«Argia»ren alde.— Jel Batzoki'ko zabalkunde batzordeak, «Argia» asteroko aldizkingi eder au nun-nai zabaldu nairik arretaz lan egin naidu. Lenago Deun Laurentzi'n jai-aldi polita antolatu zigun eta baita ere «Argia» au saltzeko zaletasuna zabaldu ere, balera onetan gaur orretaz irakurtzen da euzkerazko au.
Orain bada Deun Kepa baleraren txanda degu; eta bere il onen 28'an egiteko asmuetan dira gure «Argia» zabaltzaliak. Eta jai polita benetan izango dala-ta gaude-asiera mesarekin izango da. An izango ditugu gure ezpatadantzari yayuak bere, eta baita ere itzaldia «Altzeta» jatorra nai genduke egun orretan gure artera ekarri. Nola nai ere «Argia»'rentzako egun aundia izango dala ta gagoz il onen 28'an. Garaiz bada argitalduko degu egitaraua.
Ezkontza atian.— Datorren illian ezkontzekuak dira, Imaz'tar Iñokentzi tolosar gastia, emengo neskatilla polita dan Goyogana'tar Sorne'kin. Zorionak aurrez.
Jaiotza.— Alabatxu bat izan dute, Etxeberria'tar Beditta'k eta emastiak. Zorionak.
Nekazariak.— Igezi zan igandian, uri ontatik baserritar asko Azpeiti'ratu zan, nekazari-eguna ozpatu naian. Pozik etxeratu ziran ango jai ederrak ikusi ta gero. Entzuten giñoten jai zoragarria izan zala benetan, batez ere ainbeste mila nekazari ikusita eleizkizun ederra euzko-jolasak itzaldiak bertsolariak eta ederrena biotzkorrena nekazariandako etxe-zuri berria nekazari jatorrari ematia, ¡gora! zioten nekazari bazkuna eta guk erantzuten degu izparringi onen bitartez gora...
Eresbatza.— Gure Eresbatza San Juanetako jaiak ospetzera Eibar'era dijua ango udala'ren aginduz. Ori ondo anaitasuna danen gañetik.
Naskaldia.— Gaxorik arkitzen da, Zuluaga'tar Julene emakume abertzalia, laister guztiz sendatuta ikusi nai dagu.
Donosti'tik etorrita denbora aldi bat igarotzen arkitzen da San Miguel'en, Sorondo'tar Sole emakume abertzalia.
Udal-batzarra.— Azkenengo udal batzarrian artu ziran erabaki urtenenak: Ziaran eta Lasarte'tar Bitorianok, gaixo argitzen dala ta eskaera egiten du, txiro bezela gexo etxe baten sartu nai lukela. Udalak ongi arturik galdetzen du orretako etxetara eta orain tokirik gabe arkitzen dala diote ta tokia egiten danian aditzen emango dutela.
«Euskeltzaliak» eskatu dute laguntasuna eta 50 laurlekin laguntzia erabagi dute. Jestoriak laguntasunau ukatu zien.
— San Juanetan Eibar'en izango diran iskilu tiraketarako 50 laurleko eman ditu.
— Ariltzeko estudiorako utzi zuten Euzko-Pizkundeak Donosti'ko irrazoi edo radio'rako laguntasuna eskatzen dutela.
— Abaitero beterinarioak zekor bat saltzeko kondizio txarretan euala ta erre duala aditzen eman du.
— Azpeiti'ko udalan idazki bat irakurtzen da, batzar baterako udal-ordeskari bat aututzeko. Gobernadoriari adari-jokuak jokatzeko azkatasuna eskatzeko-udalak Mokoroa autu du arazo onetan yayuena dala uste izanik.
AIXERIXA