Arriuana isiltzen naiz; lan asko ere bai ta ganera eziñ eretxi. Neri esaten didazu gogorik ez daukatala ta berriketak, baña uste det zeu ere «prantatuko» ziñakela gusto gustokua bazeudazu. ¿Inbiriya? Neu beintzat pozez beterik nago zuk utzi ninduzulako, igualekotxia dek ja-jai...
Nere lagun «Maitxo»k sei alkandora erregalatu dizkit nire senargayantzako, baña lengo erako eunezko edo gogor xamarrak; eta au nola señorito xamarra dan ez omen ditu jantziko eta oraiñ oldozti det zuri erregalatzia praka zurixak egiteko. Mutil zarreri errukixa artu ein biarba.
Etzenduan nunbait ondo ezagutu nire barruan zeguana.
Agur lagun zar... nigandik urrun izan zoriona.
* * *
Ateetan dautat beste lagun bat benetan laguna,
munduan norbait kutunik bada
¡¡bera bai kutuna...!!
AGURTZANE