Emen gera bai.— Aspaldian opa (deseo) gendun EUZKADI izparringiaren «Euzkel-Atala» eldu da.
Belguntzak.— Uri onetan aurten dituguz belguntzak (misiuak) Aita Lepeira eta Iriarte josulaunak itzaldiak egiten diguz egesi zan igandetik asita. Beren itzaldiak bero-beroak dira biotz-barruan sartu ta barruko beroak urtzen ez ditu. Ikustie baño ez dago Deun Joseba arratsaldian gure eleizan bi milatik gora notin igaro giñan.
Itzaldi ordubak egunero igande arte onek dira.
Goizian.— sei terdietan, amaiketan gastetxuentzatu, arratsaldian iru terdietan eta arratsean zortziretan. Gaxoen aitortza (confesiua) nai litzake egin astian lendabiziko egunetan gero tarterik astirik izango ez dalako, orregatik aditzen eman bezaye josulagun oneri len-bai-len.
Pelota txapeldeta.— Gure Jel-Batzoki'ko pelotari diran Gastesi eta Argin'ek, igesi zan igandian Bergara'n bertako pelotarieri 15 tantuan utzi zioten bertakueri Bergara barrutiko Batzokian pelota txapelketan.
Datorren igandian emengo Kamiñero pelota-tokian izango degu pelota txapelketa guda gogorra, ikusirik iges emenguan gain alde gutxikin txapeldun atera zirala Larrañaga eta Lexaristi zoraluzetarrak ikusten da, ba, barruti ontako pelota zalien artian zaletasun aundia berriro zoraluzetarrak elgoibartarren aurka ikusteko. Ba Andueza pelota-tokian Elgoibar'ko Batzoki'tik Gastesi eta Agarre agertuko dira Soraluze'tik, berriz, uste degu Larrañaga eta Lexaristi mutil bikañak.
Pelota jokaldiari asiera emango zayo arratsaldeko ordubietan, gero iruretan Belguntza mixiora jun nai duanak azke edo libre egon dedizan.
AIXERIXA