ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-07-04

 

Igesi zan igandian, Azkoiti'ko Martitxa baleran izan ziran euzko-jaietan emendik abertzale-talde ederra izan zan, eta pozik itxuli ziran etxera ango jai ederrak ikusita. ¡Jarraitu aurrera mutilak bide orreri!

— Soraluze urian Jauna'ren besoetan ilda Etxeberrian Osoro'tar Arkade, 31 urteko emengo alabatxo on-ona (G.B.). Asteartian bere gorputz-ila onera ekarri zuten ilobi sendikua emendute ta. Bere anai apaiz gaste eta gure lagun maite-maitia dan Augustin nere agurrik tamaltxubena. Eta zuk, irakurle, otoiz uritar arreba onaren anima aldez.

— Rodriguez ta Astigarraga'tar Imanol zanaren sendiarentzako laguntasuna izan deian, igezi dan larunbat gaubian, Azoka enparantzan Orfeon Lagun-Onak antolatuta antzerki jai aldi bat izan du zan. Guztiz atsegindu zan Sorondo'tar Sabin'aren bakar izketa. Uriko ozteak oso ongi erantzun du.

— Lengo igandian Arantzazu'n izan ziran emengo Miren alabak, ain ibilaldi ederra eta jai Jaungoizkoa ikusita, pozik etxeratu ziran.

— Il onen 5'an Luistarrak izango dute Arantzazura bidesgundia, eta emendik talde ederra juateko asmotan dira.

— Asteartian emen izan ziran Ondarroa'ko ezpatadantzari-talde bat, kalez-kale zaragi-dantza dantzatu zuten. Diru bilketa arrantzalientzat egin zutela zioten.

— Gaxorik agertzen dira Ondarre'tar Luki, Aranburu'tar Karla eta Garate'tar Agurtzane neskatilla.

— Igandian emen izan zan Atriztain'dar Justa Irun'go Banco Guipuzkoano'ko zuzendaria.

— Tolosa'n egun batzuk igarota etxeratu da Irusta'tar Miren neskatilla polita.

— Igezi zan igandian, Donostiratu ziran Udal'eko batzorde au: Balentzategi alkatia, Antzola. Loyola ta Iriondo ziñegotziak, Peziña idazkaria eta Arrillaga'tar Andoni sendagilia. Aldun batzukin itz egin ei zuten emengo Deun Erroka eta Deun Kepa baleretako bide zabalen gain. Izpar onak ekarri omen dituzte. Pozten gera bear barrekuak diralako bide orrek.

— Espartza donostiarrak artu omendu Deba ibaiaren ezkerreko aldetik dijuan bide-zabal berria. Laizter aziko dalata gaude ainbat langilentzat biarra izango da denbora aldi baterako.

— Abertzaliak antolatu daukaten Sukarrietan'rako ibilaldirako azkok eman dituzte beren izen abizenak, eta poliki poliki dirua aurreratutzen ari dira bertaratzeko. Baña diote ondikan abertzale asko arkitzen dala itz eman gabe eta asmotan arkitzen danak eman liteke azkar-azkar gero damu izan gabe.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala