Euzkel-idazliak.— Jaun-Goikuak lagun, biar igandez emen ditugu barru euzkel-idazliok, idazle batzako araudia ontzat artzeko asmoetan edo, ta gero oturantza. ¡Ongi etorriak izan zaitezela euzkel-idazle anayok! pozik artuko saituztegu besoak zabal zabalik. Mirentxu «enchufistiak» zer esanik ez.
Itzaldia.— Gaur baserritar gustiok, arratsaldeko lauterdietan «Azoka Plaza»ra Larrañaga'tar Polikarpa apaiza ta Goñi'tar Eusebi'ri entzuten. ¡Nekazariak ez gero inor gelditu gaur gizon trebe ta leyal orren entzun gabe.
Ezkontzak.— Gazteiz'en uztertu dira abertzale zintzua dan Epelde'tar Alberta, Gabiña'tar Gergore neskatilla gazteiztarrakin.
Urra ontako txadon nagusian, Zubiaurre'tar Koldobika abertzalia, Emakume Abertzale-Batza'ko Eizagirre'tar Mirentxu'rekin.
Donosti'ko Buen Pastor'en uri onetako Batzoki'ko antzeslari izandua Arriola'tar Josune, Muxika'tar Alberta antiguatar gastiakin. Zorionak danori eta gaur abertzaliak zeratenok goguan eduki euzkel-izena denbora igarotzen danian.
Eleizkizuna.— Biar igandu asiera emango sayo Agurtza'ko Ama Neskutza'ren ilgustiko eleizkizunari Gure Jauna agiriran dala. Biar igande arratsaldeko eleizkizunaren ondoren eleiz barruan ibildeuna izango da.
Ibillaldiak.— Ikastolako eta Tarkixi'ttar umiak, beren urteko sari ordes, ibilaldiak izan dituzte berebil ederretan itxasaldian eta abar.
AIXERIXA