ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-12-19

 

Sortzez garbia dan Amaren omenez, oso elizkizun ederrak izan ditugu, baita bederatziurren jatorra ere Mariaren alabak eratuta. Aita Arraioz, buruñurdun (kaputxino)'ak itzaldiak egin ditu, oso eroso gure eliz maitean. Abesti ederrik baita ere abestu dute Mariaren alabak; irakurriko zenduten, gai ontako eta beste askoren berri oso ederki idatzia «Maitxo»na eta ez nua gehiago luzatzera. Bakarrik, diot. Ama Maria Sortzez Garbiari bere seme alabak jaunartze eder eder bat eskeñi ziotela, bere egun pozgarrian.

 

* * *

 

Igandean, 14, Asis'tar Frantzisko'ren Irugarren Senidetzakoak, Ama Garbiaren omenez jaia izan dute, eren Klara Donearen eleizan. Goizean jaunartze eta amarretan jaupa, izanik jaupari Zubelzu'tar Julian, apaiza, lagun Ezeiza'tar Estanislao zirala. Itzaldia erderaz, Aita Mitxelena'k egin zuan oso egoki eta abestu zuten lekaimeak oitura duten eran, zerutar abotsakin.

Arratsaldean Jauna agirian jarririk, elizkizuna ere izan zan, berriz ere Aita Mitxelena'k itzaldia egiñaz baña euskeraz, sutsu eta garbi.

Onela Irugarrenguak erakutsi dute Sortzez Garbia dan Mariaganako eraspena.

 

* * *

 

Egun bi onetan (astelen-asteartea) naste-borraste izan degu errian. Lantegiak ez dute lanik izan, nundik edo zergatik danik, ere ez jakiñean. «Paro» dela ta «paro». «Republika» dabil edo datorrela ta [...]; baña aspertu da ederki «jentia» kales-kale ibiltzen eta atzera lantegietara biurtu da. Ez da ezer gogorrik gertatu; egun biko «jornala» gutxigo. Eskerren naspilla izan da guzia eta ¿noiz arte «lo» egongo gera euskaldunok?

 

* * *

 

Eguberri (Gabon) datorrela ta etxealdera dira ikasleak eta abat.

Balladolid aldetik etxeratu ka Arrillaga'tar Luis.

Madrid aldetik Arrillaga'tar Julian, nere lagun gazte jator Iriondo'tar Eloi eta Iriondo'tar Teodosia neskatilla.

Baita ere etxeratu da beti parekoi dan Arrillaga'tar Pepe.

Etxeberria'tar Migel ere emen da, etxealdetik.

 

IXAKA

 

EUSKALTZALE

Igandean degu Altzaga'ren omenaldia.

¿Ez al zatoz gurekin bazkaltzera?

Eskatu txartela: 10 laurleko (peseta).

EL DIA'N: 14.793, urrutizkiñez

«Argia»n: 12.505, urrutizkiñez edo «Eusko Ikaskuntza»ra eskatu.

Berealaxe eskatu.

 



Bilatu:


elgoibarko udala