Poztu guziok, geu ere alaxe gaude urrerago ta pozago, elkar ezagutzeko ta artzen ditugun asmoai gogor jarraitzeko.
Datorren igande onetan idazle euskotar asko biduko geralakuan gera. Alde guztietatik idazle taldeak datozen berri ona geurekin degulako. Irura eman dutenak. Aspaldi onetan batu eztan bezelako idazle mordua batuko gera igandian J.L., baña... oraiñ ere bañoka naiz... alegia baditugu oraindik idazle pixkor batzuek jaramonik egiñ ez digutenak eta idazle auek gure batzar onetan oso bearreko zaizkigu, langile aundiak diralako. ¿Nun zerate ba zuek aizpatxo kutunak, aspaldian aiñ idazki mamitsuak egiñ dituzuten idazleme «Arkaitz-Arte», «Baso-lore», «Intza», «Aran-eza», «Inaxi», «Yolanda» ta abar? ¿Ez aldezute igandeko anai artera etortzeko asmorik? Ez nire dei txiro, eta «Aberri»ren omenagatik, baño ez det uste gure izkuntza oni egiten diogun omenaldi onetara etorri gabe gelditzeko añeko biotz gogorrik zuen argian izango danik, ez biar beintzat. Egunero izparringieri begira nago noiz baño noiz zuen idazkietan bazatoztela irakurtzeko ote dedan, baña oraintxe itxaropena galdu detanian izki trakets auek egitera biartu naiz. Ia ba danok etortzen zeraten, obeto ezindako eran daukazute goizeko beribila ta animo.
* * *
Agur ba guztioi, ta biar arte.
MIRENTXU