ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-03-05

 

Ezkontzak.— Astian emengo txadun nagusian ezkondu da. Gorostidi'tar Joseba eibartarra, Agirre'tar Domeke emengo «Akei» basetxeko neskatil politarekin.

—Larruskain'en, emengo «Zelandi» basarriko Aizpitarte'tar Agustin, Urresti'tar Jone neskatil lirañarekin eta Santander'ko uri batian Lizundia'tar Joseba «Etxezuri»kua ango neskatilla Carmen Ruiz'ekin. Zorionak guztioi.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira, Arrillaga'tar Josebe «Lerun Txikiko» amona, Alberdi'tar Benite anderea eta «Mintxeta» baserriko Txurruka'tar Miren.

 

Eusko langilleak.— Igesi dan astean, Eusko Langilliak eduki zuten urteko batzar nagusia. Gora bera ikusita argi ikusten da Eusko-Langille Alkartasuna poliki-poliki goraka dijuala. Ondoren Batzar Artezkaria berritu zan onela aurrerako gelditurik.

Lendakari: Armendia'tar Gillelma. Lendakari-orde: Argarate'tar Ixaka. Idazkari, Azpiazu'tar Ixaka. Diruzai: Bilbao'tar Julen. Batzar-lagunak: Ansola'tar Joseba, Mugerza'tar Pillipa ta Leiaristi'tar Erromalda.

Liburu ikusle: Gabilondo'tar Mikel ta Epelde'tar Alberta. Gexoikertzalle: Gabilondo'tar Lazar eta Astiazaran'dar Jakinda. Diru-batzalle, Altuna'tar Paul.

 

Euskel izena.— Txadon nagusian Lora Miren euskal izenakin ugutzatu dute Armendia'tar Agustin eta Arrona'tar Errupiñe'n aur jaio barria. Zorionak.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala