ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-12-13

 

Igesi zan igandian bukaera eman zitzaion, Ama Sortzez Garbiaren bederatziurrenari. Goizian 1.200 notin Gure Jauna-artzen auzpetu ziran. Amarretan jaupa nagusi ederra abestu zuten. Bukatzian Jauna agirian ipiñi zuten eleiz aldartasun gustikuak zaindurek arratsaldeko eleizkixun arte.

Astelenian, urte gustian il diran Miren alaben izeneko nokturnua egon zan oste asko bertaraturik.

— Datorren igandian, Ama Sortze Garbia'ren eta Zaindaritzat daukaten opaz Deuna Kalareko lekaimiak eleizkixun ederrak egingo dituzte itzaldiak, aita pantzeskatar baten gain daude.

— Mutiko bat geiagokin, geitu zaie sendia (Lerun-txiki) basaetxeko Arrieta'tar Eusebi eta bere emaste, Uzabel'tar Miren. Zorionak.

— Igezi zan ostiralian, zeruratu zan Ubel-erdiko aur jaio-berri bat. Laguntzen diegu atsekabian sendikoei.

— Eibar'ko Arrilaga'tar Iñaki Mirena sendagiliak ebaiketa bat egin dio gure lagun eta abertzale ona dan Muxika'tar Imanol'eri. Oso ongi arkitzen omenda. Pozten gera benetan.

— Barcelona'tik etorri da Zulaika'tar Imanol. Ongi etorria izan dedila gure artera.

— Igandian Lerun zelaian, jokatu biar zuten, U.D. Eibarresak eta Mondragon F.C. eta egualdi txarragatik atzeratu egin zuten.

Datorren igandian jokatuko dute C.D. Gallo eta U.C. Bergara'kuak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala