¡Arraioa! ¿Nork uste izango zuan Elgoibar'en ainbeste idazle euskotar bilduko ziranik? Danok geunden ordea beartuak gure «Aberri» maitia euskal idazle zarrenetako bat dalako eta gañera gure idazle «Mirentxu», «Maitxo» eta «Ixaka»-ren deadarra izan dalako eta garen deadarra izan dalako eta «Xapi»-k lenbiziko zirikada bialdu zualako.
100 idazle igandean bildu giñan Elgoibar'en. ¿eta nork sinistuko zuan an ikusi gabe? Ez «Ixakak», ez «Mirentxu»-k, eta «Xapik» gutxiago. Egun ederra igaro genduan, bañan ederrena izandu zan gure «Mirentxu»-k eman zigun tripakadia.
XAPI