ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-12-09

 

Ama Mirarigilearen omenez.—Gaxoetxeko eliza edo txadon polit [...] urtero bezela zan degu Mirarigilearen bederatzi urrena. Goiz eta arratsalde, abesti goxo artean izan da. Eta azken egunetan itzaldiak baita ere, Deba'ko Bereziartu jauna egun betan eta Azpilkueta, Mendaro'ko txadon zala [...] jauna azkeneko egunean.

Mirarigilearen eguna astelenez ospatu zan Jaunartze ugari, jaupa nagusia eta izlari Opakua apaiza, abeslariak oso ederki abestuaz. Gaubean, azken [...] egiñaz Ama Mirarigileari. ¡Zeiñ pozkiro ikusi genuzen elizkizun oek!. Aparteko era bai dute, Karidade'ko lekaimetxuok gertatzen dituzten gauzak. Abeslari andereñoak bikañak eta goxoak baita, eta guztia apaiñ apaiñ jarririk, zuzen zuzen eginda.

Zorionak guztioi eta Ama Mirariegileak onetzi zaitzala.

 

Gazte luistarrentzat.— Astero astelen eta asteazken gabeko zortziterdietan, Luistar gaztediarentzat irakastaldiak edo «kursillo» «de Apologia y social». Katolikotasun arazo eta langile arazoak asi dira. Bertan Onaindia ta Jaka apaizak dira zuzentzale eta irakasleri. Onez gaiñera egunero liburuak gertu dira nai dituanentzat «biblioteka».

Orra gaztedia, indartu eta zuzentzeko bide bat. Onuragarri izan dezagun alegindu gaitezen.

 

Eskerrik asko. «Aberri».— Zorionak ematen dizkidazu Sabin'en egunean zerbait nairik talde bat alkartu eta eukal abestiak ikasi ditugulako. Eskerrik asko. Baña, zorion oek ez dira, ez neretzat, nire anai abeslarientzat baño. Ain ederki eta biotzez abestu zituztelako. Oek dituzte zorionak merezi ez nik. Orrez gain ba dira abeslari taldean, bi «bertsolari» jatorrak gañera. Oek «Sabin maitiari, eskerrak» abestu genduen abestiaren izkia egin dute, oso egoki gañera, eta dute izena Beristain'dar Tiburtzi, abeslari, bertsolari eta Donosti'ko «portero» ostikalaria bera eta Uriguen'dar Jerman, bertsolari yayua. Ara ondoren izkia, ikusi [...] «Aberri» eta gañerantzekuok, egun artako txalo beroak oek merezi izan zituztela:

 

Eskerrak ematen dizkagu

Guk Sabin maitiari,

Euzkadi'n argia

Zor zaio berari

¡Aberri maitia gatik

Eman zuen bizia, bai!

Jaunak dei zion

«Sabin, etorri».

 

Indar aundiaz

jaikirik dago

Euzkadi guztia.

Pozez beterik

gazteri dana

Sabin'en bidian

Lan egin dezagun

danok batian

Azkatasun oso

lortu artian.

Aberri maitian,

Guztiok ondo bizi gaitian.

 

Ara bada zein egokia. Orrelako anaiekin, lan egiteko gogoa nola ez aberria'ren alde? Aurrera ere jarraitzeko asmotan gera eta eratzen bagera, uste gutxien dan alako batean azalduko gera euskal abesti batzuekin, abestaldi bat ematera. Asmoa ba degu behintzat. Agur «Aberri».

 

Naste.— Pau Frantziko uritik etxeratu da anderaño gazte pinpilopoxa dan Larreategi'tar Miren. Ongi etorri.

— Bakalau'tan irten aldia egiñ ondoren, etxealdian agurtu degu [...]'tar Antonia eta Arrizabalaga'tar Dominika andereak. Sendatu bitez.

— Gure anai maite, mutil zarren «kapitan» «Aberri» oeraturik degu, bere anka dala ez dala. Ankako miñak ala ere ez dio umore ona galerazten eta egun guztian olan, baña ipui osoan dabil. Irakurri ere egin ditu elgoibarren diran ipui liburu guztiak. Gela edo kuartuak «biblioteka» dirudi. ¿Zuek irakurleok bai al dezute ipui libururik? Neskazar mutilzar artekoak badira ipui oek obe eta denak bialdu «Aberri»ri, irakurri dizkan osatu bitartean. Baña osaturik ikustea naiago degu irakurten ikustea baño.

 

IXAKA

Ai, «Aberri», «Aberri», ¿Zertan abil? Jaiki gero laster dator eguna ta.— L.

 



Bilatu:


elgoibarko udala