldobike'rekin; Sarazua'tar Ander, eibartarra, Arrieta'tar Miren'ekin; Osoro'tar Joseba Agustin, Aranberri'tar Bizgene'rekin; Bergara'tar Kepa, Ibarzabal'dar Miren'ekin, Lizarralde'tar Josu emengua, Iriondo'tar Jone Imanole motrikuarrarekin; Intxausti'tar Joseba, Zabaleta'tar Koldobike'rekin; Arriola'tar Kepa, Lezeta'tar Eusebe'rekin; Arriola'tar Kepa Lezeta'tar Eusebe'rekin. Gustijoi zorionak.

— Astelenez joango dira Apirka'ra Loyola'tar Joseba, Mendaro'ko Lazalde-baserriko mutilla eta emengo Zagarraga basetxeko Loyola-Galdots'tar Jon. Ondo ibili zaiteztela.

— Eleizakuakin dago Zarguitxa-basetxeko aitona zarra, Lazkano'tar Joseba.

— Igandian jaupa bat eskeñi zun Lagun-Onak Abosbatzak Lizarriturri'tar Ildepontsa zanaren gogo-aldez.

— Igazi dan igandian Lerun-zelayan Bergara'ko elbarruko ostiko-txapelketa jokatu zuten Eibar'ko Umiak eta Elgoibar'ko F.C.'ekuak. Emekuak irebazi.

— «Abeletxe» idazle azkarra emen izan gendun Getari'tik etorri zan U.B.B.'eko lendakari eta euzkel-idazle dan Ituarte'tar Andoni, bere emazte ta bi emakumerekin.

— Zumarraga'tik etorri zan Gabilondo'tar Erroka emaztearekin. Zumarraga'ra joan zan.

— Rojo Gabilondo'tar Elbire. Ataun'dik Bereziartua'tar Babesne eta Agurne aizpak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala