Aspaldi ontan bere gaiñ daukagu «Euskal Orri» begiko au. Beste idazle danok ere alper aldi degulako. «Ixaka» ezpagenduke onuskero aiztu ziran Elgoibar ekiñ EL DIA ren irakurle guztiok.
Eskerrak zeuri, «Ixaka», eta jarraitu beti bezela sutsu idazten.
«Aixerixa» eta «Maitxo» ere busti-aldi edo «bañuak» artzera juanak ote diran entzun det. Itxura bada behintzat. «Aberri»ri berriz ez ukitu oraiñ, ez dago umoreketa. Bere ustian oso ixilik zebilen bizi modu berrirako ziran, baña orra «Basarri» eta «Iturralde»k zabaldu dute Euzkadi guztian «Aberri» eskontzen dala. Alare ez da iñor ausartzen bere emaztegaia zein dan esaten... baña... danok jakingo dezue oraintxe: Azkoitiko «Margarita» aberats batekiñ esdontzen da.
«Basarri» eta «Iturralde»ri esan biar diotet ez ditezela gogoratu oturuntzakin bakarrik, esku erakutsi edo «erregalua» ere ez litzake gaizki etorriko ta.
Ara oraiñ arte batu dituan ezkon erregaluak.
«Mendi Lauta» idazle jatorrak armario «Eguzki» andria eta biak kabitzeko lañekua.
«Atarrene»k txarolezko zapatak.
«Otarrak» sei jarleku edo «silla».
«Ikur»ek lau bakalao.
Kortabarria'tar Lokadik korbata bat.
«Luzear»ek Alfoso Karlox'en irudiakin korbatarako orratza.
Altzetak bere emaztia abertzaletu dediñ aberri aldezko itzaldi bat.
Eta au idazten ari dan onek sei piper pote.
Iñork ezer eman nai badio badakizue ba «Aberri» nun bizi dan.
* * *
— Oraiñ dala egun batzuek, emen agurtu genduan Azpeiti'ko «Jexuxa» euskel idazle jatorra.
Laguntzen diegu naigabian guraso eta anai atsegabetuai.
* * *
* * *
Lagun zar batek esanda dakit
laster eskontzen zerala
eta zuk dezun emazte gaya
aingeru polit bat dala:
atsegiñezko berri on oyek
entzun eta beriala
sinista zazu pozik aundina
biotzera sartu zaidala
Garai ontan arkitu dezu
iturri gozo biguña
amoriosko intzez kolkua ongi beteko dizuna:
t'aundia izanik beronek zugan
senti dun maitetasuna
ez da gutxigo iñolaz ere
berari zuk diozuna.
MIRENTXU