ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-11-26

 

Ibillaldi bat.— Arratsalde ederra ibillaldi bat egiteko, eta «nuan —diot nere buruari,— aizea bada baña Ermuaran alderako bidea gorderik dago eta Lorenzo Deunaren eleizatxoraño, goazen.»

Ala nijua, bide bazter baten eskurako makilla ostro igarrak eragiñaz, botatzen ditu. Euzko abestiak gogoratu eta abestuaz aizeaten tankeran nua. Begiak altxa, ta mendiak gorrituaz dijuaz; soloak aldatuaz; baserri txuriak mendiko usoak dirudite. Baserritarra soroko lanetan zaill agirida non nai; «aida» dio bitartean. Oek guziak ikusiaz, tankeran abestuaz nijua, baña... bat batera ixiltzen naiz; arpegia illuntzen zait. «¿Nun ote da "Maitxo»?"» diot.

Nai ez detala galdera au nere buruari ez ezik, inguruko zelai, arbolai egiten diet: ¿«Maitxo» nun dan ba al-dakizute?

Sarri askotan, bere gogo eginkizunetara, eta etxeko jun egorretara, gure aurretik alai eta bizkor aurreratzen da —erantzuten dedatela iduritzen zait.

Ez det abestirik; begiak, inguruko zelai eta soroetan ari deranen tartean ezagutzea uste du «Maitxo».

Eta errotan, tak, tak, tak, entzuten det; galdera egingo nioke baña... nijuan aurrera.

Arrate'ko Ama Garbiaren iduria dago, bide ertz batean, arrian arpikotua eta lorez apaiña Antziñakoa da 1863, dio idurian oñetan arriak, baña gauz oso miragarria dot iduri onen oñetan argitzen, nijuan guzian: uda ta negu, lore txortatxoa au izango du. ¿Nor edo nortzuk Zeruko Amari era ontan maitetasuna agertzen dienak?

Bere iduriari begira jartzen naiz eta diot biotzez; Ama, zuk badakizu, nun dan «Maitxo», esan zaidazu bada.

Eta barrenian abotsa entzuten det esanaz: Nire aurrean, agur bero-bero bat egin gabe ez da igaroko nire alaba «Maitxo» batez ere etxerako bidea artzean.

Onekin suturik gelditzen naiz. ¿Nun da bide ori? Eta banijua aurrera, eta zenbat eta aurrera otza nabai det; ez da emen bidea noski.

Baña agertze ez dan ezkero, Lorenzo Deunaren eleizara, agur egitera nua.

Gero pelota otsa sentitzean, aurreratzen naiz alboko pelota tokira eta an dira iru euskaldun jator, pelotari bikañak, Zabala, Irureta eta «Artazo» Ermuaran aldeko errege.

Sagardo ederrari tragoska bi eginda nire etxetxo aldera nator. Arratsaldea ba dijua igesi eta ni ere bai... Ama Arrate'koaren eduri aurrean agur bat eta «Maitxo»ren [...] berriz ere, baño ez da agiri... lanean estu ari da nunbait, ezertarako betik gabe; bere idatzirik ez da aspaldian azaltzen beintzat, diot neretzako.

Onetan etxeruntz jo det; eguzkia mendi tartean eskutatu da Arrate oztera; mendi tontorrean agiri ia eleizatxoa, lañu gorri argiak Arrate'ko Amaren bureztuneko pitxien dizdirrak dirudite, gogora ekarriaz bertatik Ama goxo onek gordetzen gaituala. Baita begien aurrean Pedro Donearen eta Migel goiaingeruaren deizatxoak, baserri txuri-txuriz inguratuak. ¡Zeiñ mendi tarte ederrra! eta ¿nola maite ez ba gure Euskalerriko zatitxo eder au?

 

Txistulariak.— Zezilia Donea, «patrona» dala ta txistulari Patxiko eta lagunak, ez dira atzian geratu. Larunbatean «diana» berri bat goizean jo zuten, eta arratsean apari ederra egiñ ere.Baña danak txoraturik utzi dituzte igandean jaupa nagusi ondorengo eresaldiaz (concierto), gure euskal abestiak goratuaz. ¡Jarraitu gogor!

1. «Eusko abestiak» ­ G. Butron.

2. «[...]» ­ Sorozabal.

3. «Bergara», (mínué). ­ Monzon.

4. «Kontrapas». ­ Intxausti.

 

Ama mirarigarriaren jaia.— Benetan izan da jai aundia, igandean eun urtea dala-ta, Mirarigarriaren omenez egindakoa. Goizeko jaunartze eta bederatziurrenaz, asiera eman egunari eta arratsaldean ibill deun aundi eta zoragarriarekin bukatu Iru burdi apain Maria'ren agerkayak gogoratuaz eta aingerutalde eta abar; ikurrin eder-berri bat ere azaldu zuten Mirarigarriaren Bazkundekoak. Agintariak, eresbatza eta talde aundiakin kalez-kale ibillera egin zan, bukatuaz guzia Ama Mirarigarriari gorak eta agurrak emanaz. Jaiera ederra benetan, bai.

 

Jaupa.— Gaur goizeko 7'an, izan degu jaupa Arana Goiri'tar Sabin eta oraiñ arte ill diran Batzokiko bazkide gogoaldez, eliz nagusian.

Jaupa Onaindia'tar Zelestino apaizak eman du, eta txauneskin ots ederrik jo du txauneskinlari Bereziartua'tar Ignaziok. Sabintarrak talde ederra izan dira; benetan Sabin'en erakutziak gordetzen noski. Aspaldian bada, ez da bala Juan'ko ardotegietan eta abar, baño gaur goizean... benetakoak bakarrik; eskumakoak. Udalburu dan Osoro'tar Nazario an ikusi degu jaupan.

Elgoibarko Eusko Batzokiari nere esker beroa, baita ere neretzat iduki duen oroimenaz.

 

Jun etorriak.— Gure EL DIA eta Euskal Orri ontako edazle trebea dan «Endoya» besarkatu degu igandean Elgoibar aldean.

Baita ere Arrua'ko irakaslari dan Erentxun'dar Maria, «Endoya»ren arreba.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala