ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-10-14

 

Luistarrak Donestebe'ra.— Igandez 15'an, Euzkadi'ko luistarrak bilduko dira Donestebe (Santesteban) Naparroako uri politean, urteko batzar nagusi aundia egiteko.

Izpar pozgarria, luistar gazteak geranontzat, eta luistar ibilaldi onetatikan gauz onuragarriak ateratzea uste degunontzako. ¿Ta nola ez? Gaur iñoiz baño gehiago, Aberriaren etorkizuna gaztediaren eskuetan dago. Gaztediak zer bide duan, andik juango da aberria. Gaazteak zuzenbidean, ez dago okerrik; gazteak eztabaidan, gauza onik ez.

Beragatik oneako batzar nagusi batek, gaztediaren bidea azaldu bear duan ezkeroz, garrantzi aundia du. Eta nik, uste osoa det, oraiñ arte bezela eusko-luistar gaztedia batzar ortatik, zuzen, sendo, bulartsu siñismen, Jaungoikoaren alde, aterako dala eta bere lurmaite ontakok izaera garbi, Aberriaren alde, Jaungoikoa beraren naia azaldua diolako, bertan jaiotzean eskiñiaz Jaun berari izaera kutun eta eusko izate osoa. Orregatik, pozgarria neretzat batzar au.

Zoritxarrez, nire naia ezin beteko det; igandez ezin juan Donestebe'ra, baño artu gaurtik, nire gogoan bultzada; biotzez or izango nazute, luistar eta euskotar bezela nerekin agindu.

 

* * *

 

Elgoibar'tik bi belbil aundi betiak, berrogeita amarretik gora, luistar joango dira, zuzendariak buru dituztela. Talde ederra. Orrelako ibilaldirako ainbeste gertu dirala ikustiak poztu nau; luistar izan naia piztua dala esan naia bezela... baño nik, ni ori ileroko jaunartzetan ikusi nai nuke. Anaiak: ondo da ibili nai ori, obeto ileroko jaunartze utsegingabiak. Noski.

 

* * *

 

Itziar'en sortua izan zan «Luistar idazle bazkuna», ¿zer degu bererik? «Gure Mutilak» izparringitxoa ba degu oso polita gañera; jaiki gaitezen. ¿Donestebe'n ezin liteke piztu aldi bat eman? Agindu.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala