ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-11-12

 

Uste genduan bezela gurenda aundiarekin igandez auterkiz Eusko Araudia atera degu. Elgoibar'en oso gutxi agertu da Estatuto'aren aurka. Alako sosolisto ta tradizionalista-albonsilo'tar batzuk, berak biatzakin kontatzeko aña. Zorionak ba elgoibartarreri, batez ere emakumieri, lendabiziko autarkia gogoz erakutsi dutelako Euzkadi Aberriaren Amaganako maitasuna.

Eta orain pozez arkitzen dira berriz ere il onen 19'an bere aldez lan egiteko. Aurrera ba erori barik zuen lan eder orrek ekarriko du Euzkadi'ren azkatasuna.

Ernai ba igandian bezelaxe atera zaitezte sukalde zulotatik 19'an ere eta ekarri auterkiak Jel zale alderdiko Aldunak Madril aldera bialdu daiguzan.

Gurenda au ospatzeko ostegunian leyo guztiak estalkiz apainduak egon zirala esan bearrik ez. Batzokian eta Emakume Abertzaletan ikurriñak egon ziran, eta iluntzian txaidez-txaide eresbatza, ta Eusko Oituren Enparantzan dantza izan genitun.

 

Ezkon deia.— Igesi dan igandian lenbiziko ezkon deia irakurri zan txadon nagusian eibartar abertzale zintzua dan Jauregi'tar Kerika Loiola'tar Miren «Usatorre» baserrikuakin ezkontzeko. Zorionak.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira, Epelde'tar Terese anderea, eta Lizundia'tar Pantzeska (Patxi Etxe-zuri).

 

Bederatziurrena.— Egunero oste asko batzen da txadon nagusian Garbitokiko animaren aldez egiten dan bederatziurrenian.

 

Misio eguna.— Gaur igandez misio aldez egingo dira eleikizunak, bertan biltzen dan dirutza berentzat izango da. Erañegun asita da irurrena eta gaur bukatuko da. Itzaldia egingo du Anitua'tar Kepa apaizak.

 

Osakuntza.— Atzo Donosti'ratu dute «apendizitis» osakuntza egiteko asmoz Zengotita'tar Bruno.

 

Gernika'ra.— Gaur uriko Udala txistulariekin ta guzi Gernika'ratuko da. Danok dakizuten bezela Zugaitz Donea'ren azpian Eusko Araudia'ren aldezko agiriak, lan ori aurrera eraman bear duan Batzordearen eskutan jarriko dituzte Jestora'k.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala