ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-06-16

 

Eleizkizunak.— Andoni Dontzuaren bederatziurren onetan, ikaragarrizko oztetza ikaragarria gurtu dute. Baita ere ainbeste maite duten done au ikertuten notin asko batez ere baserritarrak Urkiola'ratu ziran.

Josu Biotzaren eleizkizunetan ere, ozte asko txadonaratzen da, Korputz egunian, ikusgarriko ibildeuna egin zan txaidez-txaide. Benetan zinistuta nago zenbat eta zenbat eleizari aurka egin, orduan da gogotsuago elgoibartarrok artzen degula Josu'ren ganako maitetasuna, gutxitan ikusi izan dan baño ozte geiago zan. Egun orretan, lau itzaldi sakon, sutsu, laburki ta ulertu errexak egin ditu aita pantzeskatar Lasa gastiak. Igandian ere eleizpian, ibildeun ederra egin zan Josu Biotza'ren lagundikueri dadokiona.

 

Bideskundiak.— Illa onen 29'an, Ama Arantzazu'kuaren ganako bideskundia izango da. Gotzain erbarrutiko Miren-alaba guztiak. Orregaitik emen gar bizi-bizia arkitzen da Miren alaba zintzo diranen artian. Baita ere urrenagoko illian, agila'n koldobikatarrak izango dute Arantzazu'ra. Benetan, eleiz-gizonak lan ederrak egiten ari dira, eta aren da aren diote berari jarrai daiala bide orreri.

 

Sukarrieta'ra.— Uri ontako abertzalien arteko asmuak, goratzekuak dira oingotik, datorren uztaia'rako ibilaldi eder bat antolatu dute. Gure Maixu Aita Sabin Sukarrieta'n arkitzen dan gorputz illa ikertuta oitoztuko duten eguna izango da. Askok eman dute beren izenak, baño ondiño asko palta da eta bearrekua izango litzake ta alegin guztia egin bear degu 80 bat biltzen geran. Ibilaldi ortarako erreztasunak emanda daukate agintariak apurka txindia bat aldan geien bertaratzeko. Eta zuk abertzale gizon-emekume emanzazu gaur bertan Batzokia'n zure izena.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala