ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

| Erlijioa - Jaiak | El Día, 1930-10-26 »
El Día, 1930-06-19

 

Luistarrak (koldobidatarrak).— Uri onetako koldobikatarren alkartasunekoak, beren zaindari dan Luis Donearen opaz jai politak gertatu dituzte.

Illen 13'an, gabeko zortziretan asi zuten bederatziurrena.

15'ean, illeko jaunartzia izan zan, motete batzuk abestu ta itzaldia entzunik.

21'ean. Gabeko bederatzietan emengo Marianisten ikastolan Pildain kanoniguak itzaldia, gizonentzat bakarrik.

22'an. Amarretan Meza Nagusia, Goikoetxearena abesturik. Itzaldia ere izango da.

 

Urrutizkin berria.— Deun Kepa ballerako baserritarrei Aldun edo Diputazioak urrutizkin (telefono) berria jarri diote igandian. Erri agintariak oso ederki itz egin zuten. Zorioneko arkitzen dira baserritarrak.

 

Urkiola'n.— Beste urtetako antzera aurten ere ainbat izan dira emendik Urkiola'n. Badira 6 laurleko besterik gastatu ez dutenak. ¿Nola izan leiken? Ara: goizian iruretako bultzian sartu, tarrantan eldu Urkiola'ra, meza (jaupa) entzun, jaunartu, ta zortziterdietarako Elgoibar'era gozaltzera. Orain berrogei urte gauza abek ikusi bear!

 

Josu biotza'ren opaz.— Eliz Nagusian il guztiko elizkizun berezia egiten da. Korputz egunean, irurren bukaera bezala, oso eleizkizun ederra egingo da. Bera, norbaiten oroigarri da ta izenik jakiterik nai ez duan batena gañera.

 

Padua'ko Andoni donea.— Urtero bezela Deun Mikel ballerakuak oso ospetzu jaitu dute beren abere zaindari eguna.

 

Osakuntza.— Lenguan «apendizitis» osakuntza egin zioten Muguruza'tar Laurentzi. Deun Laurentzi ballarako tximistargi Electra'ko mutil gaztiari.

 

Zinegotzi berria.— Orain dala denbora gutxi ildako Rafael de la Cruz'en tokia betetzeko ipiñi dute Arrieta'tar Imanol.

 

Deia.— Lengo igandian izan zuten lendabiziko Urain'tar Pantzeska, ta Etxeberria'tar Jone Josebe'k.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala