ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-07-17

 

«EL DIA» izparringi maite onetan oso pozik ari gera lanean, gure jaioterri txiki ta txukun onetako berriak idatziaz. Nere naia litzake, oraindik ere geiago sayatutzea, eta ari naiz emengo berriak euzko elez aditzen emateko asmatu nairik. Baña... oso zait zalla, zoritxarrez, ez dakit euzkera bear bezela, eta izketan labur eta idasten laburrago arkitzen naiz.

«Maitxo»'k bai, gure euzko izkuntza sutsu maite, ta oso ederki idatzi ere. Nik, dio berak, idatzi bear nukeala: berari oso pozgarri litzabein euskeraz irakurtzea. Bai, Maitxo: oso pozgarria euskaldunak gure gauzak gure bidean erabiltzea; baño nik eusko idatzi bat egiteko —samin zait, baño egia danez ez det ukatu nai— denpora asko bear det eta ala ere gaizki egiteko. Ortarako, ba det lagun maite bat "Aixerixa" eta berak idatzi izan du eta idatziko du euskeraz erri ontako berrien gora bera. Baita ere bazera edo... bada or nunbait «Agurtzane»... nik nolabait erderaz ekiten naikoa lan det.

Ezkerrak «Maitxo» zure oroimenaz eta jarraitu idazten eta... barkatu galdera bat; ¿bai al dezu «Agurtzane»'ren berririk? ¿Ez dezula ezagutzen? ¿Zein ote da ba? Ni zaildu naiz gogotik ezagutu nairik ez det ordea iñun ere astarranik topatu: ez aldu okerrik izango beintzat eta...

 

IXAKA

 

_____

 

Jaupa berria.— Elgoibartar irakurliei izpar atsegintsu au eman bear dizutet:

Ill onen 31'n. Deun Iñaki egunian, lendabiziko jaupa (meza) emango du Oña'n, emengo seme Ziaran'dar Laurentzi (Lorentzo), josulagun edo jesuitak.

Oraindik izper alaiagua. Deun Bartoloma egunean, amarretako meza nagusian sermoia, josulagun errikoseme gazte onek egingo du, euskeraz. ¿Amalau urtian erritik urrun iblili ta euskeraz agitea atsegingarria ez al da?

Zorionik beroenak artu egizuez, zuk josulagun gazte orrek, bai sendikoak ere, ta ongi etorria zure erri maitera.

 

Jaiotza.— Alabatxo bat izan dute gure lagun Gabilondo'tar Kepa ta bere emazte Untzueta'tar Balendine'k. Zorionak.

 

Ezkondeia.— Uranga'tar Mikel Pantzeska azkoitiarra ta Joaristi'tar Julene Bingene, «Lizundia-Beko» baserriko neskatillarena entzun degu.

Ezkontzekotan dabiltz Riaño Zubiaurre'tar Pantzeska ta Etxaburu'tar Terese, Eibar'ko Txapasta'ren arreba ere,

Zorionak.

 

Lurperatu.— Ainbat arrai txar lurperatu ditu lengoan emengo beterinariuak. Oso ondo.

 

Bidia konpondu.— Kanposanturakoa oso ederki yarri digute. Bazeukan bearra. Txaloak Udalari.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala