ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-06-10

 

Kaixo «Luzear».— Aspaldikoa, ¿bizi zera? Kosta zaizu arrano pola gaixo aitzeki oriek kentzia. Tira ba tira, poztutzen naiz ortan zeranian ere, ta jarraitu gogor Euskal Orri au lenago antolatzen. Lenengo egunetik ikusi degu «Euskal Orri» ontako artzaia beste bat dala ta pozikan gaude. Geu ere alegintxua egiten saiatuko gera, aspaldi ontan amaika bada zuen [...] orretan ta, aurrera ere gutxi [...].

 

Mutriku'ko «Arnope»ri.— Zure iritzia irakurri ondoren emen datorkizu ni ere nere iritziakin. Alegia zuk nai zenduke idazle batzar au or Mutrikun egitia, ezta? Baña, baña («Luzear»enak egin ditzagun guk ere) zuk ondo dakizu zuen uritxo ori aldrebex xamar egiten dala edo Elgoibar'era bezelako erreztasunik ez dagola orruzko, urrutitxoko idazliak ere egun orretan emen izango ditugulako. ta onera edozeiñ aldetatik errez [...] leike. Ez ba oldoztu «Arnope» or ez egiteagatik dala gure jai au.

Arno mendi (G.B.) zanarentzat diozuna ere ontzat derizkiot, baña emendik ere berdin egiñ giñioke bere gogo aldezko otoitza.

Ba guk ementxe egitia nai genduke bileratxo au, «Luzear» ek dion bezela asmoa geuria dan ezkero. Ta emen batu giñan idazle danok ere ontan gelditu giñan. Teletxea jaunak ere gauza bera esan zigun, guk asmoa artu degun ezkero geuk nai degun lekura diar egiteko.

Ba euskel idazle abertzale guztiai Elgoibar'era dei egiten zaizue, noski gaur eziñ esan neikezue, baña nola nai ere igande gutxi barru etorri bearrian zerate.

 

Igandean Soraluzen.— Erri ontatik abertzale asko juan giñan Soraluze'ko jai aberkoira. Egoaldi txarra izan arren ezgiñatzen bildurtu, egoaldirik ona zer esanik ez. Lareunen bat bagiñan emendik juan giñanak eta erri au utzikan gelditu zala esan biarrik eztago.

Beti onela dira batzuek: «Elgoibar'en ezdago abertzalerik». Eta abertzaliak norabait juaten kiranian errian lau laguntxo besterik ez. ¿Zerek egiten du au? ¿Abertzalerik ez dagolako ala?

 

Gaztetxo batza.— Beste erri askotan bezela emen ere ari gera Gaztetxo Batza sortzen. Asko dira bai mutiko eta nexkatxoak beren izenak eman dituztenak bazkun onetan eta oraindik eman gabe zaudetenok eman lenbailen, laxter umetxoentzako jai polit bat antolatu nai genduke ta.

 

Itziarko «Itziartxo»ri.— Igandian nola etxeratu ote ziñan arduratan egon nitzan aiñ egoaldi txarra zegualako. Gu oso ondo etorri giñan jaunari eskerrak. «Maitxo»k ere alako arratsalde asko igaroko balitu pixkabar zabaltzeko egingo litzake. Au beti zure zapatilla zuriaren arduratan egon zan.

Onuzkero legortuko ziran ezta?

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala