ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-05-21

 

¡¿Eeeeeeup...!!.— Nere gaurko eupada onek emen inguruko abertzale guztien biotzak ikuitzea nai nuke.

Igarotako bi aste oietan ez degu gure jai onen berririk eman gure izparringi maite onetan, bildur bai giñan Soraluzetarrei galerazi ziotela ikusi genduanian; baña arrezkero Zegama'n ere baimena izan dutela eta Ordizia'n ere datorren igandian daukatela beren zabalkundea eta emen ere egingo dan itxaropen osoan gaude. Gure agintariak zabalkunde edo «propaganda» egiten gogor asteko esan digute, eta bai guk pozik entzun ere.

Baleike oraindik irakurleren bat

gure jai onen berri jakin gabe egotea; baña irakurtzen dezute il onen 28'an danok Elgoibar'era etorri bear dezutela, Emakume Abertzale Batza'koak beren askunde egunerako gertatu duten jai aberkoira. Jai onen agerkaiak orezkero zuen esku artian dituzue eta bertan ikusiko dezute jai onen berri. Orregatik ez nijua ezer esatera. Bakar bakarrik esango dizutet emen inguruko abertzale dan danok etorri zaiteztela emengo zazpi ezkertar eta lau «margarita» aueri geure indarra erakustera, abertzaliak «iru katu» gerala esaten duten aueri gusto... pixka bat ematera.

Pozez beterik gaude egun orretarako, ainbat abertzale berri ezagutu bear degulako. Emen inguruko errietatik notintza aundia etorriko dan itxaropen osua daukagu. Gure izlari jator oyen izenak entzutia naikua dezute Elgoibarrera etortzeko gogoa zuen biotzetan artzeko, Agirre, Montzon eta Urtzelai izlari bulartsueri entzuteko era noiz nai izango ez dezutelako.

Egun orretan ez litzake gaizki etorriko euskel-idazle mordo bat emen batutzia, ainbat denporan gabiltza olaxe alkar ezagutu nayian eta. Zuk, euskel idazle, badakizu zenbaterañoko poza izaten dan idazle bati bostekua estutzia ta etorri, ba.

Gaurko nere dei onen bitartez euskel idazle guztiori mesede auxe eskatzen dizuet: ill onen 28'an, iñortxo ere gelditu gabe, Elgoibar'era etorri zaiteztela bai gizonezko eta emakumezkoak. Ez nijua zuen danon izenak emen ipintzera ARGIA dana gutxigi izango litzakelako: baña ezin nindeke ordia ixillik gelditu nai ta ere, nere aizpatxo maite aueri arratsaldeko txokolatia alkarrekin artu biar degula esan gabe. ¿Zuen artian izango ote da, neri ikerraldi au ukatuko didanik? Zuek daukazue itza, «Arkaitz Arte», «Baso-Lore», «Intza», «Arantza», «Armoya», «Itziartxo», «Ana Mari», «Jexuxa», «Zorrospe», «Olatx», «Miren Karmele», «Maria'ren alaba bat», «Miren'en Joputxo bat» «Tene», «Mirentxu», «Pillipa», «Maitxo», «D.Z.», «G.M.», «Loretxu», «Iñaki» eta abar. Norbaitekin aztuko nintzan baña aitatu ez dedalako ez dedilla lotsaz gelditu etorri gabe. Gure anai idazle: oriek esango dute berentzako naimerik ez dedala, baña, zuentzako ere sopatxo bana eta ur gozo pixka bat etzaitzue faltako; eta dantzarako gogua badezute ere «Litargi» txistulari ospatsua emen izango dezute bere danboliñ ta guzti. Zerbitzari berriz, «Anaxtaxio» ta «Aberri» mutill gaztiak... izango dituzue. «Iturralde» eta Zabala'k egingo digute txokolatia eta guk jan, jateko modukua egiten badute beintzat. «Baxarri» eta «Ixaka» bertsuetan ipiñiko ditugu eta Zubieta'ko «Edurne» andereñua ontzi garbitzen.

«Aixeri» jauna guk nai eztako ondarrak txupatzen (mai azpian) eta... Telletxea zuzendari jauna ¿zertan ipiñiko ote det? ¿«Litargi»-ri izerdia legortzen, ala nere onduan txokolatia artzen? Bere mendekuak geran ezkeroz berak nai duana. Dana dala egun orretan euskal idazle dan-danok Elgoibar'era.

Zuek danok emen ikusi bear zaituztedala oldozteak bakarrik ere nere begiak lausotzen ditu, aiñ atsegiñ izaten zaidalako idazle bat ezagutzia; eta berdiñ beste edozeiñ ezagutzia ere abertzalia izan ezkero. Ia ba egun orretan emen inguruko abertzale guztiok etortzen zeraten, gure egun aundi au aundiro ospatu dezagun. Bai, egun aundia esan nezake, batetik zuek danok emen ikusteko zorion (J.L.) izango dedalako ta bestetik ainbeste maite degun ikurrin maitiaren onespena degulako. Gañera nere alabatxuak ere, egun onetan bertan egingo du bere lenengo Jaunartzia. Bere maitetasun eta laguntasun osoa eskeñiko diozka egun orretan, lenen Goiko Jaun altsuari ta urren egun orretan onetsiko duten ikurriñ maitiari.

Agur, ba, danori, eta ordura arte.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala