Illuntzan uri orretako mendigoxaleak igo ziran Kalamua deritzaiyon mendi tontorreraño, naiz egualdi txarra izan txingorra, euria eta aizea egiten zuen; zortxirak aldean su ikaragarria egin zuen mendi tontorrean.
Igande goizean goiz goizetik asi ziran berebillak joaten Bilbo aldera, seiterdiean urten ziran emengo mendigoxaleak berebil aundi baten, bultzietan ere juan ziran, jai ederra ikusi ondoren danak poz pozik etorri ziran.
Ill guzietako illaren 29'garren egunean jaupa izango da Euzkadi'an omenez.
Zorionak gure lagun Martin eta emasteari.
Laister sendatzia opa diot.
Donosti'ra Usabiaga'tar Andoni.
— «Aberri» idazle eta mutil zarra, gogor ari da uriko neska zar guztiak bereganatzen, laister dirala, autezkundiak esanaz eta auteskunde izateko abertzaliok.
Ori da lana egitia, mutil zar orrek.
ATXOLIN