Ta euren baimenagaz gaur lenengo aldiz agertzen naiz «Euskal Orri» eder eta euskaldun guztientzat pozgarri dan orri alde onetara.
Labur laburrak izango dira nire jarkun aldiak, idazle asko agertu gera, ta guztiak luze idazten asten bagera Luzear-eri ler eragingo diogu ta.
Esango nituke ba ederrak, aize apurbatek aldian eramaten duen ollo luma baño-re buru ariñago diran askogatik baño... gaurkoagatik ixiltzera nua.
Naikoa dantza egiña izango da jendea, txun-txuna, musika, pandero ta «pillarmonika», bazan antxe zarata ta izkamilla. Salgai asko ta... erosle gutxi, larri xamar jendea. Gu ere an ibilli giñan jo ara ta jo ona arratzalde guztian, baña len añan gelditu giñan, ¡au ezbear tristea! Noizpait zeozer izango al dek.
MAITXO