Igesi zan igandian uri onetako Andueza-pelota-tokiran, Bergara erkiko Batzokien pelota txapelketa azkenetakuak jokatu ziran, Soraluze ta Elgoibarkuak geyenik.
Bagenkian inguruetako errietako pelota zalien artian gar aundia eguala, eta ederki azaldu zan kamineroko pelotatokia notiñez batera, batez-ere zoraluzetarrak geyen ikusi ziran: ori da abertzaletasuna, eta gure kirol kementsu onen zaletasuna. Uste gendun bezela goigayeko pelotari bikaitza (pareja) ekarri ziguten, Larrañaga aurreslaria eta Leyarioti atzelaria, gure Silbino eta Agarre'ren aurka.
Eta datorren igandian arratsaldeko iruterdietan Zoraluze'n azkena jokatuko da, eta igesi dan igandian bezela anaitasuna erakutsi bear degu geyen dana txapeldun izan dedila ta kitu.
¡Eup! ¡Bergara erkiko pelotazaliak! gustiok igandian Soraluze'ra.
* * *
Eleizakuak, artuta arkitzen da Iriondo'tar Miren 14 urteko neskatilia. Laster sendatzia opa diogu.
* * *
Alabatxo bat izan dute, Gabilondo'tar Abdon, eta bere emaste Urkizu'tar Estepane'k. Zorionak.
* * *
Zerura igo da Iriondo'tar Jakoba «Sanson» baserrikua'ren ume jayo berri bat. Laguntzen diogu atsegabian.
* * *
Deun Joseba'ren bederatziurrenan oste asko ibilda txadon nagusian. Azkenengo iru egunetanako itzaldiak aita Epelde pantzeskatarrak egin [...]
Orain Ama Nekatuaren bosturrena egiten azi dira txadon nagusian oste asko bertaraturik.
* * *
Datorren illian, ezkontzekuak dira, Mendizabal'dar Ixidor ta Alberdi'tar Miren neskatilla polita.
Zorionak aurrez.
AIXERIXA